Harrika hauteskunde kanpainan
Espainiako hauteskunde kanpainaren azken txanpan, alderdiak labanak zorrozten hasi dira. Promesek baino gehiago, kritikek dirudite arma nagusi. Egia esan, gauzak dauden bezala egonda, ez da batere harritzekoa. Batzuek zuri, besteek beltz. Guztiak zintzo eta guztiak gezurretan. Eta bitartean, harriak batetik bestera; kank, kank!
Iñigo Urkullu (EAJ): “Azken bi urteotan Euskadik jasan duen gainbehera etengabekoaren erantzulea da PP. PSEk eta PPk ekonomia hondamendira daramate”.
Uxue Barkos (Geroa Bai): “[Barcinak] Gobernua zuzentzen daraman bost hilabeteotan hondamendia eta lardaskeria izan dira nagusi”.
Antonio Basagoiti (PP): “Mariano Raxoik erantzukizun eta errespetu handiz jokatu du beti Euskadirekin, katramilarik gabe, zentzuz, eta egoerak eskatzen zuen mailan”.
Mariano Raxoi (PP): “Promes egiten dut Nafarroa nafarra eta espainiarra izaten jarraitzea defendituko dudala, eta bere foru erregimena defendituko dudala”
Patxi Zabaleta (Aralar): “Nafarroan horiek [Raxoi eta Barcina] aldaketa eskatzea burla bat da, 80 urte daramatzatelako nafarron hitza ukatzen”.
Ezker Anitza: “PP, PSE eta EAJren gezurren kontra errebela gaitezen. Gastu publikoek ez dituzte zor publikoa eta defizita sortu. Gezurretan ari dira”.
Patxi López (PSE): “Ez da gauza bera Rubalcaba edo Raxoi Euskadiren etorkizuna eraikitzeko. Lehena erabat engaiatuta dago gizartearen arazoekin; bigarrena, ez”.
Joseba Egibar (GGB): “PPk eta PSEk botoak Espainiarentzat nahi dituzte bakarrik, ez dute Euskadirekiko konpromisorik”. “Eusko Jaurlaritzak beste bide bat hartzea erabaki du, gero eta antza handiagoa du Estatu Espainolarekin”.