Gorka Maneiro: “Hori suertia, non nahikoak diren haiena”
Balirudike, inork inoiz zinez erreparatuko balie lirikei, lelo errepikakor fonetikoki atsegin hutsetik haratago, Euskal Herrian gauzak errotik aldatu direla. ‘Zaindu maite duzun hori’, Ruper Ordorikak Egunkariari eskeinitako abestia, abestuko dute legebiltzarkide txit agurgarriek gabonotan. Guztiek, baita UPyDk berak ere, EiTBren programa okagarrienean.
–
Uste zenuen Chuck Norris, Van Damme, Sylvester Stallone eta Swarzeneger ezin zirela batu zinta berean?
–
“Come back Natxo de Felipe!!” oihukatzeko gogoa sartzerainoko programa nardargarria eskainiko du EiTBk gabon gauean. Bai, irakurri playbackarekin hitzok: Aitasemeac II badator, Expendables II estilora etorri ere, oraindik ere izar gehiagorekin. Ala zer uste zenuen Chuck Norris, Van Damme, Sylvester Stallone eta Swarzeneger ezin zirela batu zinta berean? Hobe ezina zela uste al zenuen? Suriok besterik gabe alde egingo zuela? Pentsatzen zenuen Basagoitiren playbackak sabaia jo zuela? Ba oker zeunden zeharo.
Lirikei benetan erreparatuko balitzaie, honezkero titularra litzateke hedabide askotan. Ez telebistaren horrietan gabonetako bitxikeria gisa, politika atalean baizik. Jode! Ia denak dira titularrak Marhuenda! Zeri zaude itxaroten? Oso moloia geratuko zaizu! Las provincias traidoras se unen para romper España edo Maneiro y sus secuaces se unen a ETA , edo halako zerbait!
Inoiz ez nuen uste hau oihukatuko nuenik: “Come back Natxo de Felipe!”
Hemen duzue bideoa:
Oye, majos, ¿vosotros en qué cantáis? En abesbacha o eso, ¿no?
Malko bat ihesean doakit masailean behera.
Ez nuke jakingo bereizten ordea, barregurak ala minak eragina den.
Baina bakoitzak zentzu batekin kantatzen du abesti bera: http://euskaltroll.tumblr.com/image/37579190129
Ederra EuskalTroll XD
Maneiro style!!
http://www.youtube.com/watch?v=PGSgAfJQsic
Ze ona Juan!! XD
Txingotekeria galanta, esperpentoa. Wert ministrus celtiberusek Euskal Herrian euskaraz abestea baino ez da falta.
Ze polita ; Quiroga, Maneiro, Mintegi, Ortuzar,…denak adiskide, denak batera, … Aupa aro berria.
Jode, ze nazka.
Estribilloan Maneirok ez du papera begiratu!! Buruz daki!!
Ba Mañeirok hasierako “hori suertea” esaterakoan Ruper klabatzen du nere ustez. Hortik aurrera ia…
Ez da atzo goizeko kontua: Politikan hain ohiko den amnesia, itxurakeria, oportunismoa eta esperpenturainoko manipulazioa. Seguru asko politikari unionista hoiei ez zien inork azaldu Ruperrek kantuaren hitzekin zer esan nahi zuen “pa ke, pa lios?” Enkarguak oso garbia dirudi, Patxi Lopezen blogean kanta aipatu zuenekoa oroitu bestela, BoliGorria blogean ARGIAko Gorka Bereziartuak zioenak oraingorako ere balio du. http://bit.ly/UyGLs9
Zipaio guztiak, denok batera. Haiek bai lortu dute batasuna gure herria askea ez izateko. Erresistenziak dauka hitza orain…..