Zure interneteko kontsumoa neurtzeko tresnak

Zure interneteko kontsumoa neurtzeko tresnak

Zenbat ordu aritzen zara egunero interneten? Zein orrialdetan igarotzen duzu denbora gehien? Galdera hauek erantzuteko tresna eraginkorrak dira timeStats, RescueTime eta HistoryStats.

Google Chrome nabigatzailearentzako dira baliagarriak hiru tresna hauek.

  • timeStats: Grafiko koloretsuen bidez adierazten du zein web orrialdetan ibili zaren, ehunekoetan. Horrez gain, egunez egun sarean ibili zaren denboraren bilakaera ere erakusten du. Aztertu nahi duzun denbora epea aukeratu dezakezu.


  • RescueTime: Nabigazioaren “produktibitatea” neurtzen du aplikazio honek. Hau da, neurtu egiten du irekitzen dituzun betileetatik zeintzuetan egiten duzun lan. Horrez gain, baditu beste neurgailu estatistiko batzuk ere, esaterako, zenbat denboraz ibiltzen zaren sarean.

  • HistoryStats: Gordetako historialean oinarrituta gehien bisitatzen dituzun orriak sailkatzen ditu.

Zure interneteko kontsumoa neurtzeko tresnak