Errege kopako finala Bilbon nahi du Arnaldo Otegik

Errege kopako finala Bilbon nahi du Arnaldo Otegik

Otegik pozik hartuko luke Espainiako Kopa finala, eta beraz Erregea, Bilbon.

Halaxe esan dio gaur goizean Euskadi Irratiko Faktoria saioan Maite Artolari, elkarrizketa bukaeran; “Lehendakariak San Mamesen nahi du eta nik horrekin ez daukat inongo arazorik”.

ENTZUN AUDIOA:

.

“ESPAINIAKO ERREGE KOPA, San Mamesen jokatzearekin ez duzu arazorik?”, harritu zaio Artola, eta hara zer erantzun dion Sortuko bozeramaile nagusiak; Ezker Abertzalearen kontrako epaiketa politikoak ezartzen zizkietenean, Madrilen aurkako bilakatu zitzaketela uste zutela abertzaleek, eta oraingoan ere, “beraien aurkako bilakatuko dugu”.

Bai lagun, bistan da batzuk erraz ematen diotela buelta ordura arte erabilitako edozein diskurtsori, eta iruntzietara jantzi, azpikoz gora edo atzekoz aurrera, bat ere lotsagorritu gabe.

Nola aldatzen diren gauzak, kamarada!

Errege kopako finala Bilbon nahi du Arnaldo Otegik
Errege kopako finala Bilbon nahi du Arnaldo Otegik
Alaves, Arnaldo otegi, Bartzelona, Bilbo, Errege Kopa, Espainiako erregea, Euskadi Irratia, Faktoria, finala, futbola, San Mames

3 pentsamendu “Errege kopako finala Bilbon nahi du Arnaldo Otegik”-ri buruz

  • Ordu erdiko elkarrizketa politiko batetik, hori bada atera den titularra…zerbait oker dabil.

  • Ezker abertzale ofizialeko buruak espainiar monarkia Bilbora ekarri nahi du, eta hemen ez da ezer gertatzen… Zenbat min egiten ari den “garai berria”!

  • Albiste honen titularrak dioena eta Arnaldok dioena ez da gauza berdina. Berak ez dio halakorik nahi duenik, inongo arazorik ez duela baizik.

    BERAK DIOENAREKIN ados egon ala ez, Arnaldo bezalako pertsona batek esandakoa izanik, BERAK ESANDAKO horren atzetik eleberri bat idazteko adina argudio, gogoeta, bizipen (tartean kartzelan egotea) eta ez dakizkigun eta sekula jakingo ez ditugun mila gauza izango ditu.
    Hori badio, zerbaitegatik izango da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude