EAEko hauteskundeak urriaren 21ean izango dira

EAEko hauteskundeak urriaren 21ean izango dira
EiTBk aurreratu bezala, Patxi Lopez lehendakariak eguerdiko hamabietan iragarri du urriaren 21era aurreratuko dituela hauteskundeak. Ezohiko Gobernu bilera amaitutakoan eman du albistearen berri Patxi Lopezek, Donostiako Miramar jauregian.

Urriaren 21 aukeratu du Lopezek hauteskundeak egiteko. Hartara, Nafarroa Oinez ospatzen den egunean eta ETAk behin betiko armak utzi zituen egunaren urteurrenaren biharamunean izango dira bozak EAEn.

EAEko hauteskundeak urriaren 21ean izango dira

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

25 pentsamendu “EAEko hauteskundeak urriaren 21ean izango dira”-ri buruz

  • Egun osoko mendi buelta egiteko egun zoragarria!

  • Fermin Galparsoro 2012-08-21 16:56

    Beti gertatu izan dan bezala eta emaitza edozein izanda ere, Espaiñolak garaile eta gu galtzaile. Alazne, zurekin bat nator, esan leku bat eta ni ere mendi buelta horretara apuntatzen naz!

  • Iparla mendatea bisitatzeko egun aproposa!

  • euskalakari 2012-08-22 00:21

    Pixka bat pena ematen duzue… Ez dut nik herrirk ikusi pankarten eta “independentzia!” oihuen bidez askatu denik. Bide demokratikoetatik, kontsulten eta hauteskudeen bidetik ordea laster independizatuko da Eskozia, eta ahal izan zuen Quebecek eta batuko da Irlanda, iparraldean abertzaleek irabazten badute… Presioa egin behar da, ez da besterik. Gizarteari independentzia beharrezko egin behar zaio, aske izan behar dugula erakutsi, eta zergatik. Eta gizarte aldaketa ez da lortzen pankartekin, manifestezioekin, atentatuekin edo kajeroak erretzeekin. Argumentuak behar dira. Beste guztiak ahultasuna erakusten du.

    • Fermin Galparsoro 2012-08-22 11:52

      Nik uste nuen Alaznek mendi martxa egitea nahi zuela, pankartarena, “independentzia” oihuena, manifestazioarena, atentatuena, kajeroak erretzearena nik ez dut iñondik ikusi.
      Egona nago Iparla median, gogorra egin zitzaidan gailurrerako bidea, nik uste bait nuen mendigoizale profesionala nintzela, baina Iparlaren maldak ez dira nolanahikoak, bakoitza bere lekuan jartzen du. Baina behin tontorrera helduta, Euskal Herriaren bista ezberdin bat ikusteko aukera izan nuen.
      21ean DENOK IPARLARA!!!!!!!!!!!!!!!!!

  • Eta gero zer? 2012-08-22 12:10

    Iparlaren mezua ulertu dudalakoan nago: Orreaga iritzi politikorako taldearen leloa da hauteskundeetan bozik ez ematea (oraindik ez dakit EAEkoetan bakarrik, ala udalekoetan ere ez). Orreagarekin ados nagoen ala ez jakiteko, independentziarako zein bide konkretu, zein estrategia proposatzen duen jakin beharra daukat. Hau da, kritikak bai, baina, batez ere, proposamenak. Orreagak egiten dituen kritika batzuekin ados nago, baina hauteskundeetara aurkezteak eta boza emateak ez du kalterik egiten, independentziarako bidean kokapen egoki bat ematen baldin bazaio.

    • Nik irakurri dietenagatik, Orreaga iritzi politikorako taldekoek ez dute lelotzat Espainiak antolatutako hauteskundeetan parte ez hartzea. Zera da esaten dutena: soilik parte hartu daitekeela independentziarako estrategia baten barruan egiten bada; beti ere independentziarako mesedegarri suertatzen denean. Agian independentziarako estrategia hori eta zuk diozun “independentziarako bidean kokapen egoki bat ematea” oso gauza antzekoak izan daitezke, berdinak ez badira, gainera.

  • Orreagaren leleoa zera da “Independentziarik gabe ez da demokraziarik”, kolaboratzaile armatu zein desarmatuena ordea lehenik faxismoa demokratizatu eta gero emango digute askatasuna. Ezberdintasuna nabarmena da!!

  • “Kolaboratzaile armatu”? Alazne, benetan, uste dut arazo bat duzula, eta ez dut uste politikoa bakarrik denik. Mundu guztiak nahi duena esateko eskubidea duela, baina… Hamaika entzuteko jaio behar!

  • 1965 urteko LAN DEYA-n “terrorismo” deiturikoaz eta jarduera politikoaren artean dauden ezberdintasunak deskribatu zituzten eta denborak arrazoi eman diela uste dut, hemen aipaturiko artikulua: http://www.osoa.net/landeya/terrorismo_y_accion_politica.pdf

    Beste barik ongi ibili!

  • Beste hau 1994. urtekoa da, aurrekoaren oso antzekoa, hemen interesik baduzu irakur ditzazun Ion Ansa:http://www.osoa.net/iritzi_artikuluak/eta_y_la_violencia_politica.pdf
    Agur!

  • Eta horrela arrazoitzen duzu bizitza eman dutenei eta ematen ari direnei “kolaboratzaile” deitzea? STVren duela 50 urteko parrafo batekin? Orain arte gauza asko esan izan dira borroka armatuaren inguruan. Baina sekula ez nuen “kolaboratzaile” hitza entzun. Ez dakit zuen kuadrila horretan zenbat zareten, edo pertsona bakarra zaren izen askorekin (sare sozialetan lata ematen ibiltzen zaretenez ari naiz), baina ez diozue Orreaga taldeari mesede handirik egiten.Uste dut unea iritsi zaizu(e)la lasaitu, eta eztabaida politikoak parametro minimoki serioetan planteatzen hastekoa. Defendatzen (omen)duzuen taldearen eta beste guztion onerako.

    • Gure kuadrian, gure kuadrilan... 2012-08-22 20:02

      Min ematen du gustukoak ez diran hitzak entzutea eh? Hainbeste urte beste batzuei kolaboratzaile izatea aurpegiratzen ibili ondoren norberari tokatzen zaionean ez da gustokoa ezta?
      Eskerrik asko zure gomendioagaitik, baina lasai Orreagak urteak daramatza (Zure Zuzeuko argazkia benetakoa bada, zu jaio aurretik) zuk diozun hori praktikatzen “lasaitu, eta eztabaida politikoak parametro minimoki serioetan planteatzen hastekoa. Defendatzen (omen)duzuen taldearen eta beste guztion onerako”.

      • Mina ez dute argudioek ematen, irainkeriak baizik. Han-hemen esaten dituzuenak eta bereziki ezker abertzaleko pertsonei esaten dizkiezuenek marra gorriak gainditu dituzte behin baino gehiagotan, niri ere pertsonalki tokatu zait, eta ez naiz bakarra izan. Tratu bat egingo dugu: nor zaren esan, lasaitu, eta eztabaidatuko dugu nahi duzun lekuan, baina errespetu minimo baten baitan. Zer diozu?

        • Fermin Galparsoro 2012-08-22 20:37

          Ion, aklaratu iezaidazu hau zer dan argudioa ala irainketa: “Alazne, benetan, uste dut arazo bat duzula, eta ez dut uste politikoa bakarrik denik. ”
          Ion, Zuzeun zuri jarraitzeko aukera euki dot eta ez daukat iñongo dudarik zuk nahi ezkero elkartzeko aukera aurkituko dozula. Gehiago esango dizut, 2012ko azken hiruhilabetea hitzaldi, mahainguru eta elkarlan ekintzaz betea dator (Ez naiz hauteskundeen kanpainaz ari, badaezpada aklaratu behar…), beraz ez izan dudarik, etorri zaitez eta zure ekarpenak bota.

          • Ez, ez zait iraina iruditzen. Utzidazu galdera bat egiten: eztabaida batean, zer da zuretzat garrantzitsuena? Eztabaida irabaztea ala eztabaida horretatik zerbait ikastea? Zein jarrerarekin joango zinateke zure oso bestela pentsatzen duen norbaitekin (ni) eztabaidatzera?

  • Obanoseko infanzoia 2012-08-22 19:28

    Urriaren 21-an hauteskunde kolonialak lurralde okupatuetan.

  • Obanoseko infanzoia 2012-08-22 23:38

    Parte hartuko dutenak kolonoak eta zipaioak izango dira (ez da behar uniformerik eramatea zipaioa izateko). Iparlara joango direnak erresistenteak dira. Ez dakit non dagoen mendi hori ta nortzuk diren iparlakoak baina garbi dut egun hartan horiekin joango naizela. Kolonekin ta zipoaiekin ez dago ezer eztabaidatzeko, politikaz haiei gaindutu ta askatasuna, zera da gure Estatua, berreskuratu baizik.

  • Alazne, Fermin, Obanosko infanzoia, eta gero zer, antolatuko al dugu urriaren 21erako Iparla mendira txango bat? Etorriko al zara, Ion?

    • eta gero zer? 2012-08-24 09:23

      No joango naiz, baina ez jarri hitzordua oso goiz, independentistei boza ematera joan beharra dut eta.

  • Fermin Galparsoro 2012-08-23 12:22

    Ni beti prest Iparlara joateko.
    Iparla non dagoen ez dakientarentzat hemen doatsue helbide elektronikoa.
    http://iparla.wordpress.com/iparla/
    21ean IPARLARA MENDI MARTXA ETA ETSAIEN HAUTESKUNDEAK POPATIK HARTZERA BIDALI!!!!!

  • Fermin Galparsoro 2012-08-23 12:37

    Ion, esan bezala adi ibili 2012ko azken hiruhilabetean egongo diran ekintza ezberdinei, bildur barik etorri eta bertan lasai asko hitz egiteko aukera eukiko dogu. Eta ez pentsa, zure eta nire ikuspuntuak seguru ez direla horren ezberdinak.

  • eta gero zer? 2012-08-24 09:28

    Obanosko infanzoia, Alazne: ez, ez dago ezer eztabaidatzeko; zuen egia berdaderoa ez ikusteagatik kolaboratzaile, kolono edo zipaioa baldin banaiz, segi, segi zuek, lau katuok, bakar-bakarrik Euskal Herria askatzera; lehenago ere ezagutu ditugu askatzaile berdadero-bakar asko. Utikan!!

  • Obanoseko infanzoia 2012-08-24 14:37

    Lau katu izeagatik ez dut han ikusten arazorik. Zu “independentzia” izenenan etsaiari indartzen ta herri honi ahultzen ibiltzen zarenean, lau katu horiek alderantziz lanean jarraituko dugu. Gaur egun botere ideologikoa herrian dago, nahiz eta “independentistak” indar hori desbideratu nahi ta gaurko egoera tristea mantendu nahi. Botere ideologikoa eukitzea da lehen urratsa beste botereak erreskuratzeko, ta botere hori ez dago lau katuaren eskuetan, erresistentearen eskuetan baizik, okupatuak sentitzen garen eskuetan, etsaiek ezin duten asimilatu eskuetan, ta zorionez, horrelakoak milaka lagun gara herri hontan ta hori da gure garaipena ta gure zutabeak askatasuna erreskuratzeko, herriaren boterea instituzionalizatzeko. Gure instituzioak ez etsaiarenak.

  • Eta gero zer? 2012-08-25 10:34

    Obanosko infanzoia: Nik ere ahal diat esan hi etsaia indartzen ari haizela, abertzaleen arteko zatiketa sustatzen ari haizelako, esanez bozetara ez dela joan behar. Etsaia gehien pozten duena, hain zuzen ere, horixe duk: independentismoa zatitua egotea. Horixe duk bere arma nagusia, inolako zalantzarik gabe. Hire jarrera bera banu, esango niake hi etsaiaren alde lanean ari haizela, besteok elkar hartzearen alde ari garen bitartean. Baina ez diat hala pentsatzen. Nahiz eta hirekin ados ez egon, pentsatzen diat abertzale zintzoa haizela, benetakoa. Baina ez haiz bakarra, hi. Besteok ere independentziaren alde ari gaituk. Agian oker arituko gaituk, bai. Baina agian hi habil oker.