Zuzeu Gaztea Saria, eta ekainean zer?

Eta ekainean zer

Ekaineko azken txanpan sartu gara eta aste bete baino ez duzu, 30 urte azpikoa bazara, gurean sarrera bat idatzi eta 150 euro eskuratzeko. Zeren zai zaude, gazte?

Zerbait esateko duen ororentzat tresna ezin aproposagoa delakoan, eta kazetaritzak egun bizi dituen zailtasunak ezagututa, ZUZEU orainkari horizontalak, Azkue Fundazioaren laguntza estimagarriarekin, gazteei zuzendutako saria sortzea deliberatu zuen, Zuzeu Gaztea Saria.

Eta ekainean zerAsmoa, gazteak euskaraz idaztera xaxatzea. Akuilua, 150 euro hilero-hilero, 30 urte azpiko idazlearen sarrera bikainena saritzeko.

Antza, ez da nahikoa, urtarrilean saria martxan jarri genuenetik hona parte hartzea apurka-apurka itzaliz joan baita hilabeteak aurrera egin ahala.

Zer duzu, gazte? Ez duzu ezer interesdunik esateko? Ala zuretzako gorde dugun diru poltsa eskasa begitantzen zaizu?

150 eurogatik merezi ez duela uste baduzu, biba zu, geu baino aberatsago zabiltzan seinale. Baina esatekorik ez duzula uste baduzu, ezin sinetsiko dizugu. Oraindik ekain erdia duzu buruan darabilzun hori gurera ekartzeko; esnatu lozorrotik eta hartu agudo arkatza eta bloka!

Gazte, ZUZEUk (oraindik ere) saritu nahi zaitu. Ez galdu aukera!

.

* Lehiaketan parte hartzen duen orok benetako izen-abizenez argitaratu beharko du artikulua, argazki eta guzti. (Baldintzak HEMEN).

.

Eta ekainean zer? Eta ekainean zer?

.

Zuzeuko Gaztea sariak azken bost hilabetetan argitaratu dituen artikulu guztiak irakurgai dituzue hemen.  Orain arteko irabazleak, hauexek izan dira:

Eta ekainean zer?
Azkue Fundazioa, gazteak, kazetaritza, lehiaketa, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Zuzeu Gaztea Saria, eta ekainean zer?”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude