Herri honen euskalduntasunak jai du

Herri honen euskalduntasunak jai du

Mikel Asurmendiren Katebegia blogetik jasoa:

.

Asteazkenean, EAJko buru Andoni Ortuzarrek PSE-EErekin ez ezik, EH Bildurekin gobernu (Eusko Jaurlaritzako) akordioetarako aukerak ikusten dituela aditzera eman zuen.

PSEko idazkari nagusi Idoia Mendiaren hitzak segidan: “Sozialistok ez dugu onartuko euskal gizartearen aniztasuna errespetatzen ez duen inolako akordiorik”.

Atzo, ostegunean, Jose Antonio Agirreren hitzak izan ezik, haren hurrengo lehendakarienak entzun nituen hedabideetatik, hurrenez hurren, Agirreren hurrengo Leizaolarenak, baita demokrazia garaiko Garaikoetxea, Ardanza, Ibarretxe, Lopez eta Urkullurenak ere.

Urriak 7 egun ditu. Ostirala. 80 urte bete dira lehen Eusko Jaurlaritza sortu zela. Jose Antonio Agirreren berbak entzun berri ditut irratitik berriz ere, Gernikako Batzar Etxean jasoak.

Lehendakarien eta haiek ezagutu zituztenen hitzetan herri honen –herriaren historiaren parte baten– lekukotasun esanguratsuak eta zirraragarriak entzun ditut, oso adierazgarriak euskaldunon historia ulertzeko.

Patxi Lopez lehendakaria salbu, gainerako guztiak euskaraz entzun ditut. Lopez lehendakaria gaztelania hutsean mintzatu da.

Herri honen euskalduntasunak jai du

Idoia Mendiaren eta Patxi Lopezen aniztasuna hizpide, bi hitz:

Patxi Lopezen arabera, euskal jendartea anitza da, norbanako guztien ezaugarrien osotasunen ondorioz.

Patxi Lopezek ez ditu gainerako lehendakariek dituzten ezaugarriak biltzen. Kasu honetan, euskalduntasuna, euskaraz aritzeko eta izateko gaitasuna. Alta bada, bera –eta bera bezalako euskal herritarrak– herri honen ezaugarri anitz eta osoaren adierazleak dira.

Hots, urlia Euskal Herriko bi edo hiru hizkuntza mintzo da, hizkuntza hauen guztien aniztasunez osatuta dago. Berendiak hizkuntza bakarra daki, bakarra darabil. Patxi Lopez, kasurako. Alabaina bera da, herri honen aniztasunaren (osotasunaren) ezaugarria eta eredua. Edo hala diote berak eta Espainiako Konstituzioak. Horren araberako demokrazia bizi dugu.

Nire aburuz, herri honetako herritarrek eta agintariek “aniztasun kontzeptua” politikoki zehatz-mehatz ebatzi ezean, herri honen euskalduntasunak jai du.

.

Hendaian, urriaren 7an, EAEko Jai Egunean.
Herri honen euskalduntasunak jai du

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.

2 pentsamendu “Herri honen euskalduntasunak jai du”-ri buruz

  • euskaldun bat 2016-10-10 21:40

    Euskal kultura zanpatzeko garai bateko metodoek balio ez dutenez, metodo berriak behar dira: aniztasuna. Euskara apur bat defendatzen hasi orduko aipatzen den hitza. Ezin da euskaraz eta euskal kulturaz hitz egin inork aniztasuna aipatu gabe.

  • galde diezaiotela Quirmen Urive-ri!