Atxilotutako herritarren ekinaldiko partaideak eta ETAren arteko eskutitzak
Atxilotutako herritarren ekinaldiko partaideen eta ETAren arteko eskutitzak
ETAren armak deusezteko herritarren ekinaldiaren aurkako operazioaren arira, herritarren ekinaldiko partaideek ETAri bidalitako eskutiza eta erantzunak publikatu ditu naiz-ek. Hona hemen eskutitzak:
Euskal Herria, 2016ko urriaren 3a
…
Agur,
borroka armatuari amaiera emateko hartu zenuten erabakiaren ondotik jin zen bake prozesuamolde batean edo bestean lagundu dugu. Prozesu hori gaur egun, blokeo egoeran dagoela egiaztatu dugu. Gaur egungo egoerak ezingo du, gure ustez, arriskutsua izan gabe luzaroan iraun.
Horregatik, denek adostuko dugun aterabide baterako bideak irekitzeko ideiari atxikiak garenez, urrunago joatea ezinbestekoa dela deritzogu. Bi Estatuek erakusten duten blokeoaren aitzinean, gizarte zibilak iniziatiba hartu eta, Baionako eta Pariseko adierazpenetan agertzen den bezala, armagabetzearen, preso eta iheslarien etxeratzearen, biktimen onarpenaren eta «Egia eta Berradiskidetzea» gisako batzorde baten plantan ezartzearen gaiek oldar berri bat bizi dezaten bermatu behar du.
2015eko abenduan, zuen ordezkari den David Plaren ahotik zuen armategiaren inbentarioa egiteko eta berau zigilupean jartzeko borondatea publikoki agertu zenuten.
Armagabetze prozesu hori burura joan dadin eta bake prozesuak bere osotasunean aitzina egin dezan ahalbidetu dezaketen ekimenetan gure parte hartze zehatza proposatuz engaiatzeko prest gaude.
Gure proposamena egokitzat joko bazenute eta armagabetze prozesuan gizarte zibilaren parte hartzearen nondik norakoak definitzeko gisan, zuekin eta gai honen ardura duten nazioarteko antolakundeekin harremanetan egoteko prest gaude.
Zuen erantzunaren zain,
…
Michel Tubiana – Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehenkaria
Mixel Berhocoirigoin
Jean Noël Etcheverry (Txetx)
…
Euskal Herrian, 2016ko urriaren 19ean
…
Jaun agurgarriak
Lehenik eta behin jaso gure errekonozimendua. Bakearen bidean aurrera egiteko orain arte erakutsitako konpromisoa nabarmentzekoa izan da, eta orain txalogarria deritzogu disposizio hori areagotzeko azaltzen ari zareten borondatea.
Zinez eskertzen dugu borondate hori. Izan ere, konponbidearen agendan aurrera egiteko zailtasun izugarriak ditugu. Begien bistakoa izan da agenda horri ekiteko estatuen borondate eza. Are gehiago, aurrea egiteko urrats txikiena ere oztopatu dute. Aipatzen duzuen armagabetzearen auziari buruz, oso agerikoak izan dira ETAk arma eta lehergailuen inbentarioa egin eta armategiak zigilatzeko hasitako prozedurak jasandako mota guztietako erasoak.
ETAren aburuz, konponbideak integrala behar du izan. Gai guztiek izan behar dute aterabidea, bakea behin betiko errotu dadin. Armategien auzia eta presoen auzia ditugu bi adibide nagusienetakoak. Halere, jakin ere badakigu alor bakoitzean, ahal den neurrian, aurrera egin beharra dagoela, azkenean denetan urratsak egiteko baldintzak sortu ahal izateko.
Horrenbestez, izandako arazoak ikusita eta armagabetzerako bidean laguntzeko zuen eskaintzak duen balio handiaz jabetuta, jakinarazi nahi dizuegu ETA prest dela bide hori egiteko, hau da, armen deuseztatzea edo erabileraz kanpo uztea eta armategiak desegitea gizarte zibilaren eta nazioarteko eragileen bidez egiteko, gobernuen parte-hartzea, prozesuak segurtasun handiagoa izan dezan, baztertzerik ezin bada ere. Nolanahi ere, gaur gaurkoz, hauxe da ETAren abiapuntua: Euskal Herriko gizarte zibilaren esku utziko lituzkeela bere armak, nazioarteko eragileen parte-hartzearekin, desegin daitezen. Euskal erakundeen inplikazioa eta babesa ere bilatu beharko litzateke. Jakina, horrelako lan bat hartzeko nahikoa baliabidek lortu ahal daitezkeen aztertu beharko duzue, prozesu hau modurik eraginkorrenean egin ahal izateko. Ez da gauza erraza izango.
Baliabide horiek lortzerik bada eta bide horretan barrena egiteko prest bazinete, hori dena egin ahal izateko metodoa zehaztu beharko genuke.
Aurrerantzean ere elkarren berri izango dugulako, jaso gure agurra.
Adeitasunez
…
Euskadi Ta Askatasunaren Zuzendaritzaren Batzordea
…
…
…
Pays Basque, Le 2 novembre 2016
Bonjour,
Nous avons bien reçu votre réponse.
Nous en apprécions les termes, et nous vous remercions de votre confiance.
Nous vous proposons de transférer à la société civile la responsabilité politique du processus de destruction de votre arsenal sous le contrôle de la Commission de Vérification Internationale. Cette procédure s’inscrit dans une perspective plus globale de renforcer le processus de paix, qui doit pour être complet résoudre d’autres questions (prisonniers etc.). Nous sommes prêts à faire tout notre possible pour permettre le transfert rapide et complet de cette responsabilité à la société civile.
Nous déploierons les efforts nécessaires pour impulser les contacts utiles avec les différents représentants de cette société civile, les différentes institutions du Pays Basque et les acteurs internationaux. Nous nous engageons également à voir quelles seraient les possibilités de participation des Etats pour ordonner et sécuriser ce processus.
Nous prendrons très vite des initiatives concrètes permettant d’impulser une telle dynamique, et demandons pour les rendre possibles l’établissement d’un canal de communication adapté avec vous.
Nous vous prions de croire en l’assurance de nos sentiments les meilleurs.
…
Michel Tubiana – Giza Eskubideen Ligako ohorezko lehenkaria
Mixel Berhocoirigoin
Jean Noël Etcheverry (Txetx)
…
Euskal Herrian, 2016ko azaroaren 15ean
…
Jaun agurgarriak
Lehenik eta behin jaso gure agurra. Eskertzekoa da bidali duzuen bigarren gutunean agertzen duzuen prestutasuna bake bidean aurrera egiteko. Esan behar dugu beste eragile batzuek horren erdia agertu izan balute askoz ere egoera hobeagoan geundekeela gaur egun. Zuen jokabidearekin bakeak parez pare dituen oztopoak gainditu ahal izango dituela uste dugu.
ETAk zuek azaldutako izpirituarekin bat datorrela adierazi nahi du, eta zentzu horretan ondoko erabakien berri eman nahi dizue:
- Arma eta lehergailuen inbentarioa eta zigilatzea egiteko lanak amaituta izanik (bai bederen teknikoki ahal izan dugun guztia), armagabetze fasea zabaltzea.
- Fase horri ekin ahal izateko nazioarteko eragileen laguntza eskatzea. Zentzu horretan Nazioarteko Egiaztatze Batzordeari bere misioa aldatzea, zabaltzea eskatuko zaio, armagabetzean inplikatzeko eta prozesu horretan lekukotasuna emateko. ETAk armagabetze osoa nahi du, zalantza izpirik utzi gabe.
- Gizarte zibilaren esku uztea armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa. Horregatik prozesu hori nola egingo den zuen ardura izango da. Soilik gauza bat eskatu nahi dugu: egiten den bideak ez dezala zirrikiturik utzi inork irakurketa okerrik egiteko, “garaituen eta garaileen” kontakizun maltzurra egiteko. ETAk gizarte zibilaren esku uzten du bere armak deuseztatzeko prozesuaren ardura. Gure helburua ETA erakunde ez armatutzat ahal bezain laster deklaratzea da.
Bide hau egiteko gizarte zibilarekin harreman bide iraunkorra zabalduko dugu.
Zuen berrien zain, jaso berriro ere gure agurra.
Adeitasunez
…
Euskadi Ta Askatasunaren Zuzendaritzaren Batzordea
…
…
…
…
…
Berrian atxilotuak nor direnen azalpena eta euren perfilen datuak. berria.eus/hiru_erreferente_armagabetze_lanetan
…
Bost lagun atxilotu dituzte Luhusoko operazioan; Michel Tubiana, Mixel Berhokoirigoin, Jean Noel Etxeberri Txetx, Beatrice Molle eta haren izen abizenak zabaldu ez diren apaiz bat. Mediabask-ek zabaldutako agirien arabera, lehen hirurek azaldu dute ETAren armagabetzean parte hartzeko engaiamendua:
Michel Tubiana
Aljeriarra da jatorriz Michel Tubiana abokatua (1952, Aljer), baina Parisen hazi eta bizi izan da. Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidente karguagatik da ezaguna, eta harremana izan du Euskal Herriarekin ere. Esaterako, 2012ko abenduan Baionan egindako bake foroan parte hartu zuen, hizlari moduan. 2013ko abenduan, bake prozesua bultzatzeko batzordea osatu zuten, eta Tubiana da kideetako bat.
1978tik da Giza Eskubideen Ligako kide, eta, geroztik, ardurazko postuak hartu izan ditu: idazkari nagusi bihurtu zen 1984an, lehendakariorde 1995ean eta lehendakari 2000n. 2005ean egin zuten ohorezko presidente. REMDH Mediterraneoko giza eskubideen aldeko taldeko batzorde eragilean ere parte hartzen du.
Mixel Berhokoirigoin
Mixel Berhokoirigoin Nafarroa Behereko Gamarte herrian sortu zen, 1952an. Laborantzan, erreferentzia nagusietariko bat da Ipar Euskal Herrian. ELB sindikatuaren sortzaileetariko bat izan zen, eta sortu zenetik —2005ean—, Euskal Herriko Laborantza Ganberako presidentea izan zen hamar urtez. ELBko eledunik ezagunena izateaz gain, Confederation Paysanneko idazkari nagusia ere izan zen, baita Via Campesinako partaide ere.
Laborantza Ganbera sortu zenetik, Frantzia jazarri egin zitzaion, eta Berhoirigoin auzipetu, jarraian izan diren Pirinio Atlantikoetako prefeten salaketak zirela medio. 2008ko irailean, Baionako prokuradoreak auzipetzea erabaki zuen. 2009ko martxoan, lehen aldiz errugabetzat jo zuten, eta 2010eko otsailean, beste epaiketa batean, behin betiko errugabetzat. Ipar Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortuz departamenduko egitura hautsi eta Frantziako erakundeak ordezkatu nahi izatea leporatu zion prokuradoreak. Epaileek ez zuten aintzat hartu estatuaren salaketa.
Txetx Etxeberri
Jean Noel Etxeberri Txetx (Donibane Garazi, 1964) ELAren Manu Robles Arangiz Fundazioko Ipar Euskal Herriko arduraduna izan zen, eta Bizi mugimenduaren sortzaile eta kidea da. Monbar hoteleko 1985eko erasoko lekuko, Etxeberri Abertzaleen Batasuneko kide eta hango bozeramaile izan zen. Batera plataformako koordinatzailea ere izan zen duela zenbait urte.
Michel Berhocoirigoin, Michel Tubiana, Jean Noël Etcheverry
Gezur haundia! Ez da bake prozezurik exisititzen. Dagoena da inperialismoaren inposaketa eta haien helburua: gure desagertasuna. Bakea, soilik eman daiteke bi kontendiente artean indar harremak parekatuak dauden bitartean. Ez da, momentuz, gure kasua.
Bakea da independentzia, askatasuna, indarra, emanzipazioa, argitasuna, ideologia, Estatu askean eta jende askeak bizi eta iraun.
http://www.orreaganep.net/artikuluak/elections-generales-espagnoles/