Haserretuta gaude!

indignadosMaiatzaren 15ean, Espainiako 50 hiritan milaka pertsona kalera irten ziren beren haserrea erakustera eta benetako demokrazia eskatzera. Hurrengo egunean, ehunka pertsonak Madrilgo Puerta del Sol hartu zuten eta bertan kanpatu zuten modu baketsuan sistemari beren haserrea erakusten jarraitzeko (“ez dugu etxebizitzarik, ez dugu lanik, ez dugu beldurrik”). Pixkanaka, kanpaldiak Espainiako beste hirietara zabaldu dira. Euskal Herrian, Bilboko, Donostiako eta Iruñako hiriguneetako toki klabeetan ere kanpatu dute.

Kanpaldietara joaterik ez baduzu, sare sozialen bidez han gertatzen ari den guztia bertatik bertara jarrai dezakezu eta zure haserrearen arrastoa sarean utzi, babes digitalak ere asko balio du eta.

Bilbo

Donostia

Iruña

Kanpaldien mapa

 

demokrazia, gizartea, kanpaldia, politika, protestak, sare-sozialak
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

8 pentsamendu “Haserretuta gaude!”-ri buruz

  • Iñakito Garay 2011-05-19 10:51

    Adierazgarria da Quim Monzók ikuspegi zeharo eszeptikoa edukitzea mugimendu hauekin eta, gainera, kontatzea.

  • Gari Garaialde 2011-05-19 15:28

    Donostian, Bilbon eta Iruñean egin ziren akanpada eta manifestzioak Espainian egin zirela zabaltzeak kezkatu egiten nau, PP eta PSOEri bakarrik egiteak kritika harritu eta Donostiako manifetazioan, Igandean, erabili zen hizkuntza entzuteak tristetu… Baina ez dut gaizki ikusten

  • Hementxe “¡Democracia real ya!” mugimenduaren proposamenak: http://democraciarealya.es/?page_id=234

  • Bo, Gari, eskerrak ez duzula entzun nik irratian entzundakoa: (Euskal Herrian zen, ez dute hiria aipatu) eta Hauteskunde Batzordearen erabakiaz galdetuta: “A nivel nacional han decidido que no nos movemos y nosotros no nos movemos” esan du gazte batek. “A nivel nacional” Espainiari buruz ari zen, eta pentsatzekoa da Madril. Politiko estandarrek egiten duten bezala, hauek ere Madrili begira. Uste dut Euskal Herriko haserretuak beste plazetan daudela. Espainiako gazte askok oraintxe deskubritu omen dute orain demokrazia eta askatasuna borrokatu behar dela (ongi etorriak ametsen borrokara), baina Euskal Herrian gazte askok zekiten hori, eta gainera larrutik ordainarazi diete…
    Gure plazak, gure kaleak, ez dira inoiz gazte faltan egon.

  • Gari Garaialde 2011-05-20 21:06

    Hala ere, beraien alde esan behar dudana da, daudenek erabakitzen dutela. Atzo eta gaur ere Donostian, bulebarrean ibili naiz eta euskara gutxi aditu dudala esan behar dut, baina euskaraz hitz egiten zuen jende gutxi zegoelako.
    Zenbatetan aditu dugu gaztetxeetan denak jarraitxuak (denbora hitz hori entzun gabe,eh!) zirela…

  • Garik esaten duenez, euskara ez entzun (eta pankarta/paperetan apenas ez irakurtzekoI arrazoia da “euskaraz hitz egiten duen jende gutxi egotea”. Non eta Donostian! Gauza batek harritzen nau kontu honetan: nola den posible ustez Donostiarrak diren gazte horiek (gehienak gazteak baitziren) euskaraz ez “jakitea”. Twitter kontua eta bloga ikusi, eta etsigarria da. Egia da partaide bat gogoratu dela euskararekin eta bloga euskarara “itzultzeko” laguntza eskatu du. Onenean, euskara “itzulpen-hizkuntza” hemen ere. Baina, zer diren gauzak, hori ere ez… Beharbada, iraultzaren parte hauu (hizkuntzarena) beste batzuentzat utzi dute. Edo, beharbada, euskara aldarrikatzea (eta kontuan izatea) neoliberala izango da… eta ez gara konturatu.

  • Gari Garaialde 2011-05-21 21:35

    Nik ez dut esan Donostian Euskaraz hitz egiten duen jende gutxi dagoenik. Nik Donostiko bulebarrean egiten dabiltzan elkartaratzeetan euskaraz zekien edo euskaraz bizi den jende gutxi zegoela idatzi dut. Gaur ere izan naiz, eta atzo baino zertxo bait gehiago sumatu badut ere, oraindik gutxi iruditu zait. Baina daudenek hartutako erabakiekin darraite aurrera. Agian euskara ere iraultzarako tresna izan daitekeela uste duen jendea falta da bertan, edo euskaraz bizi eta iraultza egin nahi duen jendea edo euskarari beste gauzeri adinako garrantzi ematen dion jendea edo nik zer dakit… baina aste osoan handik itzulika ibili ondoren sentsazio bera daukat: gu falta gara.

    Ni ezin naiz harritu Donostian edo inguruetan bizi diren gazte askok euskaraz ez dakitelako. Amorratu bai.

  • Beldurra somatu dut GARAn, BERRIAko hainbatengan, eta abar. Espainiatik datorrelako edo. Lau urte kexuka, gu ez zirenak mugitzen ez zirelako, eta orain beldur (edozein aparailu politikoren joera kontserbadorea agerian utzita), noiz eta ELA/LABek mahai gaineratutako dekalogoaren OSO antzeko aldarrikapenak lau haizetara zabaltzen direnean.

    Ni oso pozik naiz:

    – Hasteko, nahikoa izan delako astebeteko mugimendua, ohiko “bildu”, “Belen Esteban”; Barsa-Madril eta beste hiruzpalau txorimaloak uxatzeko. Eztabaida horiek desagertu egin dira ia.
    Oso kezkatuta eta ahul ikusi ditut tertuliano, predikadore, epaile, politiko eta enparauak, eztabaida zapalak (bildu, terrorismoa, LA PUTA PAZ eta abarrak zein erraz birrindu diren airean ikusita).
    – Bestetik, ezkerra atzean ari zen geratzen mugimendu hauetan; anonimous eta antzekoek (Peones negros-etik landa) joera lauso eskuindar liberaloidea zuten, jaker freelance anti-sinde horiek ez zekarten ezer onik, are, lehenbiziko aldiz ez zen ezkerra abangoardia, eta hau zaharkitua ari zen geratzen gazteriaren begietara, bere paradigmak desagertzen eta, hartara, arazo errealak desitxuratzen.

    Eta goibel naiz:

    – Ezker abertzalea, lehen aldiz, etorkizuneko erronkei erantzuteko tresna izateari utzi diola sentitu detelako. Beharbada askotxo esatea da, aspalditik nekarren kezka da.
    Duela 40 urte gerra galdutako etorkinen seme-alaba askok bat egin zuen hemen gerra bera galdutakoen seme-alabekin, bi paradigma batu eta euskal miraritxoa gertatu zen, galtzaileen klusterra. Orain berriz euskararen munduak badu “ofizial” kutsu hori, biziraupen borroka bai, baina baita hizkuntz perfila ateratzeko azterketa makro egitura IVAP funtzionario pila, bere baitara bizi den “euskalgintza”, eta beste.
    Alegia, harremanik ez kalean hip hop-a egiten duen herri xehearekin.
    Ezker abertzalea 2.200 euro kobratzen duen eusko Jaurlaritzako zerrendetako irakasle publikoa izango bada, 40.000 euroko furgona, mendi arropa eta beste, ez da sortuko duela 40 urteko sinbiosi hori. Biziraupena zihurtatu digun hori, jarrera kolonoa arindu duen hori, V. asanblada(K) hezur-mamitu zuen hori.
    Aste honetako beldurretan hori dena ikusi det.
    Ez al gara jada herri?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude