Ideologia ari du

Ideologia ari du

Julen Gabiria Larak Binken, Galdakao eta Usansoloko aldizkarian.

Ideologia ari du
Argazkia: Kronika.

Denak segitzen du izaten politika. Berdin dio testuinguruak: segitzen du denak politika izaten. Eta badakit honezkero ikasia izan beharko nukeela lezioa, baina zeharo izorratzen nau, zeharo eta egunero, komunikabide publikoak izateak etengabe dabiltzanak politika egiten, ezarian, euri-langarra bezala, gehiegi bustiko ez zaituen baina hezurretaraino sartuko zaizun zirimiritxo baten moduan: ideologia ari du; publikotik, baina ideologia.

Ez da ezer berria, betiko doinua da hau, ez nabil kontinente berririk deskubritzen. Baina beti egiten zait deigarria, esate baterako covidaro betean gauden honetan, jendearen ardura bakarra osasuna denean, gure komunikabide publikoek ideologiaren zaparrada langartzen jarraitzea. Denak segitzen du izaten politika, ETBko albistegiak jarri eta ikusten duzunean lehen eguraldiaren maparako zena orain pandemiarako ere badela: batetik daudela EAEko datuak, bestetik Nafarroakoak, eta hurrena munduko gainerako tokietakoak, zorte pixka batekin agian Iparraldea deitzen dugun ezleku lanbrotsu horretakoak ere bai. Hori ez bada politika egitea, hori ez bada dosika-dosika ideologia jakin bat txertatzea inongo laborategitan testatu ez den ziztada baten antzera, azalduko ote dit norbaitek zer den orduan.

Nik nahi nuke nazio ikuspegia eskaintzen duen komunikabide publiko bat, hurbilagoak zaizkionak Hazparneko PCR probak Majadahondakoak baino, erreferenteak gure artean bilatuko dituenak, elkarrizketatuei euskaraz erantzuteko eskatuko diena.

Agian gehiegi ari naiz eskatzen, agian neu naiz ideologia duena. Baina ez: zirimiri horrek ere badu ideologia.

Ideologia ari du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

9 pentsamendu “Ideologia ari du”-ri buruz

  • “Nik nahi nuke nazio ikuspegia eskaintzen duen komunikabide publiko bat”.

    Posible ote da hori sistema regional batean?

    Orain, “hedabide” ordez ipini “eskola”.

  • Peru_Gabiriko 2021-01-06 13:57

    Oso ederra iruditu zait artikulu hau.
    Langarra bezala, goitik behera irakurrita esaldi guztiekin bat egiten dut.

    Pentsa dezagun bizitza honetan bakea ez dela posible. Burrukarako eginak edota antolatuak dirudite gure inguruko gauza guztiek. Geu ere ezin gara inola baketu. Ideologiak horixe dira ba finean: gure ezin bizia kanalizatzeko energia bankuak.

  • Phena batzuc

    Azquen demboretan crissi baten colpea ari naiz eusten. Guertatzen çait ecen universitate delacoan erabilcen dudala euscarazco adiarazpen bat cein ez baitute ulercen cembait iracaslec, eta gainerat, talde lanetan, jada erran drautate ecen neure adiarazteco forma berhecia dela eta nabaritzen dela ni naicela ceinac eguiten baitu nere partea, eta talde-lanec nolabaiteco coherencia lingüisticoa behar dutela. Hau batueraren orthographia erabilcen dudan arren. Beno, eguia erraitecoz, ulhercen dut erraiten drautatena, bainan problema horche dago. Behin discurso logicoac garatzeco modu normal bat erabilcen dudala euscaraz, nola degradatuco dut nere adiarazpena? Hitz internationalac erabilcen baditut eta connectore logicoen bitartez phrasse normalac eratzen baditut, euscarac ez du galcen purutassunic.

    Horrequin baterat, bi ikasgai hartu nituen castellaniaz, ceren lortu nuenean Universitatearequin contactatzen euscarazco auquera haiec jada betheac baitzeuden. Harec berce realitate bat erakussi draut. Eta ondorioz Historiaco carrera birplanteatzen ari naiz. Orain arte, carreraren erdia borroca ideologicoa içan da neretacoz. Bainan Historia sciencia serioa da. Are guehiago, Historiac sciencietan serioena içan behar luque. Berheiztu behar liçateque Memoria eta Historia, cein ez baitira gauça bera.

    Uste dut EHU-UPVan ideologia cehatz batzuc impossatzen direla scienciaren gainean, eta hori Universitatearen principioen aurca dijoala.

    Euscarazco iracasleen artean asco dira osso profesional eta tchucun, bainan problema potentea dugu, eta nola iracasleac funcionario hutsac diren, gainerat Madridetic çucenean ordainduac, oraingo crissian, bacoitzac bere postua berceric ez du buruan. Orduan, ez dagoque bacar bat ere jakinça eta valoreac legalitatearen gainean jarcen duena, nic dakidala. Ondorioz, haien auctoritas guciaren valioa hutsaren hurrena baino gutiagocoa da, behar bada oilo-cacaren parecoa.

    Ni ere, ez naiz tchucun aritu eta suspenso mordo bat jassoco dut, merecita. Bainan nere ulhermena carreraren bucaeran hala aphurtu içanac eta nehorrequin compartitzen ecin içaiteac hauxe nombait erraiterat bulçatzen nau.

    Universitateco listoac, ba ez dut ulhercen nola ez den bat ere gai içan pandemiaren crissi honen interpretatione orocor bat eguitecoz, edo maila cehatzagoan COVID-19 virusa azcar detecta dadinçat test bat concebitzecoz.

    Farmacia ikasten duen lagun batec bere buruaz beste eguiten saiatu dela erran draut haren classean dagoqueen batec. Nehon ez da aguertu berri hau. Ordaindu dugu classe normal batzuengatic eta gure beguiac frigitu ditugu pantaila batean. Informatione pila bat producitu dugu, eta informatione pila hura google eta halaco empresen propietatea da.

    Aguian berce Universitate bat eratu behar dugu. Ez dakit.

    Ez dakit ecer.

    Mamma mia, edo, jusqu’a ici tout va bien.

  • Online claseeac cirela eta, iracasle cembaitzuc (cehatz batzuc, ez denec) hassieratic mehatchatu guintuzten ez gueneçançacoz pantailen photoac athera, ceren legueac ez daquit cer erraiten çuelacoz, etc.

  • Ideologia, marxista classicoençacoz dateque consciencia falsu beharrezcoa, certaraco eta systemac iraun dadinçacoz. Haren aurrean scienciac aurre eguin behar lerauquiquee, bainan marxismoa, feminismoa, specismoa eta halaco berce çabor mental thanatophiloequin intoxicatua da euscal guiçarte delacoa, nere ustetan.

    Schola classico berriac eratu beharco dira hemen, euscaraz sciencia gara dadinçat. Scienciaren bitartez egiaren hurbilpenaz jardun ahalco dugu. Ideologien baithan ez dugu ethorquiçunic. Ethorquiçun bacarra cein concebi baitaiteque ideologien baithatic da nihila edo bercela biorobotac içaitea, berce batzuen controlpean, ardi latxac baiquinan.

  • Gaur lagun batequin hitz eguin ahal ukan dut euscarari buruz, eta harec euscal paradigma berria ulhercecoz çailtassun handiac daduzca, bainan ençuteco prest dago. Nic ulhercen dut bera ceren vicitza ossoan realitate cehatz bat vici ukan baitu, alegui bat, eguiaren lekuan, ni beçala. Haren erranetan naffarrera berce euscalqui bat da. Nic erraiten deraucot ecen naffarrera ez dela euscalqui bat, standard bat baicic, ceina Naffar Statuan garatu baitzen. Lagun honen erranac gogoratzen draut haimbateri ençundacoa: Statu bat behar dugula, etc. Ba bai, prefosta, bainan Statu hura ez dugu certan asmatu, ceren ukan içan baitugu. Eta Statu haren legalitateac aztarna cehatz batzuc utzi ditu. Orduan, ikas deçagun gure legalitate proprioa. Euscaldunoc gure herriaren ascatassunaren aldeco asmoan ez dugu certan satanisten edo berce sasicumeen aldeco asmoequin bat eguin.

  • Alpargatero 2021-01-07 10:26

    Bada, nire iritiz ETBk, telebista publikoa den heinean, errealitate ofiziala islatu behar du, kulturalari ere bere lekua utziz, jakina. Adibidez, ni sutu egiten naiz esatariari honelakoak entzuten dizkiodanean: “Gaur Espainian Bazko Militarra ospatu dute”, atzerriko herrialde bati buruz arituko balitz bezala.

  • EAEko gobernuan PSOE dagoen bitartean, ahaztu horretaz. Euskal Irrati Telebista ez da inoiz izango Euskal Herriko Irrati Telebista. Eta PSOE ez dagoenean ere ez litzateke izango. Komunikabide publikoen helburu nagusia gobernuan daudenek gobernuan jarraitzea baita.

  • Ideologia “ari du” zalantzarik gabe, hainbat eta hainbat gauzatan ikus daiteke. Baina ez ditzagun ardurak desbidera, bakoitzari berea.

    Euskal Herri kontinentaleko datuekin, komunikazioari dagokionez, askotan dagoen arazoa datu hoiek lortzeko zailtasuna da. Hedabideek datuak erakundeetatik lortzen dituzte eta hauek dira datuak zein eremuren arabera emango dituzten erabakitzen dutenak. EHren ekialdean dagoen eta “Iparralde” deitzen diogun eremu horretako datuak normalean Frantziar administrazio egituren arabera ematen dituzte hango erakundeek, hau da, Frantziako inguruko eskualdekoekin nahastuta. Frantziako administrazioa Akitaniak 1000 kasu berri daudela esatera mugatzen bada, nola jakin zenbat dagozkien Euskal lurraldeei? Biztanleriaren arabera 3ko erregela aplikatuta? Hori ez da ez datu zuzena ez eta fidagarria ere.

    Horregatik ikus dezakegu, Berrian adibidez, “Hegoaldean” (Nafarroakoak+EAEkoak batuta) hainbeste kasu berri… eta halako izenburuak eta ez EHn hainbeste kasu berri… bezalakoak. Hedabidearen borondatetik harago doan arazoa da kasu hortan.