Kanprogresismoa edo kanpobresismoa



Kanprogresismoa

Herrialde batetik kanpora dauden askapen mugimenduekin bat egiten duen taldeak defendatzen duen ideologia inkoherenteari deritzo. Askapena bai, autodeterminazioa bai, nazio aitortza bai… baina etxetik kanpo dauden herriena baldin bada. Etxe barrukoak ez dira existitzen. Kimera dira, asmakeria.
Adiera zehatzago bat ere erabili ohi da, askotan zentzu handia duena: Kanpobresismoa. Kasu honetan ez du soilik kanpokoa izan behar herriak bere askapenaren defentsa zilegi izan dadin, gainera “pobrea” izan behar du. Ahal dela ez europarra eta ekuatoretik beherakoa. Azal kolore ezberdina badute hobe.

Mugimendu kanpobresistaren adibide garbiak ditugu espainiar estatuan bertan. Ikus goiko argazkia.

Ekaitza bainuontzi batean

Zer duzu buruan “Kanprogresismoa edo kanpobresismoa”-ri buruz

  • Jon Atorrasagasti 2011-05-21 16:51

    Beno, saharauien kasoan ez da eztaere “herria”, muga zeharo artifizial batzuk dira, nazionalitatez arabeak, dialecto “hassaniya”koak mauritania aldeari dagokio bezela.
    Marcha verdeko garaietan 74000 biztanle zensatuak zituen, gehi mila gutxi nomada batzuk zensatu gabekoak.
    Zergatik Espainia heien alde dago? zergatik Falange, Upd, Pp, Psoe……Iu arte, den denak Sahara %4 honetako independentziaren alde daude?, egia farregarria da, Madre Patria Hispanaren barruan sartuko zutelako, espainiar hizkuntza koofiziala izango zelako arabearekin batera, horrexegatik, cutre nacionalismo hispano.
    Noizko tamazhigt edo bereberrearen errekonozimendua? hauek bai nazioa, herria edo herriak direla, Saharako alde batetik bestera eta ez %4 geometriko batean.