Barrenetik zulatzen zaitut

 

Barrenetik zulatzen zaitut: 8 ahots itsasertzetik poesia antologia elebiduna argitaratu berri du Liberoamerikak.

Barrenetik zulatzen zaitutBarrenetik zulatzen zaitut liburuak 4 poeta eta 4 itzultzaile biltzen ditu: 8 ahots, nor bere itsasertzetik hizketan. Ekuador, Mexiko eta Argentinatik ari dira Yanina Giglio, Sara Montan?o, Denise Griffith eta Ingrid Bringas poetak, eta Euskal Herritik itzultzaileak. Bi hizkuntza diruditen hamaika lengoaia desberdin darabiltzate. Elkarrizketa ikusezin baina ukigarri bat sortu nahi du liburu honek jatorrizkoaren eta itzulpenaren artean, eta errealitate eta hizkuntza desberdinak bizi dituzten 8 emakume bildu ditu horretarako.

Zubia erabili ohi da itzulpen jardunaren metafora gisa, baina alde batera utziz, sarritan, atzera ibili ezinezko bidea dela itzulpenarena. Xendra hori urratzen aritu dira Leire Vargas, Sarai Robles, Jone Makazaga eta Miren Irizar, beste itsaso batzuetatik heldu diren harietatik tiraka.

Honezkero liburu-dendetara iristen hasi da lana, eta aurki izango da aurkezpena: martxoaren 30ean, 19:00ean, Iruñeko LABAn.

 

8 ahots itsasertzetik