Mikel Ayestaranen zuzenekoak

Mikel Ayestaranen zuzenekoak –

Mikel Ayestaranen zuzenekoakMikel Ayestaran Ukrainian da, Kiev-en, eta kazetari beasaindarrak zuzenekoak nola egiten dituen ikusi ahal izan da bere sareetan eta El Gran Wyomingen lasextako elIntermedio saioan, oso interesgarri eta adierazgarria nire begietatik. Euren kolaboratzaile ukrainiarra harrituta utzi du antza Ayestaranek, tripode, teknologia eta multimedia (eta multimierda!) autokudeaketa maila eta bere abilezi eta gaitasunekin. Hemen bideoa eta Wyomingekin izandako konexioa. Freelance bezala lan egiten du kazetari goierritarrak, urteak dira Jerusalem-en bizi dela familiarekin, informazio zientzietan lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Atresmedia, Vocento eta EiTB taldeetako komunikabideentzako egiten du lan. 2009an Nazioarteko Kazetaritza Saria irabazi zuen. Liburu hauek ere baditu argitaratuak beste batzueren artean: “Ekialde Hurbila, muinak eta ertzak” (2017), Ane Irazabal eta Karlos Zurutuzarekin, “Gaza, cuna de mártires” (2016), “Las cenizas del califato” (2018), eta “Jerusalén, santa y cautiva” (2021). Hemen bere webgunea mikelayestaran.com, instagram, twitter kontua eta azken bideoak.

Mikel Ayestaranen zuzenekoak

Nire begietatik ...

3 pentsamendu “Mikel Ayestaranen zuzenekoak”-ri buruz

  • Bai, goi herriko erdaldun petoa, bere deitura euskaraz idazteko gai ez dena, inongo juduk ez luke hala eginen, baina hagitz juduzale. Allí estaran. Euskaldun benetakoak ez du hala jokatzen, batzuek bai, baina ez dira benetakoak, batzuk benetakuk, besteek …

  • Barka, baina zu ziur zaude Beasain Beasaingoa dela, eta bertakoek bezalaxe Be’asain ahoskatzen duela eta ez erdal Beasa’in? Ba al dakizu nor diren Erro, Senar, Orzaiz, hau da, euskal kazetariak, hemen bizi eta lan egiten dutenak eta gure egunerokoa ulertzen laguntzen digutenak. Doala apapa ahi estaran.

  • Euskahaldun 2022-03-30 17:06

    Ayestaran erdaldun petoa? Baina zu non bizi zara? Euskaraz ederto egiten du eta. Izan ere, Euskadi Irratiko Baipasa programako solasaldietan parte hartzen du inolako hizkuntza arazorik gabe.