Photoshop mugatzen

Ameriketako Estatu Batuetatik dator berria eta, entzun dugunez, Photoshop eta antzeko programen erabilera arautu nahi dute, gehiegikeriak ikusita. Seth eta Eva Matlins daude egitasmo honen atzean eta Autoestimuaren Legea proposatuz gauzatu nahi dute:

“Ezin dugu albo batean utzi gure edertasunaren kultur honek nesken eta emakumeengan duen eragin kaltegarria. Arazoak benetakoak, kezkagarriak eta iraunkorrak dira, eta hara noiz agertzen zaizkigun: komunikabideetan erakusten diren gorputzen irudiak eta idealak gure herriko emakumeei itxaropen faltsuak sortu eta arauak ematen dizkietela konturatzen ez garenean”

Dove Self-Esteem-en ikerketa baten arabera, emakumeen %80ak ziurtasun falta agertzen du komunikabideetan ikusten dituen izarren irudien aurrean, perfektuegi direlakoan. Autoestimuaren Legea aplikatzerakoan, irudiak manipulatuak izan badira, era nabarmenean argitu beharko lukete. Horrela, errealitatearekin duen lotura norberak neurtu eta baloratu dezan.

Jarraian dugun argazki sail honek publizitatean erabilitako irudiak erakusten ditu –jakina, oso ukituak, moldatuak eta eraldatuakjatorrian nolakoak ziren erantsiz. Hau da, nolakoak ziren Photoshopak muxukatu baino lehenago.

 Bai, lehenago hemen argitaratu zen.

HERGELBERRI GRAFIKOAK