Nor izango da Espainiako Presidente?

Nor izango da Espainiako Presidente

Seguru asko lauretako bat bera ez duzu gustuko izango, baina ez dago beste aukerarik: Rajoy, Iglesias, Sánchez ala Rivera. Laurak gizonezkoak eta honez gero, arras ezagunak egiten zaizkizunak.

Hori, baldin eta ez badago hauteskundeetarako hirugarren deialdirik, inork ez badu  behar besteko babesik lortzen.

Ezetz esan dute, ordea, ez dela egonen hauteskunde berririk, ostera ere. Badirudi horretan laurak datozela bat.

Nor izango da Espainiako Presidente

Nor iritsiko da presidentetzara?

Hori inkestatxoan klik bakarrarekin erantzun dezakezu. Nola iritsiko den esatea, ostera, konplikatuxeagoa da. Nor norekin ezkonduko den, iruzkinetan esan dezakezu, baldin eta gogorik badaukazu. Edota, eurez aparteko besteren bat ere irits daitekeen Presidentetzara (Iñigo Errejón, Soraya Santamaría…)

Jolas txiki bat baizik ez da ZuZeuk proposatzen dizuna, eta gerta dadila, gerta beharrekoa. Behingoz.

Nor izango da Espainiako Presidente

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “Nor izango da Espainiako Presidente?”-ri buruz

  • 5. aukera ahaztu duzue: PPko beste norbait. Baliteke PPk Rajoy sakrifikatu beharra presidentziari eusteko. Edo 6.a: PPSOEC’s-en kontsentsuzko teknokrata…

  • Tokero lehendakari 2016-06-19 11:57

    Pedro Sanchez izango delakoan nago ni… Gogo askotxo dauka eta Podemos-ekin akordiora iritsi besterik ez du egin beharko, edozein dela…

  • Nork irabaziko luke berriz eramango bagintuzte hauteskundeetara?
    Rajoyk segituko bailuke gobernuan beste sei hilabetez…

  • kakazaharra 2016-06-24 23:52

    Irabazi ez dakit, baino nork galduko duen badakit, Euskal Herriak.

  • Nork irabazi (edo erdi-irabazi) azkenean?
    Ez al da Rajoy izango, ezta?

  • Oso kezkatuta nago. Españar hauteskunde inperialetan españar inperialek irabazi dute. Nire frustrazioa infinitua da momentu honetan.

    Zein kosmopolitak zuek. Españar politikaz horrenbeste jakiten.

  • Egia esan, faltan botatzen dut hemengo baten batek egindako azterketa elektorala.

    Euskal Herriari begira argi dago, Gure Esku eta horrelako antzespen saioek jai eta benetan jai daukate soziologia elektorala ikusita gure herrian bertan.

    Ezker abertzalearen gainbeherakada ikaragarria da. Berak urteetan erein eta gero muturreko ezker baten kontzientzia eta nola etortzen diren batzuk eta uzta jasotzen duten ia esfortzurik gabe. Benetan frustrantea izan behar da.

    Gero Arnaldoren efektuaren hutsala. Gartzelatik atera dute eta boto gehiagorik ez du jaso bere aukerak. Datozen hauteskundeetako kandidatoa izanda. Etorkizuna dena beltz ikusten dut.

    EAJk agoantatu du hauteskunde espainolen deia hobekien. Ikusten da bera dela gaur egun ere eta hemengo askok bestela esanda, ebidentzien guztien kontra, erreferente abertzalea, Euskadiren ohorea salbatu duena, ezker abertzalea bere kausa suntsigarrietan arnasa hartu nahi duen bitartean.

    Egia da Podemos eta ezker abertzalearen indar konbinatuek akaso lortu dezaketela gehiengoa. Baina ezker abertzalea partido espainolaren oinordeko bulloso bat izan daiteke bakarrik. Arnaldo Nagua Albaren maiordomoa bilakatu daiteke.

    Ezker abertzalearen ardura ikaragarria da. Radikalismo ahoberoak EAJren kontrako gorrotoa ereindu baina era berean abertzale kausaren desprestigioa ere bai. Etxea izorratzeko ederrak dira hauek.

    Espero dezagun datozen hauteskundeetan Urkullu berriz ere Lehendakari izatea, nahiz eta ezker abertzalekoak saiatuko diren beste edozein hobeagoa dela zabaltzen. Urkullu da abertzaletasunaren erreferentzia, dudarik ez dago, paisai hau ikusita.