Ihesak

Ihesak –

Ihesak
Jokin Muñoz. Arg: 111 Akademia

Eduardo Gil Beraren gaztelaniazko liburu bat erosi nuen joan den astean, Alde Zaharreko bigarren eskuko liburudenda batean, eta, gauzak zer diren, egun horretan berean ikasi nuen, lagun baten bidez, Jokin Muñoz nobela berria argitaratzekoa dela. Sin tocar el suelo izenekoa. Espainolez idatzia, alegia.

Eleberria martxoaren 30ean hedatuko da liburudendetara, baina ebook formatuan lagin bat irakurgai dago dagoeneko. Han, liburuari egin dion sarreran, Edurne Portelak dio nobelan berean azaltzen dela zergatik erabaki duen Muñozek hizkuntza literarioa aldatzea. Horrek, bistan dena, nire jakin-mina eta irakurtzeko gogoa areagotu bertzerik ez du egin. Ikusteko dago, halere, aldaketa betiko ote den, baina hala balitz, pena litzateke euskarak bertze idazle bat, eta ez nolanahikoa, galdu izana.

Aste hauetan, zenbait elkarrizketatan, euskal literaturan gaiztoak garela irakurri dut; gaiztakeriaz jokatzen dugula elkarrekin, boxeoaren arauak aplikatuta. Ez nago ados. Izatekotan, doilorrak gara, zitalak; gaiztoa izateak ausardia eskatzen baitu. Orobat, arrunt topiko gorrotagarria da gurea kultura txikia delako ideia. Baina tamainarekin deus ikustekorik izan gabe, maiz aski estua izaten da, itogarria izateraino bere aho batezko kontsentsuetan eta bere doilorkerian.

Euskarak galdu dituen Gil Beraren balizko itzulpenak gogoan ditugun bitartean eta Muñozen arrazoiak irakurri bidenabarkoan, noizbait gogoeta egin beharko dugu ihesak zer dela-eta gertatzen diren ulertzen hasteko.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko martxoaren 21ekoa]

Ihesak

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.

6 pentsamendu “Ihesak”-ri buruz

  • Neronek, ordea, Santi, garbi samar daukat, Muñozen kasuan behinik-behin. Ezagutu dut lankide, ezagutu dut eskolako guraso, eta handiuste ergel espainiar Babua baino ez da, hagitz klasista gainera, ” nola ni lizentziatua naizen …, nerau ere banintzen, “neronek…. halako eskubideak ditut eta zuek ez. Nolanahi ere, nori axola zaizkio Muñoz eta Gil?

  • Amonamantangorri 2022-03-28 20:16

    Pertsona bezala nolakoa den harekin tratu pertsonala dutenei ardura zaie. Nik ez daukadanez, esan dezakedan bakarra da “Bizia Lo” bikaina dela, derrigorrezko irakurgaia.

  • Nagore, Jokin Muñoz ez dinat ezagutu, baina hi bai. Aurrejuzkuz beteriko mamu puztu koldarra baino ez haiz. Esaion hori aurpegira Jokin Muñozi, tontolo alaena.

  • Esanda nagok, oso gaztetan gainera. Jende harroputz handiustea ez diat sekula gustukoa izan. Ni bainaiz nor eta zuek txori kaka. Ez ba! Lantoki batean , ustez, lankide guztiak, lankide? Baita zeraren zera ere!

  • Ez diat inolako trabarik hik dioan guzia eta gehiago esateko. Nahikoa duk EAJtaren esparringian egin elkarrizketan esandakoa.

  • Nagore, ez zaizu tutik ere ulertzen!