Haur gurutziltzatuak

“Haur izateko eskubidea bermatu behar da”. Leitmotiv horrekin sortu ditu Erik Ravelo artista kubatarrak zazpi irudi multzo. Sare sozialetan oihartzun handia izaten ari dira irudiak. Pertsona nagusiek haurrei eragiten dizkieten sufrimenduen artean, eliz-gizonen bortxaketak, organoen trafikoa eta obesitatea irudikatu ditu Ravelok. 

Lanaren izena “Ukiezinak” da, Fabrica kolektiboaren barruan aurkeztua. Hainbat haur haien borreroaren bizkarrean gurutziltzatuta agertzen ditu. Elizgizon bortxatzailea, adin gabeen sexu bilako turista, mediku organo trafikatzailea, McDonald’s-eko pailazoa, soldadu siriarra, Fukushima zentral nuklearreko langilea eta amerikar armatua erabiltzen ditu tratu txarren eragile gisa.

mckdonalds3PRIEST3THAILANDIA3

Irudi guztiak Erik Raveloren gunean aurki ditzakezu.

Aurretik ezagunak izan dira Raveloren beste kanpaina batzuk, UnHate kasu, zeinetan etsai politikoak musuka erakutsi zituen.

 

2 pentsamendu “Haur gurutziltzatuak”-ri buruz

  • SOLDADU SIRIARRA? hau ere inperialismoren txakurra?

    zergatik ez duzue ikusten zer egiten duten “errebeldeek” umeekin?

    http://www.liveleak.com/view?i=ef0_1376455589

  • Bai, oso bitxia erakusketa honetan “nagusiek haurrei eragiten dizkieten sufrimenduak” irudikatzeko soldadua siriarraren irudia aukeratzea. Ez dago datu berezirik (guda gezur propagandistikoetatik harago) esateko Siriako Armadak umeak hil edo jipoitzen dituela esateko.
    .

    Ez naiz ni hango armadaren inozentzia defendatuko, baina nonbaiteko armadak umeak jipoitzen, kartzelan sartzen edo hiltzen dituela irudikatzeko adibide askoz gehiago eta argiago dago. Esaterako, artista honek ere soberan ezagutu behar ditu urte askotan eta mundu osoa zeharkatu duten ehunka irudi eta bideo Israeleko soldaduek ume palestinarrak, jipoitzen, kartzelan sartzen eta hiltzen erakusten.

    Adibidez: http://www.youtube.com/watch?v=FZrlKo_PGMI .
    Ziur egin duen aukeraketak ez duela zerikusirik mundu osoan zehar halako erakusketak oztopatzeko sionismoak daukan indarrak.
    .
    Baina artista honek aukeratu du Mendebaleko inperialismoaren eta Golkoko Monarkien erasoaren menpe dagoen herri baten soldadu-borreoa ankerkeria islatzeko. Baina hau arte polemikoa da noski, ez oportunismoa.