Hezkuntza Sailak ez du garun-paralisia duen ikasleari laguntzailea jartzeko borondaterik

Hezkuntza Sailak ez du garun-paralisia duen ikasleari laguntzailea jartzeko borondaterik –

Hezkuntza Sailak ez du garun-paralisia eta %87ko desgaitasuna duen ikasleari lanaldi osoko laguntzailea jartzeko inongo borondaterik.

Hezkuntza Sailak ez du garun-paralisia duen ikasleari laguntzailea jartzeko borondaterikOrain aste batzuk salatu genuen moduan, Hezkuntza Sailak garun-paralisia eta %87ko desgaitasuna duen ikasle bat lanbide heziketara igaro eta behar duen laguntzarik gabe utzi du; autonomia garatu ahal izatearen aitzakiapean, hezitzailea jardunaldi erdian esleituz.

Hezkuntza Sailak ahoa inklusioa bezalako hitzez betetzen badu ere, badirudi, ez duela ikasle honi lanaldi osoko laguntzailea jartzeko inongo borondaterik.

Jokin Bildarratz Hezkuntza Sailburuaren erantzunaren arabera, “… zehaztu behar da hezkuntza-premia bereziak dituen ikasle bati lanaldi osoko hezkuntza-laguntzako espezialista bat esleitzea oso salbuespenezkoa dela, eta mugimenurritasun oso larriagatik intentsitate handiko laguntza behar duten kasuekin lotuta dagoela…”. Garun paralisia eta %87ko desgaitasuna ez ote dira nahikoak Hezkuntza Laguntzako Espezialista lanaldi osoan esleitzeko?

Laguntzaren intentsitatea zehazteko, zonako Berritzeguneetako HPB aholkularitzek teknikoki baloratu eta “HPBak dituzten ikasleen autonomia eta irisgarritasuna garatzeko protokoloa” aplikatu behar dutela dio Bildarratzek. STEILAStik hainbatetan salatu dugun bezala, baliabideak esleitzeko irizpideak ez dira egokiak, beti behetik zehazten dira, ez dira errealitatera egokitzen -kasu honetan, inoiz baino ageriagoan geratzen dena- eta ondorioz, Sailburuak aipatzen duen protokolo hori berrikuspen-prozesuan dago.

Ez da lehen aldia Hezkuntza Sailak, inklusioa, hezkuntzarako eskubidea eta aukera berdintasuna urratuz, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak baliabide nahikorik gabe edota hauek gabe uzten dituena. Hezkuntza Sailak ezin du ikasleen garapenean oztopo izan. Eskola Publikoak ez luke inor atzean utzi behar baliabideen kudeaketa desegokiagatik!

Hau guztiagatik, STEILAStik ikasle honi lanaldi osoko Hezkuntza Laguntzako Espezialista jartzea exijitzen dugu.

Hezkuntza Sailak ez du garun-paralisia duen ikasleari laguntzailea jartzeko borondaterik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude