Andoni Larrabe seigarren munduko poker txapelketa nagusian

Larrabe

Duela hilabete kontatu nuen Zuzeun nola Andoni Larrabe izeneko 22 urteko arrasatear bat Las Vegasen egiten den munduko poker txapelketa nagusiko finalera sailkatu zen. Bada, 6000 hautagairen artean 9 laguneko finalera iritsi ondoren, azaroaren 9an hasi zen lehiaketan  bi egunez jokatu eta seigarren postuan geratu da Larrabe, 1,622,080 dolar irabazita.

Elkarrizketetan beti gaztelaniaz entzun badugu ere, ba omen daki euskaraz, eta Athletic-eko kamisetarekin jokatzeaz gain, ikurrina ere eraman du Las Vegasera.

Arrasate – Koruña – Londres

PokerCoruña blogean Andonik berak azaltzen duenez, 17 urte zituela ikasu zuen pokerrean jokatzen, eta apurka apurka, sarean jokatzeari ekin zion gurasoen baimenarekin. Batxilergoa amaitu, selektibitatea egin eta berehala, Donostia Kursaal kasinoko txapelketa batean bigarren geratu eta poker jokalari profesionala izateko erabakia hartu zuen. Asmo horrekin egin zuen Koruñarako bidea, eta bertan bi urtez sareko txapelketetan eta bere teknika hobetzen aritu ostean, Londresen bizi da egun.

Estatu mailako TT

Andoni Larraberi animoak emateko #HazHistoria traola erabili dute estatu mailan, eta TT izatera iritsi da. Gaur ere animo mezu piloa jaso ditu, jada txapelketatik kanpo geratu den arren.


Andoni Larrabe, Las Vegas

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude