Hezkuntzan borrokalari asko… diruaren alde
Hezkuntzan borrokalari asko… diruaren alde –
Hezkuntza Akordioa sinatu denetik, EAEko Gobernuak hiru neurri hartu ditu hezkuntza ez unibertsitarioko sare pribatuaren alde (ez da idazki hau Euneiz izeneko akademia pribatuari aitortu dioten unibertsitate izaera salatzeko unea). Hiru neurri horiek honako hauek dira: itunak (kontzertuak) sei urteetarako luzatu dituzte, epe horretan ikasle kopuruan sekulako jaitsiera egongo dela jakin arren; planifikazio dekretu berria atera dute, zeinek erraztasun gehiago ematen dien ikastetxe pribatuei gelak zabalik mantentzeko, eta, orain, abuztuaren hasieran, kontzertazio-moduluen igoera ekonomikoa (Irakasleen moduluak, +%6 inguru, Haur Hezkuntzako bigarren ziklotik, Batxilergora, +%8,5 eta mantenimenduan, +%25a!) gauzatu berri dute. Hiru neurri hauek sare kontzertatuaren matrikula eta bideragarritasun ekonomikoa bermatzen dituzte, beraz, hezkuntza sistemaren pribatizazioaren eta ikasleen segregazioaren alde jokatzen dute.
Pribatizazioa diogu, titularitate pribatua, kontratazioa nahierara egin eta ikasleak aukeratzeko ahalmena dutenak ikastetxe pribatuak direlako. Hala ere, diru publikoaz sostengatzen dira, eta “gizarte ekimenekoak” ezizena jarri diote beren izaera klasistari. Ikastetxe horiek asko dira EAEn (Europan pareko pisurik ez dute inon, Madrilen orain hurbiltzen ari badira ere), haietako batzuk oso handiak gainera, eta saretuta daude, baina haien arteko lehiak gaindituz, gaitasun handia dute patronal guztiek bat egiteko diru publikoa eskatzeko momentuan eta administrazioa presionatzeko.
Segregazioa diogu ukaezina delako ikasle zaurgarrien gehiengo zabala sare publikoan dagoela, eta sare pribatuan sartzerik ez dutela. Pribatizazioa handiagoa den neurrian, orduan eta handiagoa da ere gizartean sufritzen dugun eskola-segregazioa, giza-kohesiorako eta euskararen normalizaziorako dituen ondorio larriekin.
Goian aipatu ditugun neurriak Hezkuntza Akordioaren kontra doazen ala bere ondorio zuzenak diren ez zaigu inporta, gure kezkak bestelakoak dira:
Alderdi politiko batzuk haien burua ezkertiartzat eta subiranotasunaren aldekotzat jotzen dute, baina une honetan, akordio bat sinatuta, azken neurriekin denok ados daudela dirudi, txio pare bat baino besterik ez baitugu ikusi gehiegikeria horien kontra. EAEko sare pribatuaren bi herenak ikastetxe erlijiosoak direla, eta sare horretan A eta B eredu gehien gehienak biltzen direla jakinda, ulergaitza da sare hori neurririk gabe indartzen jarraitzea Hezkuntza Laikoa, Feminista eta Euskalduna lortzeko bidean.
Garai bateko Euskal Herriko gehiengo sindikalak bestelako politika sozialak aldarrikatzen zituen, eta zerbitzu publikoen alde egiten zuen, pribatizazioek langile klasearen (modu zabalean ulertuta) kontra bete betean jotzen dutelako: oinarriko eskubideak salgai jartzen ditu, zerbitzua negozio bihurtu nahian lan baldintzak kaskartzen ditu, oso garestiak dira bai dirutan baita ondorio sozialetan neurtuta… Une honetan, salbuespenak salbuespen, ez genuke esango sindikatuak eskola publikoaren defendatzaile sutsuak direnik.
Familia askok normaltzat hartzen dute ikastetxeetan maila sozioekonomiko bereko ikasleak soilik elkartzea, nahiz eta auzoetan eta herrietan aniztasun handiagoa izan. Emaitza akademikoek eta ikerketek jakinarazten digute sarri pribilegiotzat hartzen dugun aniztasun faltak inorantzia eta aurreiritziak besterik ez dizkiela ekarriko umeei.
Unibertsitatez kanpoko ikasleen erdia sare publikoan dago, tartean ikasle “zaurgarrien” (diru gutxikoen, jatorri atzerrikoen, hezkuntza premia berezidunen…) hiru laurdenak; eskola publikoa defendatu behar delakoan gaude, abusuen kontra, neoliberalismoaren kontra, inorantziaren kontra eta euskararen eta elkarbizitzaren alde. Apur dezagun konplizitatea.
2022ko abuztuaren 3an
Arantza Fernandez de Garayalde
José Manuel Martínez Fernández
Eli Lamarka Iturbe
Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneko talde sustatzaileko kideak
Bazterrak nahasten espezialistak zarete. Zuen analisi hoietan ikastolek daukaten pisua ez duzue inoiz kontutan hartzen, eta honek dexente aldatuko luke emaitza.
Horretaz gain, egun PSOE estatuko boterean egonik, nahiko lasai zaudete. Baina hauek beharrean PP boterean balego, eta honek hezkuntza publikoko parametroak ezarriko balitu, modu berean onartuko zenituzkete???
Estatu propioa ez daukagun bitartean, zuen publikotasunak amarrua dakar.
Europa zahar hontako hizkuntza zaharrena
Euskadi ez dago eginda gazteentzat
Euskadi baita zaharrena
Daukanetik hoberena itun ekonomikoa
ta itunpeko eskolak ordezkatzen publikoa
Zure seme-alabak zergatik doaz ikastolara,
euskeragatik edo ez daitezen nahastu moroekin ta hola?
Eskerrak ez geran espainolak baina zer gera…
Juantxo Arakama, “Aberria”.
Euskal Herrian ez dago eskola publikorik, ez baitago Euskal administrazio publikorik. Espainiar/Frantziar inperioetan asimilatzeko tresnei “publiko” deitzeak asimilazio saiakera horretan daukazuen papera garbi uzten du.
Australiako eta hainbat lekutako jatorrizko umeak “eskola publikoetan” sartu zituzten ere, haien nortasuna galduarazi eta nazio inbaditzailearen identitatean urtzeko. Ez dugu hori nahi geuretzat.
Ikastolen arazoa ez da publikoak diren edo ez diren, baizik eta pairatzen duten desideologizazioa.
1- Gurasoak (askok euskaldunduta): “Ez gaude euskararen aurka. Aurka egongo bagina, ez genituzke haurrak ikastolara eramango” esan baina familia horietan ikastolatik at euskarak ez du lekurik (liburuak, marrazki bizidunak, antzerkia, ekimenak…). Seme-alabak euskalduntzea ez da haien xedea, matrikulazio garaian euskara ez da lehentasuna, bai ordea haurrak izango dituzten gelakideak edo erosotasuna (ikastola herrian egotea eta abar).
2- Irakasle belaunaldi berria: Ikastolan ikasitakoak dira, han lan egiten dute baina ez dute ikastolatik kanpo euskara erabiltzen, hau da, ez diote euskarari garrantziarik ematen.
Benetako euskalduntzea gauzatu beharko lukeen eskola herrikoiak (zentroa + familiak) bere izaera guztiz galdu du.
Ikastolei mesede egiteko (Euskadiko hezkuntza-sistemaren %15a), Bildarratzen “Itunak”, bide batez, itunpeko eskola katoliko osoari egiten dio mesede (sistemaren %30a!).
Sistema hobetu beharrean, eskola katolikoa irentsarazten digute betirako, erlijio konfesionala topera, B eredua topera… Jokaldi bikaina, Bildarratzena eta bere konplizeena. Eskerrik asko, EAJ. Eskerrik asko, konplizeak.
Andere, nondik atera dituzu datu horiek?? Nonbaiten esan duzun hori egiaztatzerik badago??
Eta bestalde, eskolen ehuneko hogeitamarrak eskola katolikoen hautua egiten badu, gizarte moduan lan pedagogiko handia daukagu egiteko. Bai katolikoekin, zein etorri zaizkigun musulmandarrekin.
Gurasoek haurrak moroekin ez egoteko bidaltzen dituzte ikastoletara? Ikastolara bidaltzea doakoa balitz bezala. Leku gehienetan hautu bakarra da. Makurra benetan…
Jendea, baina, epaile egiten da mundua salbatzeko, ez erraz aberasteko eta telebistan agertzeko.
https://twitter.com/Eskola_Publikoa/status/1555863189262372864?t=3nUBM1z-Eb34GJiub9KfMA&s=19
Datuak eta beste…
https://twitter.com/johnbridge_14/status/1556417034732314625?t=tmCltfkyPM75nXp-CEI-iw&s=08
Izan zintezke babuago, baina horretarako ere ikasi behar.