Hezkuntzako langile eta ikasle sindikatuek deitutako mobilizazioen aurrean…

Hezkuntzako langile eta ikasle sindikatuek deitutako mobilizazioen aurrean… –

Euskal Eskola Publikoaz Harro Topaguneak, EAEko sindikatuak eta ikasleen elkarteak egiten ari diren mobilizaziorako deiak direla eta, haiek plazaratu dituzten hainbat helbururekin bat gatozela adierazi behar dugu. Besteak beste, sare publikoa nagusitu eta sistema osoaren ardatza izatea, bereziki haur hezkuntzako 0-3 zikloak unibertsala, doakoa eta publikoa izan dadin; segregazioari aurre egiteko neurri sorta ezartzea urgentziaz; matrikulazio prozesu gardenak bermatzea; euskararen murgiltze eta mantentze eredu orokortua; euskal curriculuma; hezkidetza, laikotasuna, ekitatea inklusioa, pentsamendu kritikoa eta parte hartzea oinarri dituen hezkuntza sistema eratzeko beharra helburuak gure aldarrien artean daude Plataforma sortu genuenetik.

Hezkuntzako langile eta ikasle sindikatuek deitutako mobilizazioen aurrean...Legebiltzarrak orain arte ezagutzera eman duen dokumentuak gure erabateko errefusa jaso du, ez gara geldirik egongo testu berri baten zain, bada garaia beste planteamenduen alde ekiteko. Legerako irizpideak finkatu ez ezik, berehalako neurriak behar ditugu sare pribatuaren gehiegizko presentziari eta praktika desegokiei amaiera emateko, horretarako lege berririk ez da behar.

Arrazoi horiengatik datozen egunetako mobilizazioetan parte hartzeko asmoa dugu, eta sare publikoko estamentu guztiei dei egiten diegu guztiona eta guztiontzat den Euskal Eskola Publkoaren alde egin dezaten.

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO TOPAGUNEA

Hezkuntzako langile eta ikasle sindikatuek deitutako mobilizazioen aurrean…