Haustura hidraulikoa egiteko babesik ez
Haustura hidraulikoa egiteko babesik ez
FRACKING EZ taldeak Lakuari eskatu dio amarruak laga eta haustura hidraulikoa egiteko babes politiko eta sozialik ez daukala onartzeko
Fracking-aren aurkako Euskal Herriko gizarte mugimenduak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio naturaltasun demokratikoz onar dezala ez daukala babes politiko zein sozial nahikorik indarrean mantentzen duen haustura hidraulikoaren estrategia gauzatzeko ez Euskal Erkidego Autonomoan (EAE) ezta kanpoan ere.
FRACKING EZ taldearen ustetan, Lakuak lehenbailehen baztertu beharko lituzke amarruak, gehiengo politikorik eta gizarte onespenik ez izateak dakarzkion zailtasunak gainditu eta planei eusteko asmoz ibili ohi dituenak, hain zuzen ere: horrela jokatu zuen legea onartu aurretiko bide luzean, baita ondorengoan ere, eta beste horrenbeste egiten ari da gaur egun EAEko 2016. urteko aurrekontu-egitasmoaren negoziaketa prozesuan.
Gizarte mugimenduaren irudiko, Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ikerketa baimen guztiak bertan behera uztea da legearen betetzea benetan bermatu ahal izateko neurri bakarra
Esanguratsua da oso lege baten betetzea aurrekontu negoziaketa baten baitan kokatu dela ikusi izana, bai eta haustura hidraulikoa saihestu ahal izateko bermea hartuemanaren erdigunean izatea.
Nolanahi ere, lege edo aurrekontuetatik haratago, eta orain arte norberak egindako bidea gogoan hartuta, neurri bakarra dago haustura hidraulikoaren aurkako gizarte iritzi zabala zinez gauzatu nahi izanez gero: Eusko Jaurlaritzak bere esku dituen ikerketa baimen guztiak bertan behera uztea.
Fracking-aren (edo haustura hidraulikoaren) kontrako ekimenak jomuga horri eutsiko dio burubelarri, beste batzuek ez bezala babes politiko eta sozial nahikoa daukala jakitun.