Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean

Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean –

Bihar, Txillardegi gogoratuko dugu Donostian, hil zeneko 7. urteurrenean.

Urtarrilaren 14an, Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zeneko 7. urteurrena izango da. Hori dela eta, bezperan, hilaren 13an, igandean, omen- eta errebindikazio-ekitaldiak antolatu ditu Txillardegi Liburutegia herri ekimenak. Honako hauek:

11.00etan, Txillardegiren Antigua” ibilaldi gidatua.

13.00etan, ekitaldia Gaskuña plazan, iaz margotutako horma-irudiaren aurrean.*

* Ekitaldi horren osagai nabarmenetako bat Jean-Louis Davant euskaltzain zuberotarraren parte hartzea izango da.

.

Aitortza

2018an, euskara batuaren 50. urtemugaren ospakizunen baitan, berebiziko protagonismoa izan du Txillardegik, aldez edo moldez, ez baitzen alferrik izan batasunaren eragile nagusietako bat. 2019an, berriz, protagonismoari eutsiko dio, besteak beste, Korrikak omenduko baitu. Testuinguru honetan, igandeko ekitaldien bitartez, Txillardegi Liburutegia herri ekimenak bereziki nabarmendu nahi du Txillardegik oraindik ez duela bere jaioterrian jaso merezi duen aitortza ofiziala.

.

“Txillardegiren Antigua”

Txillardegi, hil zeneko 7. urteurreneanEuskaldunon aberria euskara da”, esan zuen Txillardegik, Sabino Arana parafraseatuz eta aldi berean euskal nazionalismo tradizionalarekin hautsiz. Beraz, Txillardegiren aberria Euskal Herria zen, euskararen herria, alegia.

Alabaina, egia baldin bada gizakion benetako aberria haurtzaroa dela, hainbat autorek idatzi eta esan duten bezala, Txillardegiren aberria Antigua zen. Eta hori oso garbi geratu zen Antigua 1900 liburuan, memoria- eta maitasun-ariketa harrigarri hartan. Hain justu, aipatutako liburuan oin hartuta prestatu dugu “Txillardegiren Antigua” ibilaldia.

Abiapuntua, 11etan, Gaskuña plaza izango da. Izan ere, bertan zegoen Txillardegi etxea. Eta ondoren Txillardegiren haurtzaroaren eta Antigua zahar haren lekuko izan ziren haibat leku ezagutuko ditugu. Lekuan lekuko azalpenak Josu Tellabide etnologoak emango ditu. Halaber, tarteka, Txillardegik berak leku horiei buruz idatzitako testu laburrak irakurriko ditugu.

Ibilaldiak ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera. Nolanahi ere, 13.00tarako Gaskuña plazan egongo gara berriz, ordu horretan hasiko den ekitaldian parte hartzeko prest.

Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean

Zer duzu buruan “Txillardegi, hil zeneko 7. urteurrenean”-ri buruz

  • Nor zen Txillardegi hori?
    A, ja! Errealeko futbolari ohiren bat, ezta?
    Eta haren omenez liburutegi bat izendatzeko ahaleginetan ari zaigu lagun kuadrilla futboleroren bat orain? Jode, hori bai kontraesana!

    Biba gu, eskergabe petralok!