Herritarren erabakia lehenesten dela?

Herritarren erabakia lehenesten dela?

Herritarren erabakia lehenesten dela?

Nafarroako Gobernuaren Osasun Departamentuak euskaldunak tontotzat gaitu. Hona hemen Diario de Noticiasen izenburua, Osasun Departamentuaren azalpenak jasoz: “Osasun Departamentuak herritarraren erabakia lehenesten du osasun txartela ele bitan egiteko”. Eta azpian: “Euskaraz eta gaztelaniaz nahi dutenek mezu elektroniko bat bidal dezakete aldaketa eskatzeko”. Alegia: nafar gehienei erdara hutsean bidaltzen digu osasun txartel berria (eremu misto eta “ez-euskaldunekoei”; 120.000 euro gastatzen ari dira horretan). Gero, ele bitan nahi duenak e-mail bat bidali behar du, nortasun agiria eskaneatuta eta erantsita. Eta ez dute euskara hutsean egiten. Eta hori omen da herritarraren erabakia lehenestea.

(Osasun Departeamentuari eskaerak egiteko e-maila, edo zure iritzia ematekoa: utisco01cfnavarra.es)

Herritarren erabakia lehenesten dela?