Eta orain, negar

Etsigarria da argazkia. Penagarria. Fukushimako zentralak herritarrak hil ditzakeela onartu du Akio Komirik. Hil ditzakeela, eta hil egin dituela. Eta negar egin du.

Hondamendiaren kategoria bosgarren mailara igo, eta Energia Atomikoaren Nazioarteko Batzordeak ere onartu du baietz, erradiazioa hilgarria dela eta hirugarren erreaktorean dagoen akatsagatik ihes egiten ari dela erradiazio hilgarria.

Orain.

Zer pentsatua ematen du zentral nuklearreko nagusia negarretan ikusteak. Bere ezintasunak pena ematen du, baina baita amorrazioa ere.

Akio Komirik negarrari eman dio. Ezin du besterik egin. Eta onartu du lehenago aitortu behar zutela erradiazioak egin dezakeen kaltea.

Gertatutakoak gertatu ondoren ere, zentral nuklearraren kalteaz beharrean, “inguruari” bota diote kulpa beste batzuek: Yukio Edano kabinete buruak dio oraindik ere lurrikararen eta tsunamiaren larritasuna ezin zela espero, eta ondorioz ezin zela gertatu denaren antzeko hondamendirik aurreikusi. “Lehentxeago mugitu ahal ginen”, onartu du hala ere.

Argazkia DailyMailena da.

Fukushimako burua, negarrez

Irudia | Fukushimako burua, negarrez | Daily Mail | LGPL
fukushima, Japonia, lurrikara, tsunamia, zentral nuklearra

Zer duzu buruan “Eta orain, negar”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude