Igartubeitiwood

Igartubeitiwood

Ez dakit sekula entzungo zenuten euskal baleazale batzuen historia. 1615ean Islandian zebiltzan ugaztun handiaren atzetik, eta denak hil zituzten uharteko buruzagi baten aginduz. Duela gutxi alboratu zuen Islandiako legediak euskaldun baleazaleak hiltzeko eskubidea; Garitano badaezpada han egon zen ziurtagiria jasotzen. 2016ko San Juan baleontzia Islandiara doala dioen korreoa spam karpetara joaten bazaie zoritxar batekin egin zezaketen topo, nork daki.

Argiak oso erreportaje txukuna argitaratu zuen pasa den abendu amaieran, Haritz Rodriguezen eskutik. Berta, horrela laburbiltzen da sarraskia ahalbidetu zuen testuingurua: “Jón Guðmundsson Jakintsuak 1625ean argitaratutako “Fjölmóður” poema autobiografikoaren arabera, 1613. urtean iritsi ziren Strandir izeneko eskualdera balea ehizarako prestatutako lehenengo euskal itsasontziak. Haien ondotik, balea ehizatzeko itsasontzi ugari iritsi zen Strandir-era Euskal Herritik. Baina 1615ean Danimarkako Erregeak –uhartea bere erreinupean baitzegoen– Islandian balea ehizatzen ari ziren euskaldunen aurkako legeak onartu zituen, haiek negoziotik at uzteko asmoz. Euskaldunen eta islandiarren harreman komertzialetik ez zuen etekin handirik ateratzen erregeak antza, eta hori ez zuen gustuko, jakina. Lege horien arabera, euskaldunek bertako biztanleen egunerokoari kalte eginez gero, haiei jazartzeko baimena zuen edozein islandiarrek.”

Old Port filmsIgartubeitiwood ekoiztetxea hasi da jada dokumentala grabatzen, eta zati ugari Ezkio-Itsasoko Igartubeiti baserri museoan grabatzen ari dira. Baserri-museo honek 500 urte baino gehiago dauzka, eta dirudienez agertoki aparta da film historikoak grabatzeko. Izan ere, Altzoko erraldoiaren inguruan grabatzen ari diren filmaren hainbat eszenek ere bertan izango dute tokia; lan honetan Moriarti ekoiztetxea dabil buru-belarri. Irudipena daukat bi lan ederrez gozatzeko atarian gaudela, biak kokapen beraren bueltan. Igartubeitiwood sortu ote da?

Igartubeitiwood