Ikasle onari kopiatzeko ordua

Ikasle onari kopiatzeko orduaEa buruan sartzen zaigun: Katalunia badoa. Ziztu bizian aurreratu gaituzte. Espainiaren batasuna zartatuko dute. Euskal Herriaren independentziaren aurrerapausorik handiena Kataluniako estatua da. Harritu eta haserretu, baina onartu. Ameskeria independentista errealitate bihurtuko bada, gehiengoak sortzeko adinako indarra hartuz, katalan estatuaren jaiotzagatik izango da. Espainia zatiezinaren mitoa apurtuko dutelako, SESBen gertatu bezala. Katalunia da gakoa, aukeraren leihoa. Irailaren 11ko giza katea, 2014ko galdeketa, aldebakarreko independentzia. Haiek ez badoaz gu ere ez. Haiek badoaz gu agian. 

Azken hogei urtean apenas aldatu da euskal independentziaren nahi kuantitatiboa. Ezin da miraririk espero. Lurraldetasunaren auzia giltzarrapoa da. Independentistak edo Gure esku dago plataformen aldean eragin handiagoa izango du Assemblea Nacional Catalana-k. Bartzelona, 2014ko iraila, Espainiaren deskonposizioaren ordua. Zirt edo zart. Euskal Herria estatu izango bada, Kataluniak irekiko du leihoa. Katalanen arrakasta gure abagunea da, haien porrota gure akabera. Kontua ez da besoak gurutzatu eta zain egotea. Baina, estrategiaz eztabaidatzen indarrak xahutu baino, nahiago katalanen bidea aztertu. Ikasle onari kopiatzeko ordua da.

Ikasle onari kopiatzeko ordua

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

19 pentsamendu “Ikasle onari kopiatzeko ordua”-ri buruz

  • Independentzia aukera bat? dependentzia beste aukera?

  • Bai, baliteke Katalanen bidea independentzia harainokoa izatea. Baliteke eta nahiko nuke. Ez nintzateke haserratuko, batere gainera; haserratu? bai zera !!. Bai, harritu bai, harrituko nintzateke “hain erraz” lortzea.

    Espainia orain oso nahasia dabil, bururik gabe. Eskuinak potere OSOA lortzen duenean, mozkortzen da eta harrokeritan nahasten da. Hala ikusten dut Espainia: mozkortuta.
    Baina, PP ez da Estatua; Estatua PP baino askoz “gehiago” da, eta beldur naiz erreakzionatuko duela Espainiak; beldur naiz honez gero hariak mugitzen ez ote den ari. Eta halako batean, ez-dakit-nolako “estatutu” berri bat negoziatzea proposatuko ez ote dioten Katalanei “serio demonio”, euskal kontzierto antzeko batekin. Bidenabar, Euskadirentzat ere bai. Euskadirekin hasiak dira: status berri bat…behar bada “presoen auzia” transferentzian emanen liokete EAJ-ri eta…Madrilen kontzentrazio gobernua eta, alternatiba: edo hau edo egurra (bigarren trantsizioa).

  • kataluniatik 2013-08-17 16:43

    Zuzen zabiltza, Iñaki. Kosta egiten da sinestea, baina Kataluniatik idazten dizut eta itxura guztia du hala dela. Hemen behintzat ezin dute beste eskenatokirik imajinatu: denbora pasako da, bete beharreko urratsak eman eta estatuaren partetiko ezezkoen ondoren, 2014rako aldebakarreko deklarazioa. Hortik aurrea, sezesioaren gaineko negoziazioa. Batere larridurarik sortzen ez duen gaia da, ilusioa baizik eta halako pake sentsazio bat ere nabari da, ohartu direlako euren esku dagoela euren etorkizuna: ez dira Espainiaren beldur.

    Zur eta lur geratzen da bat telebista publikoan independentzia lortzeko eman beharreko urrats legalak zein izango diren azaldu, independentziak dakartzan onurak aletu eta independentziaren gaiaren inguruan haizatzen diren mamu ekonomiko eta politikoak uxatzen dituzten erreportaiak nola pasatzen dituzten ikustean. Imajinatzen EITBn horrelako zerbait?

    Nik, gaur gaurkoz, nahita ere, ezin. Uste dut susto galanta hartuko duela batek baino gehiagok Euskal Herriko abertzaleen artean ere.

  • Baina, bai: ikasle onari kopiatzeko ordua badugu. Ezik daiteke esan Euskal-Herriak berak biderik egin ez duenik. Frankismoaren azken urteetan eta trantsizio ondorengo hainbat eta hainbat urteetan, Euskal-herria izan da erresistentzia gune bizkorrena (azken urteotan, kasik bakarra).

    Katalanen orain sprint on bat egiten ari dira. Batipat, batipat: hizkuntzarekin. Eta horrekin batera, eta Espainiaren gutxiespen harroei eta ergelei esker, herri kontzientzia ikaragarri sustraitu da.

    Bejondiola. Visca Catalunya.

  • Urrats legalak? Okupanteak jarriko dizu bere legalitatea independentzia zuk lortzeko? Ze erresa den… ta inor ez zen konturatu…. Zuk ez duzun indarrik berak zuri jarriko dizu, bai. Indarra baldin badago legalitatea indarra duten bandora pasatuko luke. Espainako legalitatea bere legaltasuna galduko luke eta Catalunyaren legalitatea legaltasuna bakarra izango zen. Bi hitzetan, Estatu bat.

  • kataluniatik 2013-08-17 17:59

    Freud, motel, baietz: espainolki legalak harik eta espainolki ilegalak izan eta kataluniarki legalak bihurtu arte: Aldebakarreko independentzia deklarazioa ez dut uste espainiar ikuspuntutik legala izango denik. Katalanek badakite hori, baina puntu horretara iritsirik berdin izango zaie.

  • Ni ere ados nago; Kataluniak independentzia lortzen badu guk aukera gehiago izango dugu, baina gehiegi iruditzen zait “haien porrota gure akabera” dela esatea, gure borrokak, zuzen ala oker, jarraituko du.
    .
    Zenbat plataforma edo zenbat ekitaldi antolatzen duten aztertzea baino garrantzitsuago iruditzen zait azken urtean katalandarren jarrera independentista indartu duten Espainiako Estatuak egindako aldrebeskeriak eta erasoak aztertzea.
    .
    Eta horrekin lotuta eta bezain garrantzitsua ala gehiago, Kataluniako burgesiaren zati bat bere interes ekonomikoak independentziarekin hobeto babestua egongo direla ondoriora nola heldu diren baloratzea. Euskal Herrian, ordea, burgesiaren sektore guztiak, baita EAJk ordezkatzen duena, independentziaren aurka daude.
    .
    Faktore horiek kontutan hartu gabe alferrikakoa litzateke deitutako ekitaldiak eta antolaketa ereduak kopiatu edo gurera moldatu nahi izatea.
    .
    CiUren gobernua, Uniok ordezkatzen duen burgesiaren sektorearen kontrako jarrera aintzat hartuta, bidea prestatzen ari da galdeketarako, horra hor “katalunatik” (16:43) aipatzen duen Telebista Publikoaren independentziaren aldeko ildo informatiboa, baina zer gertatuko da Espainiarrek makila eta azenariorena egiten dutenean? Esaterako, eta Anttonek (16:43) esan duen bezala kartzelarekin mehatxatzeaz gain Euskadiko Kontzertu Ekonomikoaren antzeko bat eskaintzen badiete? Eutsiko diote independentziari? Horra hor nire zalantza; ez dut konfidantza gehiegi CiUrekin. Herriaren presioak eta mobilizazioak ez diela atzera egiten utziko? Hala bedi.
    .
    Beste aldetik, hemen beso gurutzaturik eta geldi gaudela esatea ez zait bidezkoa iruditzen. Eta horretaz Antton-ek (16:49) ere zerbait esan du. Gaur egun, aspalditik bezala, proposamenak mahai gainean daude, baina nor dago prest aurrera egiteko eta nor ez guztiok dakigu.
    .
    Edonola ere: independentzia Kataluniarentzat eta visca la terra !!

  • Ikasle onari kopiatu, ados. Baina nik ez dut ulertzen gauza bat: Zein harreman dago “Indepententistak” eta “gure esku dago” ekimenaren artean? osagarriak? Kontrajarriak? Sentsazioa dut bakoitza bere kabuz doala, bakoitza beretik eta azkenean inora ez.
    Batetik, “independentistak” taldekoek ez dute inolako dinamikarik martxan jarri: ez lurralde, eskualde, herri batarrik, ez batzar sektorialik (ikasle onarengandik hartu ditut ideia hauek). Neu sarekidea naiz eta haietaz jasotzen dudan ia berri bakarra kuotarena da. Ikasle onarengandik hartutako gauza bakarra webean independentziaren aldeko argudioak biltzearena da, eta aberri egunari alderdi politikoen kutsua murriztea; hau da, ekintza xume eta guztiz sinbolikoak, ez dutenak ezertarako balio lehenarik gabe (herri mobilizazioa, eta ez naiz aberri egunean manifestatzearenaz ari, baizik eta batzarretaz, kontzientziazioaz, hausnarketa zabaltzeaz…).
    Bestetik, “Gure esku dago” ekimenak, honek bai dirudi herri mobilizazioan urratsak eman nahi dituela (herri eta eskualde batzarrak egiten hasi da EH osoan). Baina independentziaren alde ez, baizik eta erabakitzeko eskubidearen alde, honela, sentsibilitate guztietako jendea biltzeko asmoz. Nik uste nuen sedukzioa sexu kontua zela, eta haren helburua sexuaz gozatzea, ez sexuaz gozatzeko eskubidea lortzea; en fin.
    Orduan nire hausnarketa: azkenekoak herri dinamika egokia hasi du (edo nahi du), lehenengoa lozorroan dagoela dirudien bitartean, lo eta geldirik; baina azkenaren helburua ke hutsa da. Zertarako nahi dugu erabakitzeko eskubidea? Gure “kausara” PSOEko batzuk hurbilarazteko? Eta hori zertarako? Eta gero zer? Erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua izan bada, hain zuzen ere, independetistengatik izan da, beste estatu batean bizi nahi dutenen aldarrikapena izan da; eta logikoa da, espainolek edota frantsesek ez baitute ezer aldarrikatzeko! Eta haietako batzuk (gutxi) erabakitzeko eskubidearen alde jarri badira, halabeharrez izan da, eta haiek ere ezin dutelako haren izaera demokratikoa ukatu? Beraz, horra berriro galdera: zertarako erabakitzeko eskubidea? baina oraingoan nik erantzungo dut: ba zertarako izango da, ba! Independentzia lortzeko! Zertarako bestela? Egiguren abertzaleen sozialista kuttun izendatzeko ala?Hau guztia esanda, nire ondorioa da: independentzia helburu duen herri dinamika zabala (herri, eskualde, sektore… batzarretan oinarritua) osatzen hasi beharko ginateke, baina helburua argi eta garbi independentzia duena. geheingo zabala lortuko balitz (lurraldetasunaren gaia nola kudeatu hobe beste baterako uztea), espainiar eta frantziar estatuaren aldekoak (edota estatuak berak) berehala etorriko lirateke erabakitzeko eskubidea negoziatzera; baina gehiengo independentista izanik, zartaginaren kirtena independentisten aldean legoke. Gauza bera esan genezake kirtena erabakitzeko eskubidearen aldeko gehiengo baten esku balego? Ez al litzateke helburu nagusia (independentzia) diluituko? Eta zer negoziatuko lukete? Gauzak NOLA erabaki? Baina gakoa ez al da ZER erabaki? Eta NOLA biarteko bat baino ez?
    Eta uste dut ez nagoela ezer berririk asmatzen ari, uste dut hau dela ikasle onari egiten ahal diogun kopiaketa onena: helburua garbi izan eta herri mobilizazioa sortu; ez bi mugimendu, bata helburu hutsal batez eta bestea mobilizaziorik gabea (aberri eguna salbu).
    Azkenik, barkatu luzatu izana, ez baitut izan astirik laburrago idazteko (batean esan omen zuen Carl Maxek).

  • Niri, Benito Lertxundik bota zituen esaldiak Sanagustinen kulturgunean Maiatzaren 21an asko pentsatzeko eman dizkidate: ” Ez naiz etorri hemen ni ongi gelditzera. Esakamak uztera etorri naiz. Ningan ez da ezer geldituko. Ez naiz ibiliko zuek irabazten.”
    “Gu estatu indenpendientea bagina, mundu horretan egongo ginateke, biolentziaz eginiko mundu horretan. Politika ezinbestean biolentzia da.”
    “Kolonizatua dagoen herri batek desikasi edo bomitatu behar du ezinbestean inperialismoak bota dizkion basa guztiak.”
    “Bakoitza, gizaki bakoitza, jakitun denean zer gertatzen zaion hori oso gobernagaitza da, ez baitu obeditzen, ez baita jokoan sartzen, ez baitio zilegitasunik ematen erabat legitimatua dagoen horri. Zer egingo du Euskal Herriak botoen bidez espainar erakundeetan egonik? Erabakitzeko eskubidea diote. Oraindik ez dugu erabaki ala? Nik behintzat aspaldi erabaki nuen. Zerk pentsarazten digu inperio batek bere lege kulrurala, bere kaltean, aldatu behar duela gure mesede izateko?

  • fermin morrokozoko 2013-08-18 10:47

    Bat ere ez dut atsegin ‘ikasle onari kopiatze’ hori. Zer gaitasun hutsa! Erraneran dator berez: (1) ez naiz ikasle ona; (2) kopiatuz eginen dut aitzinera; eta erantsiko nuke: (3) eta gustatzen zait (!), lapurtzea maiteko banu bezala. Bide kanalla.
    Anbizio horrekin, artaburuak gailen. Besteak, infernurat bada ere, ihes.
    Ona denari ideiak ikastea, beste formulazio arras ezperdina da. Hori bai.
    Baina funtsean, norberak egosi behar du berea.
    Ithaka oro da txar, bidea txarra bada.

  • Iñaki Ullibarri 2013-08-18 18:10

    Nere ustez Espainia epe motzean desegiteko aukera erreala badago, baina hori gertatzen bada, hainbat faktoreren ondorioa izango da (krisi ekonomikoa, ustelkeria, EHk eta Kataluniak egindako bideak…). Horren katalizatzailea Kataluniako prozesua izan daitekeela ere posible ikusten dut, baina ez ezinbestean, besteak beste, ikuskizun dagoelako CiUk bidea amaieraraino egingo duen (nik uste dut baietz, espainiarren itsukeriak beste biderik utziko ez dielako). Bestaldetik, EZ DUT USTE PROZESU HORI BAKETSUA IZANGO DENIK, hots, uste dut konfrontazio erreala emango dela (ez naiz kolpe militar batez ari, hori ere guztiz baztergarria ez bada ere), espainiar gizartearen eta estatuaren kultur demokratiko eskasa dela-eta. Kontrakoa, Eskozian gerta litekeena gertatzea, hots, Ingalaterra eta Eskozioaren arteko “dibortzio” baketsua, benetan harrigarria izango litzateke, eta soilik espainiar gizartearen erabateko inplosioaren ondorioz gertatuko litzateke.
    Beste kontu bat da, nere uste apalean, azken bolada honetan gure artean dagoen “katalunzaletasun” hori pixkat lekuz kanpo iruditzen zait. Ulergarria izan daiteke ikusita hemengo prozesuaren blokeoa, baina guk ezin dugu geure historia hurbil zein urrunaren perspektiba galdu, Esaterako, Katalunian herri mugimenduak daukan protagonismoa, nere uste apalean, lotuago dago bertako ezker independentistak urtetan erakutsitako ahultasunarekin beste ezerekin baino, hots, berezko erabaki baten ondorioa bainoago praktika politiko oker batek ezarritako errealitatea deritzot. Hori, ziurrenik, termino historikoetan ez da oso garrantzitsua izango behin independentzia lortuta, baina gogoratzen dut nola azaltzen genien orain dela urte dexente Kataluniatik Aberri Egun batera etorritako lagun batzuei eurek euren bidea egin behar zutela, hemen ondo edo gaizki egiten genuen guzti-guztia mimetikoki kopiatu nahi gabe (eta guri antzeko zerbait gertatzen zitzaigun garai berean Nikaraguarekin edota, geroago, Irlandarekin).
    Laburbilduz, kopiatu baino, moldatu dezagun interesgarri iruditzen zaigun oro, ez dezagun ahaztu zein den gure errealitatea, probestatu dezagun aukera historikoa baina ahaztu barik hemen galdu edo irabaziko dugula partida, eta ez beste inon.

  • Artikulua gehiegikeri bat iruditzen zait hasieratik bukaeraraino.
    . Euskal Herriak estrategiarik ez duela ? eta zer da ba, marko demokratiko espainiarraren alde aritzea, ala menpekotasun estatusa berritzearen eskaera?
    EAJ-Bildu ez direla independentziarako tresna? Mesedez. Orreagakoa ematen duzu.
    Estrategiari buruz ez dugula eztabaidatu behar…horrekin ados. Eztabaidatzea, hausnartzea, poitikoki formazioa jasotzea,…indar xahutze bat da. Hobe dugu kopiatzea independentzia lortu ez dutenen bidea ( Quebec, katalunia, Eskozia, ipar-irlanda
    Enfin,… erotu gaituzte.

  • Kataluñatik asko dugu ikasteko. Hizkuntzarekiko atxikimendutik hasita, gizarte antolamendutik jarraituta, ezberdinak bateratzeko gaitasunetik… Visca Catalunya, bai horixe.

  • Erotu gaituztenik? Mesedez, Iñaki. Ni ez tartean sartu. Ez da oraindik jaio ni erotuko nauenik. Bai zera !!

    Erotu dira besteak: EAJ-Bildu eta horiek, besteak, estrategia okerra daramatenak, edo estrategiarik gabe dabiltzanak, edo dabiltzanak, edo geldi direnak…Beti ere oker.

    Baina ni neu es naiz erotu, ez naute erotuko. Nik estrategia zuzena daramat beti: nire estrategia da besteen zeregina gutxiestea, burujabetza (nahiz eta neu ez naizen neure buruaren-jabe, nahiz eta neure frustrazioak besteen (beti besteen) bizkar botatzen ditudan.

    Gelan giltzapeturik, lehiotik begira, zera omen zion beste hark: ni bai ni, ni bakarrik bizi naiz libre, gainerako guztiak barrote horien tartean preso.

    Eta hala izaki, aizu; hala izaki.

    • Antton, herri honen egoera tamalgarriari ez diogu buelta emango orain arteko dinamikarekin eta are gutxiago gure hankasartzeen etengabeko justifikazio ahaleginarekin. Aspaldian bidea asmatu ezinik gabiltza eta horrela erreza da edozein etortzea Catalunya, Quebec, Lizarra-Garazi eta antzeko ilusio faltsuen opariekin. Iruditzen zait, 12 urteko nerabe batek idatzia ematen duen artikulu honetan azaltzen den m2ko tontakeria kopurua, europako batazbestekotik oso goitik dabilela, nahiz eta idatzi duena seguraski asmo onenarekin aritu den.
      Begiak itxi, belarriak eskuekin tapatu eta segi dezagun urratsez-urrats ostiazo definitiboa hartu arte . Izan ongi, baina politikan emaitzak balio du, eta horietan eskas gabiltza. Ala ez?

  • Iñaki Ullibarri 2013-08-20 12:28

    Estrategiarik ez daukagula edota daukaguna okerra dela diozuenok azalduko diguzue, mesedez, zein den estrategia zuzena? Ze, nere ustez, estrategia ez da gauza estatiko bat, etengabean birmoldatu beharreko praxia baino, faktore askoren arabera (gure jardunaren bilakaera, etsaienarena, lehiakideena, nazioarteko abagunea…). Eta, edonola ere, eta une historiko honetan, sektore indeoprendentista/soberanista guztien indar metaketa gero eta zabalena eta askotariko jardun politiko, sozial eta kultural eraginkorrena dira gakoak, nere uste apalean. Zerbaitetan abertzaleen arteko akordio nazional zabala behar badugu honetan da, ez bestetan (esaterako eredu sozialean hori ezinezkoa da).

    • fermin morrokozoko 2013-08-20 22:01

      Galdetto hori, gratis et amore? Mese! Biloa sorraraztekoa lehenago jakinaraziko dizut.
      Holako txostenarengatik kilotxo batzu ordain litezke. Zer, litezke? ordaintzen dira! ala ziren? oi zer nahaste…
      Aldiberean, kortesiaz, edo aginkeraz, aportazioak eskatzen ziren, aportazioak… adelante, mi comandante, pour moi.
      Hau nola egiten da, kobratuz? opariz? opariz bata eta bertzea kobratuz? nola egiten da? grazia egoeran? beltz hausnartuz? asanblea unibertsalean? ongia eta gaizkiaren gainean? umil apal barkamena eske? nola egiten da?
      Ez! mezu elektroniko batetan!

  • Amonamantangorri 2013-08-20 12:43

    Jakin nahi nuke 2014tik aurrera zehazki zein izanen den Generalitatak, Parlamentak, ANCk eta independentistek oro har segituko duten estrategia, autobusetan jendea alde batetik bestera mugitu, castellerrak egin eta dultzaina jotzeaz aparte. Barkatu broma. Izan ere, orain arte bederen ez da izan historian kasu BAKAR BAT ERE non estatu-nazio berri baten jaiotza botere militarraren interbentziorik gabe lortu den. Indiaren independentzia prozesua ez zen baketsua izan, besteak beste bi mundu gerrak eduki baitzituzten tartean, Indian bertan bizitako egoera latzez aparte. Sobiet Batasuna eta Yugoslavia: Haien estatu-antolamendu eta gizarte-ekonomia ereduak oso-osorik desegin, suntsitu ziren, mendebaldeko potentzien laguntza eskergarekin. Espainia gaizki dago, baina ez zait iruditzen bloke sozialistaren eraistearekin konparatzeko modukoa denik, oraingoz behintzat.
    .
    Inoiz gertatzekotan, Quebec, Eskozia eta Katalunia lirateke lehenengo kasuak, non nazio batek independentzia eskuratuko lukeen tiro bakar bat bota gabe. Egin kontu. Egia da ez gaudela XIX. mendeko inperialismoen garaian, Gerra Hotza aspaldi bukatu zela, eta estatuen subiranotasuna gaur egun ez dela hainbesterainoko kontua egitura inportanteenak estatuen gainetik daudenetik…

  • Irailaren 11a aurrean, UDC-ek ANC-ri mobilizazioaren lemapea erabakitzeko eskubidea izan behar dela eskatu dio eta ez independentzia. Kontxo….