Euskara biziberritzeko hamar urrats

Txerra Rodriguez-en Garaigoikoa blogeko bideo batean aurkitu dugu hizkuntza biziberritzeko dekalogoa.

Ikusiko duzuenez, ez dago espresuki gure hizkuntzarentzat pentsatua baina… blogeko soziolinguistak berak esaten duen moduan, “galiziera jartzen duen tokian euskara jarri daiteke lasai asko”:

Hamar urrats hizkuntza biziberritzeko

Bat: Egin berba euskaraz mundu guztiarekin: familiarekin, lagunekin, kalean aurkitzen dituzunekin…

Bi: Errespeta itzazu euskaraz berba egiten dutenak, beraiek zure hizkuntza errespetatzen duten bezala.

Hiru: Izan zaitez fidela gure hizkuntzarekin. Jarraitu erabiltzen, euskaraz erantzuten ez badizute ere.

Lau: Norbait euskaraz egiten saiatzen bada, ez da bere ahalegina eskertzen duzula erakusteko modu hoberik normaltasunez euskaraz berba egiten jarraitzea baino.

Bost: Hartu ohar guztiak, mezu elektronikoak, gutunak… euskaraz idazteko erabakia.

Sei: Beharrezkoa balitz, euskaratu ezazu zeure izena eta berreskuratu abizenaren euskal grafia.

Zazpi: Harpidetu zaitez euskarazko argitalpenetara. Irakurri liburuak, joan antzerkira, kontzertuetara, bisitatu web atariak… euskaraz.

Zortzi: Eskatu administrazioari eta bezero zaituzten enpresa guztiei euskaraz (eta modu atseginean) har zaitzaten.

Bederatzi: Zure ohiko hizkuntza gaztelera edo frantsesa bada, eta ez bazara egunerokotasunean euskaraz aritzeko kapaza sentitzen, (gutxienez) agertu ezazu hizkuntzarekiko jakinmina eta begirunea.

Hamar: Beti erdaraz berba egin duzun egoeratan euskaraz berba egitea nekeza egiten bazaizu, saia zaitez egoera berrietan euskara erabiltzen, eta horrela, ohitura hartzen joango zara.

 

“Dez pasos para revitalizarmos o galego” legez aurkezten bazaigu ere –A Mesa por la normalización lingüística elkarteak aurkeztua-, jatorri alemaniarra duen Tilbert D. Stegmann katalanistarena ei da dekalogo originala.
Euskara biziberritzeko hamar urrats
Euskara biziberritzeko hamar urrats