+ Cambio + social… – euskaldun???

+ Cambio + social… – euskaldun???

+ Cambio + social... - euskaldun???

Iruñeko Labriten eta kaleetan ibili ginen atzo, ELAk eta LABek deituta, Nafarroan pulamentuzko aldaketa bat eman dadin.
Labriteko ekitaldian arrazoi eta datu biribil askoak eman ziren, bertaratutako sindikatuen eta gizarte-erakundeen aldetik, egun arte Nafarroako gobernuak erakutsi duen jarrera beldurtia salatuz. Datu argi eta zehatzak eskaini zituzten oholtzatik batzuek eta besteek.

Ariketa argi askoak planteatu zizkioten EAJ-k gidatzen duen Nafarroako laualderdiko gobernuari, gizarteari zuzenean eragiten diguten eremurik oinarrizkoenetan. Dela pobrezia, dela indarkera matxista, ingurumena eta energiaren kudeaketa… Arlo guztietatik galdegin zioten Barkosen gobernuari…

Guztietatik? Ez ba. Herri (zeneko) honi izena eta izana ematen zion hizkuntzaz azaleko aipamen batzuk baino ez genituen entzun, oso nagusiki españolez burututako ekitaldian. Nago langileok gobernuei gure haserrea eta egonezina adierazi bezala, euskaltzaleok ere gure harridura, ezinegona eta haserrea adierazi beharko diegula sindikatuoi. Baita GURE sindikatuei ere!

+ Cambio + social… – euskaldun???

JJ Agirre

Albaitaria.

Zer duzu buruan “+ Cambio + social… – euskaldun???”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude