Gu, jendea

Kokarekin burua galdu duen jendea,
gauero beheko tabernak ixten dituena,
behin galdu-eta, loa berreskuratu ezin duena.
Gu ez garen
gure jendea.

Hautsi eta osatu ez dena,
etorkizunik gabekoa,
berriz hasi eta berriz porrot egindakoa,
nazkatua eta ezindua.
Gure antzekoegia,
beste izateko.

Neskalagunak eta familiak bazter utzi duena,
mundua bere baitan daramana,
bakarrik dagoena,
mendeku zain.
Akastuna, kulpaduna, zaurgarria:
errenditzen ez dena,
baina hobera aldatzeko itxaropenik ere ez duena.
Gauzak behar bezala joan ez balira
gu geu ginatekeena.

Federik gabea,
depresio eta antsietateduna,
minak apurka jandakoa,
jainko eta energien sinestuna.
Mamuen aurka borrokatzen dena,
ansiolitikoekin ezindua.
Azken bi urtean maitasun keinurik jaso gabea,
ondoan inor gabe zahartzen dena.
Ohetik jaikitzeko indarrak galdu dituena,
beldurrari beldurra diona.
Eszeptikoa, mesfidatia, damutua,
gauerdiko irratsaioetara deitzen duena.
Gu eta gure jendea.

EHUN GINEN - Idazlea, gidoilaria

3 pentsamendu “Gu, jendea”-ri buruz