‘Hiztunpolis’etik gure arteko eztabaidara

Oraintxe irakurri det Sustatu-n Goiena-k gaur argitaratu Jon Sarasuari Eneko Azkaratek eginiko elkarrizketa bere Hiztunpolis liburu berriaren aurkezpena dela-eta (bihar Soraluzen Topaegunean), eta Sarasuak behin eta berriro dioenez liburuak zerbait egin nahi badu eztabaida piztea denez, hemen, elkarrizketa horretatik jasotako bi lerrokada oso interesgarri, nire ustez azterketa sakona merezi dutenak, inork hagina sartu nahi badie.

Elkarrizketa aurrera doala, Eneko kazetariak iradoki dio ondoko esaldia Jon Sarasuari, honek aurretik egindako hitzen harira: Politikoetan edo erakundeetan baino gehiago jendarte auto-eratuak indartzean jartzen duzu begia… Eta Sarasuak besteak beste hau dio:

Oso kontuz ibili behar dugu alderdi ikuspegi konkretu baten aldera identifikatzearekin euskararen aldarria. Hori izango litzateke datorren zikloan egin genezakeen akatsik handienetakoa. Euskalgintzaren taupada autonomoa bere lekuan jarri behar dugu, aro berri honetan. Aurreko hamarraldietan egin duguna baino hobeto. Eta arlo batzuetan horretan ez gabiltza oso fin, gauzak eta ideiak nahasita dabiltza, inertzia asko dago.

Lehen esaldia («Oso kontuz ibili behar dugu alderdi ikuspegi konkretu baten aldera identifikatzearekin euskararen aldarria»), maiz entzun dugu oso aho desberdinetatik jalgia. Baina Sarasuaren hitzak harago doaz, eta ‘salaketa’ gogortzat ere interpretatu litezke.

Euskalgintzaren taupada autonomoaz dihardu, eta espres dio hau ‘bere lekuan’ jarri behar dugula ‘aro berri honetan’, ‘aurreko hamarraldietan’ egin baino hobeto.

• Esan nahi du beraz:

• ‘Orain arteko aroan’ ez dugula ‘euskalgintzaren taupada autonomorik’ izan. Eta honek zer esan nahi du, zehatz? Ze, euskalgintza egon bai egon denez, esan nahiko da, hau ez dela ‘autonomoa’ izan. Beraz uste du Sarasuak, iradokitzen ote du, ‘euskalgintza’ beste norbaitek zuzendua aritu dela ‘aurreko hamarraldietan’? Beste norbaiten, zerbaiten interesen dantzara? Noren interesen dantzara? EAJren interesen dantzara? HBren-edo interesen arrimuan? Batzuetan batzuen, bestetan besteren? Zein, zeinen? Noiz, noren? Nor zeinen? Eta bide batez, zenbat hamarraldiz ari gara? Puntu horiek eztabaidan zehazten hastea izan liteke, eztabaida, eta datozen urteetako euskalgintzaren norabideak, fintzen joateko bideak.

• Ze, gaiak Sarasuaren ustez, eta nirez ere, garrantzizkoa bide da. «Hori izango litzateke datorren zikloan egin genezakeen akatsik handienetakoa» dio. Eta eransten du, nola bere ustez dirudienez, eta neurri batean agian nirez ere: «arlo batzuetan horretan ez gabiltza oso fin, gauzak eta ideiak nahasita dabiltza, inertzia asko dago.» Elkarrizketa bat da Goienakoa, eta noski ezin izan liteke zabalegia, baina halako gauza potoloek merezi dute, nire ustez, denon gainbegiratua.

Ondoren, eta kazetariaren Non ez gabiltza ari fin? [sic] galdera zehatzaileari, Sarasuak eransten ditu ere hausnarketa perla ederrak, gaiari benetako garrantzia ematen bide dion seinale edo:

• «Zabalak eta independenteak garela esaten dugu erakunde sozial guztiek, baina badira gauzak hor astintzeko», beraz, ez gara zabalak eta ez independenteak?

• «beste plano batean taupada zibil autonomoan oinarritutako euskalgintzak egon behar du», beraz badirudi Sarasuaren ustez orain artekoa ez dela oinarritu «taupada zibil autonomoan». Autonomoa, dirudi berriro ‘alderdi politikoetatik’ eta ‘zibilak’ ere esanahi hori bide du, ez baitut uste kasuan Sarasuak ‘zibili’ kontrajartzen dionik ‘militarrari’.

• Eta berriro azpimarratzen ditu «euskalgintza autonomo» eta «beregainaren» beharra: «Funtzio berebizikoa dauka betetzeko euskalgintza autonomoak, eta benetan izan behar du beregaina, iruzurrik gabe». Berriro, dirudienez, salatzen bide da orain artekoan ‘iruzurrezko’ autonomia eta beregaintasuna izan ote dituen euskalgintzak.

Kazetariaren ondoko galderaren erantzunak ere bide hori jorratzen duela dirudi, orain arte eduki ez duguna eduki nahira, eta ziur horretan (ere) hasi behar dugula gure bideak argitzen:

«Sinesgarriak izatea?Bai, sinesgarritasun zeharkakoa. Beharrezkoa da euskalgintzaren gidaritzak alderdi politikoen aurrean sinesgarritasun zeharkatzailea irabaztea. Eta mezu propioa ekoitzi. Sinesgarritasun hori izan dezaketenek egon behar dute euskalgintzaren erdigune sinbolikoan. Hori egiteko gauza bada, beharbada herri honetako energiaren zati on bat berenganatu dezake euskal komunitatearen geruza antolatuak. Bestela ere gerta daiteke, azken 30 urteotako akatsen bueltan ibil gaitezke berriro, nahiz eta beste aldaera batekin

'Hiztunpolis'etik gure arteko eztabaidara

‘Hiztunpolis’etik gure arteko eztabaidara

21 pentsamendu “‘Hiztunpolis’etik gure arteko eztabaidara”-ri buruz

  • Gustatuko litzaidake Euskara alderdi politiko konkretu batekin ez lotzea, baina zoritxarrez PPSOE, UPyD ta EAJ (hauena bai dela nazkagarria), ez ditut ikusten Euskararen alde daudenik, ezta inporta zaienik ere.
    Ezker abertzalea ere berea daka Euskararekin, baina besteekin alderatuta, bakarrik beraiekin lotuko nuke Euskararen defentsa, talde politikotaz ari naiz besterik ez.

    Tristea? Bai, baina halaxe da, nola lotu talde guztiak Euskararekin? Independentzia gabe zail zama ikustend dut, hemen 3 milioi gera, ta gukin sartzen gehiegi ateratzen dute Espainian, Euskararen alde egiteko.

  • zakarias aiztierdi 2013-09-27 19:33

    Ze pisua den, eneee. Bieuroko hitz hoiek, doinu mesianiko lagun… pott

  • fermin morrokozoko 2013-09-27 19:58

    Honatx froga modu bat baliagarria, noiz izanen den ‘euskararen aldarria’, eta ‘euskalgintza’ delakoa, ‘taupada autonomoa’: noiz-eta, egun, oraintxe, honen denaren kontrakoak ustez diren alderdiak, ezinen dutenean kontra deusik ere egotzi, deus ere ez kontra kritikatu, hori eginez sozialki gaizki geratu gabe; noiz-eta berak ere euskararen alde aritzea beste biderik gertatuko ez zaien unean. Bigarrena beharba sobera xamar da, baina lehena beharko litzateke.
    Etorriko zaigun une hori, ekarriko dugun, hobeki, misterioa zait.

  • Alderdi espainolistek euskararen alde ez dutela etxea leihotik botako? Ados. Espainola bigarren mailan uztea ez dutela baimenduko? Ados. Baina, ez ukatu Lopez eta Quiroga legebiltzarrean euskaraz aritzea, PPk zenbait gauza elebitan idaztea, Korrikan parte hartzea… aurrerapausua dela. Geure garaipen bat!!! Ez gutxietsi! Ez da nahi duguna, baina hobe genuke horri frenorik ez jartzea. Ez dira euskalgintza, bistan da, baina sektore batzuetan hizkuntzaren aurka egon daitekeen jarrera apaltzeko balio du. Hizkuntza debekatu zuten ondorengoetatik etorrita ez da gutxi. Gogoeta bat, besteik ez.

    • Perurekin guztiz ados. PSOE, PP-eta euskarara hurbiltzen badira, euskara erabiltzen hasten badira, zoragarri. (Baina horixe da kontua, kosta egiten zaiela ikaragarri! :-))

  • Hemen ere ‘JENDARTE’ hitz anormal hori,,,

    Baina ze demontre dela eta ari dira batzuek hitz hori sustatzen? Gizartea da. Nahikoa da txotxolokeriez.

    • Gora jendartea! 2013-09-28 19:30

      Hitzen zentsura behar ote dugu? Jendarte hitza hobesten badugu, berdintasuna hobeto zaintzen duelako, nori edo zeri egiten zaio kalko?
      Baten batzuk sexismoaz leporaino gaude, baita sexismo izkutuaz ere, eta gure borontatez kanpotik datorkigun sexismo hori saiesteko aukeratu dugun terminologia aukeratzera zilegi gara; bai eta horren erabilera bultzatzera ere. Jendarte hitza hitz jatorra da eta erdarazko “sociedad” esan nahi du. Hori erabiltzen dugunean ez dugu inongo zapalkuntza edo berizkeria aupatzen, alderantziz.
      Non da ba gure errua?

      • “Jendarte” oso hitz ederra da, baina esango al didazu zergatik den sexista “gizarte” hitza?

        • Uf ! Luxexka kontua. Eta gainera ez da hemengo mintzagaia. Baina pazientzia baduzu, larunbata da…
          Zihurazki inork ez du dudatan ezartzen “giza” eta ”gizon” sinonimoak direla, bigarrena eratorriak egiteko erabiltzen dela eta hitz bi horien generoa maskulinoa dela.
          Historian gertatu da, iparraldean eta hegoaldean ditugun hizkuntzetan hasteko, pertsona adierazteko “homme” eta “hombre” erabili direla (“El hombre prehistorico vasco”, “Paz a los hombres de buena voluntad””, Les droits de l’Homme”…).
          Gauza bera gertatu da euskaraz, “gizon” erabili da Elizaren testu gehienetan, eta batzuetan “giza”, gizonak eta emakumeak erreferentea direnean . Adibidez: “Bakea lurrean borontate oneko gizonei” (orain, “gizon-emakumeei” idazten dute borontate oneko gizonek, eskerrik asko haiei). Erabilera hori zabaldu da hizkuntza jasora, baina ez da oso urrun gehienek “soziedade” esaten zuten denbora.
          Gero, hizkuntzaren sexismoaz hitz egiten hasi zenean , erabaki zuten euskarazko “giza” neutroa zela, oso zabaldua zelako “pertsona” esateko (egia aitortzeko, ez zen “gizona” baino zabalduagoa, eratorrietan ez ezik, jakina), eta “gizon” denentzat erabiltzea sexista izan arren, “gizaki” bat ere ez . Txistosoena da badirela testu zahar batzuk non “gizaki”k erreferente maskulino hutsa duen, hala nola OEHan topatzen den hau : Gizaki ta emazteki arteko joan-etorri, ibiller ta egoer utzi al guziak uztea. Ib. 132.

          Beraz, “giza” maskulinoa den kontzientziatik abiatuta, “pertsona” izendatzeko onartzeak esan nahi du gizona hartzen dela parametrotzat, emakumeak ez direla existitzen. Eta hori batzuei ez zaigu batere zuzena…
          Ez du beste konplikaziorik. Barkatu luzea

          • Egia da, ordea, “giza” hitz soila aspaldidanik ez dela artasuna adierazteko erabili, horretarako “gizon”, eta hitz konposatuetan (gizakia, gizarte, gizatasun, giza-eskubideak…) ez dela sexuen arteko bereizketarik egiten.
            *
            Hitzen morfologia aldatzen den bezala, esanahia ere aldatzen da. Badirudi azterketa sasi-filologikoetan kontu hau beti zein beti ahaztu egiten dela. Giza hitzak kategoria ematen zuen, sexuak ezarritako kategoria, baina kategoria, azken finean: “gu onenak, eta gero besteak”, nahi bada. Horregatik, esanahiak aldetzen direlako, gaur egun “jende” hitza beltzei zein indioei ere dagokie, garai batean kategoria hori ukatu zitzaien arren: arimarik ere ez omen zeukaten eta horrela haien esklabutza zilegi omen zen askoren ustez. Baina zentzugabea litzateke gaur egun beltzek zein indioek beste hitz bat aldarrikatzea, “jende” edo “humano” hitza arrazizta delakoan, kaukasiko adierazten baitu. Halaber, paperik gabeko etorkinek ere “herritar” hitza ukatu beharko lukete demokraziaren kontrakoa izategatik, eurei kategoria hori ukatzen zaielako, herritar izateko baldintza guztiak bete arren.

        • Gizarte esatean gizonaren erreferentzia bakarrik ikustea oso jota egotea da.

          Gizarte baztertu eta jendarte hobestea, orain humano baztertu eta personiano edo horrelako zerbait aldeztea bezain absurdoa da. Sexismoa beste modu batera borrokatzen da, ez horrelako memelokerietan.

          • Hobe memelo joa zein eta gizakerien (alegia, gizonkerien) bunkerra

          • gizonkeria kalifikatzea “gizarte” hitza erabiltzeari ez dakin zein “-keria”rekin kalifikatu. Inork ez du gizarte gizonekin bakarrik lotzen, besterik esaten baduzue ere.
            Azken batean, ez zegoen arazo bat sortzen ari zarete euskaran. Eta baditu nahikoa lehendik ere.

            Eta barregarria ere bada hitzak zentsuratzeko akusazioa egitea hain zuzen “jendarte” hitza beste hitz bat zentsuratzeko sustatzen denean.

      • Hamarnaka hitza daude Giz erroarekin Gizonarekin zerikusia ez dutenak. Nun jartzen du Gizarte gizonatik datorrela edo Gizonak bakarrik aipatzea dela?

  • PP ta PSOE Euskarara hurbiltzen badira berdin jarraituko degu, zergatik?
    Inoiz ez direlako hurbilduko.
    Patxi Lopez, hamarkadak daramazki politikaria izaten, inoiz ez du Euskara ikasteko gurarik, ezta itxurak egiteagatik.
    A ez, 120 mila euro xahutu ta gero, ez daki ezta irakurtzen, ze ez daki.
    Quiroga gehio saiatu da, nahiz ta bakarrik ikasi PPk ere “Euskaltzailea” dela errateko,baina PPren hezkuntza erreforma, gaztelera ez diren beste hizkuntz guztiak kaltetzen ditunagatik galdetzen badiogu, oso ona iruditzen zaio, bitartean Euskara gustoko dula erraten du ta ikasi ere, baina ni etsai baten hizkuntza ikasi dezaket, ta hori ez du esan nahi, hizkuntz horrren kontra egingo ez dudanik.

    Ta PPk ditun baliabidekin, hain PPkide gutxi Euskara jakitea, zerbait esan nahi du, baina beno horrela jarraituta, agian Euskara desagertzen dagonean,%40a ikasiko dute.

    Euskaren aldeko egin diren politika asko kritikatzen ditugunean hutsaren hurrengoa direlako, PPSOEkoek zerbait gehio egin beharko zuketen, Euskararen alde egoteko, ta hasteko benetan erabiltzen has zitezken.

    Bukatzeko, nik hitzegiterakoan, nere lagunak Euskaraz egiten badu kostatzen zaionean, eskertuko dut egiten ari den esfortsuagatik, baina telebista ikusten aritzea, ta talde politiko zehatz baten hizlari gehienak, hain gaizki Euskaraz aritzea, iraingarria da, Eztabaida programetan hain gaizki hitzegiten dun jendea komentatzen aritzea, hor ere ikusten da talde politiko horrek Euskararen alde egin dezakena, ta errudunak, programara eramaten dutenak dira, gainera batzutan besteak esaten dutena ulertzen ez dutela dirudi. Ta askok kobratzen gainera.

    EAJkoek ta Bildukoek Euskararekiko mespretsuak oso gaizki badaude, PPSOEkoek egiten dutena ez daka izenik, ta gustatuko litzaidake PPSOEko guztiak (EAJkoek…) Euskaraz aritzea ta ondo denobra luzez, hori bai egingo liokela ondo hiritarren aurrean emango zun exempluarekin, baina egiten ari direna? Hori ez da ezer.

  • Bikoizketa euskaraz: off?
    http://paperekoa.berria.info/iritzia/2013-09-28/004/001/bikoizketaeuskarazoff.htm
    Baina beno, eskerrak eman beharko degu Lopez jauna ia irakurtzen dakilako, ta Quiroga ikasi dulako. Bitartean…

  • Ea ba, ez naiz ni izango PPSE ren jarrera euskararekin defendatuko duena, utzikeria nabarmena eta aspaldikoa da eta, baina dena bi izenetara (Lopez eta Quiroga) murriztea lar begitantzen zait. Hona hemen politikari eta iritzi-emale unionisten izen parrastada euskaraz sarri (inoiz ez nahiko) egiten eta egin d/zutenena: Egiguren, Itxaso, Unzalu, Garmendia, Onaindia, Rodriguez, Reyes, Elola( Zarauzko udalaren hizkuntza-ereduaren aldeko boto emanda), Arbulu, Mikel Serrano, Mendia, Laura Garrido, Rafa Olaizola, Mugica, Maneiro…eta hainbat eta hainbat zinegotzi niretzat ezezagun. Oraingo honetan Airean izeneko tertulian(ikusiko ote dugu edo parrillatik kenduko dute) Ugaitz Crespo dugu. Ez da nahikoa, ados, baina batere ez dela aurreratu ere ezin da esan, denetik daukagu: D ereduan euskaldunduak, euskaldun zahar txarrak, onak…tartean ere hemen berean izena eman zuena eta geroztik postik ere jarri ez duena, nola zen?

  • Eta arkeria isurtzen duten berben ordekatzearen gaineko eztabaidaz zer esan daiteke orain artean esan ez dena? Neuk ere estimatuko nuke ” jendarte”arekin batera hitz hauen guztien ordainak helaraztea, ni ere bizio nefando horretan sar ez nadin: gizabanako, gizaberritu, gizabete, gizabidetsu, Gizaburuaga
    ( Jendeburuaga??), gizadi, gizagabe, gizaigel, gizajale, gizakunde, gizalaba, gizalde, gizaldi, gizalege, gizarteratze,, gizatiar, gizoste, gizotso (androtso?)…

  • Euskalgintza autonomoa, independentea…, euskara alderdi politiko guztien zeharlerro bilaka lezakeena…
    Zenbat historia!
    Hemen oso demokratak gara guztiok eta gauzak behetik gora eta guzien oniritziaz egin behar direla sinesten dugu. Tamalez, oraindik ez dugu ikasi hizkuntza bat ezin dela normaldu, gizarte/jendartean ezarri ez bada hizkuntzaren normaltze-ezarpenik burutzen duen botere/aginte politikorik.
    Jendearen gogoa irabazi behar da, baina lege-dekretuak behar dira jarraian. Hizkuntz esparruak ez dira borondate onez bakarrik lortzen.
    Eta hemen ez dugu ikasi zertarako balio dezakeen botereak. Urkulluk ez du ikasi nahi, eroso baitago dagoen moduan.
    Baina ezkerreko jende askok ere badu ikastekorik.
    Boterea irmo erabiltzeko dela hizkuntz kontuetan ere, esaterako.
    Zinemaldia adibide: Gipuzkoa eta Donostia euskaldun politikari militante zintzoen eskuetan egon arren, “el cine español”-arekin batera, “la lengua española” atera da gailen egunotan.
    SInbolikoa bezain patetikoa ETB1ean (bestea ukitu ere ez!) ikusi dugun hizkuntza-trataera.
    Are patetikoagoa zinemaldiko “gala” izeneko horietan eta sari nagusietan islatu dena.
    Donostia “bildua” probintzia espainol garbi bihurtua.
    Aste batzuk lehenago Gasteizekin gertatu bezala: TVEko bilgune nagusi Euskadiko hiriburua ere
    Inoiz baino alferrikakoago agertu da gure hizkuntza.
    Estrategiak zabaldu? Ibilbide “autonomoak” saiatu?
    Hartan sinistiko bagenu, sikiera!
    Bidenabar, ezertarako balio al du?

  • Karlistak eurak, espainiazale eta erregezale amorratuak zirenak, PPSOEko “euskaltzalerik” handiena baino askoz euskaltzale zintzoagoak ziren.
    PPSOEtar gehienak euskaraz mintzatzen dira beste erremediorik ez dutenean, edora politikoki “xuxen” jokatzea egokitzen zaienean. Korrika eta Ikastolen aldeko festak euren irudia hobetzeko erabiltzen dituzte, baina egunerokoan euskararen berreskurapenaren aurka jokatzen dute gogoz, eta abertzaleek alde baino, askoz aztiago eta eraginkorrago.
    Zein dira PPk, PSOEk edo UPyDk euskararen alde bultrzatu dituzten politikak???
    (Zarauzko kasu bitxia salbuespen… nahiz eta Zarauzko PSOEtarren buletinari begiratu bat eman besterik ez dago, norainoko euskaltzaleak diren ikusteko…).

  • Baina Bittorrek hain ondo ekarritako gaiari helduz, Sarasuaren hitz hauekin bat nator:
    “Beharrezkoa da euskalgintzaren gidaritzak alderdi politikoen aurrean sinesgarritasun zeharkatzailea irabaztea. Eta mezu propioa ekoitzi. Sinesgarritasun hori izan dezaketenek egon behar dute euskalgintzaren erdigune sinbolikoan. Hori egiteko gauza bada, beharbada herri honetako energiaren zati on bat berenganatu dezake euskal komunitatearen geruza antolatuak. Bestela ere gerta daiteke, azken 30 urteotako akatsen bueltan ibil gaitezke berriro, nahiz eta beste aldaera batekin.»

    Euskalgintzan jardun duen edonork ondo daki, bi alderdi abertzaleren arteko demak baldiuntzatu duela errotik euskalgintzaren garapena. Hortik egungo ahulezia eta eragiteko gaitasun mugatua.
    Sinesgarritasun zeharkatzailea irabazi behar luke euskalgintzak (oro har)? Nire ustez, zalantzarik gabe, bai.