Guardia zibilaren armagabetzea dator

Guardia zibilaren armagabetzea dator

Horrelaxe iragarri du Fan Hemendik taldeak:

“Apirilak 8an ETAk bere armak herriari itzuli ondoren, Guardia Zibilaren txanda iritsi da. Ekainaren 17an, Oñatin, Fan Hemendik egunaren baitan, Guardia Zibila armagabetuko da. Euskal Herriak horrenbeste desira duen ekimen hau ondo egiten dela ziurtatzeko, Nazioarteko Egiaztatze Batzordeko kide Ram Mannikkalingam Oñatin egongo da. Hainbat iturriren arabera, indar okupatzaileek Euskal Herritarrak torturatzeko eta erailtzeko erabili dituzten fusilak, bainerak, elektrodoak, poltsak edota kare bizia entregatuko dituzte”.

Guardia zibilaren armagabetzea datorFan Hemendik ekimeneko kideek Euskal Herri osoa gonbidatu dute egun horretan Oñatira.

.

EGITARAUA:

11.30ean Bake Artisauen azoka (Plazan).

12.00etan Poteoa (Ona tabernatik hasita).

14.30ean Bazkaria (eta ostean, bingoa).

19.00etan Kontzertua: The Sinners (txosna gunean).

20.00etan Manifestazioa & armagabetzea (plazatik).

22.00etan Kontzertua: Gadafistes Brothers + Erokomeri + Trapu Zikinak (txosna gunean).

Guardia zibilaren armagabetzea dator