Hitzik behar ez duten menuak

hitzikBazkaldu edo afaltzeko ez da entzun edo hitz egin beharrik. Baina zerbitzatu edo sukaldatzeko ere ez da ezinbestekoa. Gormutuak lan munduan integratu eta bisitariei bestelako esperientzia bat oparitu asmoz, keinu bidezko jatetxeak jarri dituzte martxan munduko hainbat txokotan. Ederra da ekimena. Kanadan ez ezik Palestinan ere jarri dute martxan.

Kanada

Erraza da kontzeptua. Menuan zeinuak nola egin behar dituen jartzen duenez, bezeroak horien bitartez eskatzen du nahi duena. Janaria eskatu eta zeinu hizkuntza ikasi, biak batera.

Palestina

Palestinan bertan ere, egoera ekonomikoa Kanadan baino kaskarragoa izanagatik, antzeko ekimena jarri dute martxan. Ia lan aukerarik ez duten gormutuei lana, ardura eta eginkizuna ematearekin batera, bertara hurbiltzen diren bezeroek, euren tokian jartzen ikasten dute.

Itxuraz, Madrilen ere ba omen dago bat. Noizko halako beste bat Euskal Herrian?

1986-(...)