Hauteskundeetako propaganda eta euskara
Hauteskundeetako propaganda eta euskara
Hona hemen alderdi politikoek Nafarroako etxeetan banatutako propaganda eta euskararen trataera:
EH Bildu: %50 euskaraz, %50 erdaraz. Euskaraz lehenik eta handiago.
Boto papera: ele bietan.
Elkarrekin Ahal Dugu: %50 euskaraz, %50 erdaraz. Alde batetik euskaraz eta bestetik erdaraz.
Boto papera: ele bietan.
Geroa Bai: %50 euskaraz, %50 erdaraz. Erdaraz lehenik eta handiago.
Boto papera: ele bietan.
UPN: erdara hutsean.
Boto papera: ele bietan.
Ciudadanos: erdara hutsean.
Boto papera: erdara hutsean.
PSOE: erdara hutsean.
Boto papera: erdara hutsean.
*Bitxikeria: PSOEren propagandan “Vota PSE-EE / PSOE” dio, eta ez “PSN / PSOE”.
Hori bai, Espainiako Parlamentura iritsiko diren den-denak espainolez, euskara debekatuta baitago.
Horixe!
Ez legoke paper horien guztien zuzentasun ortografiko eta gramatikalaren konparaketa egitea bi hizkuntzetan. Normalean euskara baita kaltetuena eta gaizki idaztea onartuago dagoena nire iritziz.
Gainetik ikusita (ez baititut txapa horiek irakurri!) zuzen samar daudela dirudi.
Harrigarria Ahal Dugurena: marketinean hain onak izanik, gutun luze bat bidali dute, inork irakurriko ez duena.