[Zinema Euskaraz] Asterix: edabe magikoaren sekretua

[Zinema Euskaraz] Asterix: edabe magikoaren sekretua –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, dagoeneko Hego EHko zinema aretoetan ikusgai dugu “Asterix: Edabe magikoaren sekretua”, euskaraz.

“Asterix: edabe magikoaren sekretua” filmaren oinarria René Goscinny eta Albert Uderzo frantziarrek sortutako komikietan dago. Besteak beste Pixarren film arrakastatsuenetako batzuetan (“Wall E”, “Up”, edo “Ratatouille”) lan egindako Luis Clichy zinemagileak zuzendu du Alexandre Astierrekn batera, 2014an “Asterix: Jainkoen Egoitza” filman egin zuten bezala.

«Bere hurrengo edabea prestatzeko mihura eta beste osagai batzuk hartzeko zuhaitzetan gora doala Panoramixek min hartzen duen unea da filmaren abiapuntua. Horrek erretiroa hartu beharko lukeela pentsarazten dio eta horretarako bere sekretu baliotsua eskuordetzeko ikasle bat topatu behar du. 

Baina ez da erraza izango gutxieneko baldintzak betetzen dituen druida gazte bat aurkitzea: Asterix eta Obelix Galia osoan egingo duen bidaian lagun izango ditu. Erromatarren tropak mila eta behin aldiz gainditzea ahalbidetu dioten misterioa babestu ahal izateko beharrezko talentua eta zintzotasuna duen norbaiten bila dabiltzan bitartean, hainbat herrixkatan izango dira.

Bien bitartean, gainerakoek herrixkan geratu den edabearen erreserbekin bizirik irautea lortu beharko dute. Behin-behineko lider gisa izendatuko dute bardoa, sekula santan halako estutasun batean egon ez dena».

.

Hiru estreinaldi

Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hezkuntza Politika Sailak, Zineuskadiren bidez, familia osoarentzako filmak jarri ditu herritarren esku euskaraz EZAE aretoen sarearekin egindako elkarlanari eta Hiru3 Umeak katearen laguntzari esker. Elkarlan horri esker Zinema Euskaraz programak hiru estreinaldirekin hasiko du urtea. “Asterix” filmaren ostean, Dragoi Bola Super: Broly” eta “Lego Filma 2” estreinatuko baitira, otsailaren 1ean eta 8an, hurrenez hurren.

Aretoak

Urtarrilaren 11tik aurrera:

  • Donostiako Printzipe zinemak
  • Bilboko Golem Alhondiga
  • Zornotza Aretoa
  • Durangoko Zugaza aretoa

.

Urtarrilaren 19tik aurrera:

  • Oñatiko zinema
  • Zumarragako zinema

.

Urtarrilaren 26 eta 27an:

  • Mungiako Olalde aretoa
[Zinema Euskaraz] Asterix: edabe magikoaren sekretua [Zinema Euskaraz] Asterix: edabe magikoaren sekretua

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.