Gorka Karapeto: “Ez nuen motibazioaren bila joan behar, bera zen nigana etorri behar zena”
Euskal Herriko eskaladan erreferentea da Gorka Karapeto (Azpeitia, 1981). Hamalau urterekin ibilbidea hasi zuenetik, hiru bider irabazi du Kirol Eskaladako Euskadiko txapelketa. Iaz motibazio faltak goi maila uztera eraman bazuen ere, atseden hartu eta indarberrituta egin du itzulera eskalada zirkuitora.
Testua: Saioa Baleztena @SaioB
Hamalau urte zenituenean hasi zinen eskalatzen. Nola gogoratzen duzu garai hura?
Oso oroitzapen onak ditut garai hartaz, ilusioz beteta eta ikasteko gogo handiarekin sentitzen nintzen. Garbi neukan nahi nuena eskalatzea eta eskalatzaile izatea zela.
Hala ere ttikitan surflaria izan nahi zenuen. Horrela bada, zer bultzatu zintuen eskalatzera?
Bai, egia da. Txikitan monopatinean edo skatean ibiltzea asko gustatzen zit
Bai, posiblea zela behintzat pentsatzen nuen. Berebiziko garantiza du egiten duzun horretan sinestea, nahiz eta beti dagoen akatsa egiteko aukera.Ur gaineko eskaladan ere aritu izan zara, Norvegian Rock Master-en, adibidez. Zertan datza, zehazki?
Bai, eta Mallorcan ere ibilia naiz. Psicobloc deitzen zaio eta sokarik gabe eskalatzen da. Eroriz gero uretara jausten zara. Oso eskalada erakargarria iruditzen zait, fisikoki indartsu egoteaz gain, psikologikoki ere horrela egon behar duzulako.Eroriz gero uretara zoaz, baina ongi erori behar da minik ez hartzeko. Modalitate horretan jarraitzeko asmorik baduzu?
Bai noski, aukera dudan guztietan. Hori bai, nahiago udan bada, neguan ura hotz dagoelako eta neoprenoarekin eskalatzeak ez du batere erosoa izan behar kar, kar, kar.
2013an, mailarik hoberenean zinenean atseden hartzea erabaki zenuen. Zer dela eta?
Nekatuta edo motibaziorik gabe nengoen. Hasieran onartzea kostatu zitzaidan eta gogo handirik gabe eskalatzen jarraitu nuen. Ez zen gauza bera. Azkenean, atseden hartzea erabaki nuen. Ez nekien noiz arte. Denborarekin beste ikuspuntu bat izan nuen eta ohartu nintzen; ez nuen motibazioaren bila joan behar, bera zen nigana etorri behar zena.
Goi mailako eskalatzaileen artean ohikoa izaten da etenaldi hori egitea. Zergatik? Zer dago horren atzean??
Gehienetan fisikoki atsedena hartzeko izaten da. Nik ere egin izan ditut atseden horiek, baina kasu honetan desberdina zen, reflexio garai bat bezelakoa izan zelako. Askotan bizitzako beste gauzen eraginez motibazioak alde egiten du gu ohartu gabe.
Aurten, hala ere, bederatzi graduetara itzuli zara. Zergatik?
Eskalatzea dut gustuko eta eskaladan zailtasuneko bideak egitea atsegin dut. Sasoian sentitzen banaiz bide gogor bat eskalatzen saiatzen naiz. Aurten esate baerako, Zeledón eskalatu dut.
Irakurri elkarrizketa osoa GAZTEZULO.com-en