Hotz guneak huts

Hotz guneak huts –

Txikitako oroitzapenak datozkit gogora tupustean, eta nola jendea kartzelara eramaten zuten diktaduraren aurka protesta egiteagatik, askatasuna eta duintasuna aldarrikatzeagatik. Kartzela zahar handiak txiki geratu ziren kaleko hotsak bertan espetxeratzeko, eta kartzela berri handiagoak egin zituzten; asko, ugari, nonahi. Modernoak eta hotzak, praktikoak eta krudelak.

Hotz guneak huts

Eta horretan jarraitu dute beste 40 urtez, gartzelak egin eta egin, espetxeak bete eta bete.

Jakingo luke norbaitek kopuru zehatz bat ematen? Zenbat gartzela? Zenbat preso?

Kontatzeko lana hartu dut, eta 77 espetxe atera zaizkit….bakarrik Espainian!

Eta presoak?  Bada, antza denez 77.000 inguru dira.

Europako marka guztiak apurtzen ditu Espainiak, bai % kopuruari dagokionez, bai gartzela bakioitzean dauden preso kopuruari erreparatuta.

Baina larriena ez da hori, Espainia da gehien espetxeratzen duen herrialdea, esan nahi baita, norbait atxilotu, epaitu eta gehien espetxeratzen duen herrialdea dela Espainia. Eta estatitika horietan ez ditugu kontuan hartzen epaitu gabe, behin behinean, izaten dituzten milaka eta milaka akusatuak… Beraz, beste hainbat kontutan bezala, Espainia eredu eta ispilu, baina ez jarraitzeko, jakina.

Eta horretan pentsatzen ari nintzela ondoko albistea irakurri nuen ARGIA aldizkarian pasa den astean:

“Holandan erotu egin dira: presoak gutxitu eta espetxeak ixten ari dira. Espainian edo Frantzian –Euskal Herria barne– presondegi berriak eraikitzen dituzten bitartean, Holandan atxilotuak %27 gutxitu dira 2011tik eta espetxe sobranteei alternatibak bilatzen dizkiete: batzuk itxi, beste batzuk etorkinentzako aterpetxe bihurtu eta beste batzuk atzerriko estatuei eskaini haien kondenatuak ostatatzeko alokairuan. Espetxe politikan ere alternatibak badiren seinale. Herbeheretako Justizia ministroak jakinarazi du azken bost urteetan hango espetxeetako presoak gutxitu egin direla 15.170tik 11.005 arte, %27ko murrizketa”.

Eta gu, bien bitartean, larunbatean, berriro ere, Iruñera joan beharko dugu, Altsasuko gazteei egin dietena, eta ezarri nahi dieten epai bidegabea salatzera.

Eta gu, anartean, hotz guneak huts geratzen direla amesten segiko dugu.

Hotz guneak huts

 

altsasu, altsasukoak, altsasukoak aske, errepresioa, espetxeak, Hotz guneak huts, kartzela politika, kartzelak
Iñaki Lazkano

Oihaneder Euskararen Etxeko kultur teknikaria ofizioz, kultur-xaxatzaile afizioz

Zer duzu buruan “Hotz guneak huts”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude