Gorka Maneiro: “Hori suertia, non nahikoak diren haiena”

Balirudike, inork inoiz zinez erreparatuko balie lirikei, lelo errepikakor fonetikoki atsegin hutsetik haratago, Euskal Herrian gauzak errotik aldatu direla. ‘Zaindu maite duzun hori’, Ruper Ordorikak Egunkariari eskeinitako abestia, abestuko dute legebiltzarkide txit agurgarriek gabonotan. Guztiek, baita UPyDk berak ere, EiTBren programa okagarrienean.

Uste zenuen Chuck Norris, Van Damme, Sylvester Stallone eta Swarzeneger ezin zirela batu zinta berean?

“Come back Natxo de Felipe!!” oihukatzeko gogoa sartzerainoko programa nardargarria eskainiko du EiTBk gabon gauean. Bai, irakurri playbackarekin hitzok: Aitasemeac II badator, Expendables II estilora etorri ere, oraindik ere izar gehiagorekin. Ala zer uste zenuen Chuck Norris, Van Damme, Sylvester Stallone eta Swarzeneger ezin zirela batu zinta berean? Hobe ezina zela uste al zenuen? Suriok besterik gabe alde egingo zuela? Pentsatzen zenuen Basagoitiren playbackak sabaia jo zuela? Ba oker zeunden zeharo.

Lirikei benetan erreparatuko balitzaie, honezkero titularra litzateke hedabide askotan. Ez telebistaren horrietan gabonetako bitxikeria gisa, politika atalean baizik. Jode! Ia denak dira titularrak Marhuenda! Zeri zaude itxaroten? Oso moloia geratuko zaizu! Las provincias traidoras se unen para romper España edo Maneiro y sus secuaces se unen a ETA , edo halako zerbait!

Inoiz ez nuen uste hau oihukatuko nuenik: “Come back Natxo de Felipe!”

Hemen duzue bideoa:

Egunkaria, eitb, gabon, Gabonak, Gorka Maneiro, kantu, kantuz, ordorika, UPyD
Oier Aranzabal

ZuZeuko erredakzioko koordinatzailea. Ekaitza bainuontzi batean.

13 pentsamendu “Gorka Maneiro: “Hori suertia, non nahikoak diren haiena””-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude