Badator laugarren Udazkeneko Multimedia Eskola

Badator laugarren Udazkeneko Multimedia Eskola
Aiaraldea Komunikazio Leihoak Udazkeneko Multimedia Eskolak antolatu ditu laugarrenez. Helburua komunikazio tresnen inguruko formakuntza eskaintzea da, puntako teknologiak ematen dituen aukerak norbanako, elkarte edo interesa duenari euskaraz ezagutaraziz. Horretarako Basalarrina euskaldunen topagunearekin elkarlanean ekitaldi ezberdinak prestatu dituzte. Aurtengo edizioak lau formatu izango ditu: tailerrak, ikastetxeetako multimedia-rallyak, solasaldiak eta bertxiosaio musikatua.
Azaroaren 20an “Musika taldeentzat multimedia plataformak” solasaldia egingo da Amurrioko Kultur etxean. Hitzordua 17:30ean izango da. Laudion, berriz, “berTXIOsaio musikatua” egongo da 20:00etan Zubiaur plazan. Kantuan Miren Amuriza, Oihana Bartra eta Ander Solozabal ariko dira, aurkezle Izar Mendiguren eta musikari gisa Igor Arzuaga eta Txema Isasi. Gaiak, ordea, ikusleek jarriko dituzte twitter sare sozialaren bitartez #bertxiosaioa eta @aiaraldea aipatuta.
Biharamunean, azaroaren 21ean, “Umorea, musika eta multimedia euskararen pizgarri” solasaldia egingo dute Laudioko Basalarrina elkartean 19:00etan. Hizlariak Jon Gotzon (Euskadi Gazteako Di-da saioko esataria) eta ZuriƱe Hidalgo (Hesian taldeko abeslaria) izango dira.
Lau tailer egun bakarrean
Tailer guztiak larunbatean izango dira, azaroaren 22an. Amurrioko kultur etxean gazteentzako mugikor bidezko laburmetrai tailerra egingo dute 11:00etatik aurrera. Leku eta ordu berean izango da “Aldizkari digitalak nola sortu” ikasteko tailerra ere. Laudion, berriz, Basalarrina elkartea bilakatuko dute tailerren topaleku. 11:00etan Hub Impact proiektua eta filosofia aurkeztuko dute, eta 12:30ean Drone helikoptero bidezko grabazioak nola egin ikasteko aukera egongo da.
Tailerretan parte hartzeko izen-ematea beharrezkoa da. Horretarako ume.aiaraldea.com webgunean izena emateko aukera egongo da. Horretarako epea azaroaren 20an bukatuko da.
Badator laugarren Udazkeneko Multimedia Eskola
#ume2014, aiaraldea komunikazio lehioa, aiaraldea.com, euskara, komunikazioa, multimedia, Teknologia

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude