Hartu nahi dut arnas: Moratoria eske!
Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema martxan jarri eta bi urtera Zubietan egingo dute jaia, protesta, eta dantza. Laldy Gagaren abestitik abiaturik kantatu eta dantzatuko dute Hartu nahi dut arnas, Mikel Erguinen koreografiarekin.
Gaur igandea, egingo dute dantza, Zubietan. 10etan hasiko da jaia, eta 1030ean hasita azken entseguak egingo dituzte koreografia ez dakiten parte-hartzaileekin,Porrotx eta Marimotsotek eskola arin batzuk emango dituzte, eta 13:30ean hasiko da flash moba.
Dagoeneko, Usurbilen, Zarautzen, Zumaian, Orion, Donostian, Aizarnazabalen edota Oñatin eginak dituzte entseguak. Pailazoez gain, barrikotea, otartekoak eta musika izango dira Zubietan goiz guztian zehar.
Horrela diote festaren antolatzaileek, “Komunitate honek Foru Aldundiari dei bakar bat egiten dio. Herria agintariei dei egiten ari zaio. Badakigu errausketa txarra dela, denbora bakarrik eskatzen dugu. Dantzaren bitartez bihotz asko ukitu nahi ditugu eta topiko askorekin puskatu”.
Zubietan da flash moba han erre nahi dituztelako gipuzkoarron hondakinak eta zubietarrei babesa eta elkartasuna adierazi nahi dietelako. “Zubietara goaz zubietarrei gipuzkoarrok bakarrik utziko ez ditugula adieraztera”.