Hauteskunde osteko aritmetikak…

Hauteskunde osteko aritmetikak…

Hauteskunde osteko aritmetikak...

Egunotan Mikel Aranak (Ezker Anitza) EAJri eta PSEri esan die jada badakitela hauteskunde osteko eszenatokian akordioa sinatuko dutela. “Sinesgarritasunik gabeak” omen dira elkarri jaurtitzen ari diren dardo ustez pozointsuak. Antzerkia ote guztia? Erreparatu diezaiogun hauteskunde osteko balizko eszenatokiari.

Hauteskunde hauek historikoak izango dira zalantza izpirik gabe; ETAren jardun armatua amaituta eta legezko ezker abertzale batu eta indartsu bat bozetara aurkeztuta indar harremanak irauliko baitira. Artifiziala izan da pasa den legegintzaldia, artifiziala Lopez eta bere gobernua, lehenengo egunetik gizartearen babesik gabea.

Denetik diote inkestek, baina, zenbakiei erreparatuz gero hiru hankako mahaia aurreikusi daiteke. Ezker subiranista (EH Bildu), zentro-eskuin abertzalea (EAJ) eta espainolismoa (PSE-PP). Pisu antzekoko (25 bat jarlekuko) hiru hankako mahaia litzateke honakoa.

Hauteskunde osteko aritmetikak...

 Lau hautagai nagusiak

Formula posibleak

Alderdi txikiek joka dezaketen engranaje papera alde batera utzita, eszenatoki berriaren aurrean zer jarrera hartuko dute lau hautagai nagusiek? Hona hemen gobernu formula posible batzuk.

EAJ

EAJk, lehen indarra izanez gero, bakarrik gobernatzearen eta akordio puntualak lortzearen aldeko hautua egin dezake. Inbestidura saioa erraz pasako luke PPren eta PSEren botoekin.

Alde:

  • Egun batean batekin eta bestean bestearekin, alderdiaren zentralitatea azpimarratu dezake.
  • PSEk eta PPk EH Bilduren aurka bozkatzeko duten grinak gobernagarritasuna erraztu diezaioke.
Aurka:
  • Legealdian buruhausteak izan ditzake hainbat gai aurrera ateratzerako orduan.
  • Krisi garaian bakarka gobernatzea hotza eta arriskutsua izan daiteke.

EH BILDU

EH Bildu lehen indarra balitz eman daitekeen aukera bat da hau. Oso zaila, izan ere ziurra da Urkullu inbestidura saiora aurkeztuko dela, eta hau hala izanda Mintegik ez luke zer eginik PSEren eta PPren bozken aurka. EAJrekin itun bat (PSEk eta PPk pasa den legegintzaldian egindakoa bezalakoa, gobernura sartu gabe) lortuz gero ere posible litzateke formula hau.

Alde:

  • Ezker subiranistak erakundeetan ardurak har ditzakeela erakusteko aukera paregabea da.
  • EAJrekin hitzarmen batera iritsiz gero, legebiltzarreko gehiengo osoa luteke ekimenak aurrera ateratzeko.

Aurka:

  • EAJren babesik gabe eta PP eta PSE aurrean izanda, ahulegia litzateke gobernua.

EAJ+EH BILDU

EAJ garaile izanez gero, baztertu behar ez den aukera da honakoa. Lizarra-Garaziko akordioa gogora ekartzen duen aukera.

Alde:

  • Abertzaleen artean askotan eskatu den hitzarmena da. Ilusioa ekarriko luke.
  • Krisi garaiotarako gobernu ezin sendoagoa osatuko lukete
  • Burujabetasunaren aldeko gobernua litzateke.

Aurka:

  • EAJren eta EH Bilduren artean sortu daitezkeen ezadostasunak.
  • EH Bilduren irentsia izateko beldurrek oztopatu dezakete akordioa.

 

EAJ+PSOE

Lehendik ezagutzen dugu formula hau, Ardanza lehendakariaren garaikoa da. Mikel Aranaren eta beste hainbaten ahotan, jada hitzartuta dagoen gobernua da. Baina Patxi Lopezen gobernualdiaren ostean bi alderdien arteko adostasunak ez dirudi kontu erraza.

Alde:

  • Gobernu sendoa litzateke krisi garaiari aurre egiteko.
  • Abertzale eta espainolisten arteko adostasunetik egindako gobernua.

Aurka:

  • EAJko hautesle askok ez lukete ulertuko.
  • Proiektu subiranista mantsotu dezake.

EAJ+PP

Oso akordio zaila, baina aukeren artean dagoena, eta baztertu behar ez dena.

Alde:

  • PPrentzat ona izan daiteke, EAEko gobernuan (lehen aldia luke) parte hartu dezakeela erakusteko.

Aurka:

  • EAJko hautesle askok ez lukete ulertuko.
  • PSEren eta EH Bilduren oposizio bortitza izango luke.
  • Zenbakiek ez diete ematen gobernu sendo bat osatzeko.

EH BILDU+PSE

EH Bildu lehen indarra izanez gero eman daitekeen aukera. Oso zaila da, izan ere PSEk jada aurreratu du ez duela EH Bildurekin inolako itunik egingo. Hala ere ezin da baztertu, oso ezaguna baita sozialistek hitza azkar jaten dutela.

Alde:

  • Zentro-ezkerreko gobernu sendo bat litzateke.
  • Abertzale eta espainolisten arteko adostasunean egindako gobernua.
  • Bake prozesuan sakontzen lagundu dezake

Aurka:

  • EH Bilduko boto-emaile askok ez luke begi onez ikusiko.
  • Katalunian ERCri gertatua gertatu dakioke EH Bilduri.

EH BILDU+EAJ

EH Bilduk irabaziz gero, baztertu behar ez den aukera da honakoa. Lizarra-Garaziko akordioa gogora ekartzen duen aukera, baina indar harreman ezberdinarekin.

Alde:

  • Abertzaleen artean askotan eskatu den ituna da. Ilusioa ekarriko luke.
  • Krisi garaiotarako gobernu ezin sendoagoa osatuko lukete.
  • Burujabetasunaren aldeko gobernua litzateke.

Aurka:

  • EH Bilduren eta EAJren artean sortu daitezkeen ezadostasunak.
  • EAJk abertzalegoaren artean duen gehiengoa galduta, irentsia izateko beldurra eduki dezake.
hauteskunde osteko
 Hauteskunde osteko aritmetikak…