Goenkale, betierekoa?

Euskaldunon artean gehien hedaturiko droga omen da Goenkale. Hainbat etxetan ezin da besterik ikusi astelehen eta astearte gauetan.

Gaur bertan grabatuko dute Eitbko (eta baita Espainiar estatuko) telesailik zaharrenaren 3.000 kapitulua. 1994. urtean emititzen hasi zenetik, Goenkalek euskaldunon afalosteak arindu ditu. 16 urte eta ehunka istorio pantailaren bestaldean.

Zenbaki borobila ospatzeko egun osoko filmaketa emitituko dute streaming bidez. Hala, jarraitzaileek Goenkaleren barrunbeak ezagutu ahal izango dituzte. Facebook eta Twitter bidez galderak egiteko bideak ere irekiko dituzte.

Urteak dira formatua erreta dagoela esaten hasi zirenetik, baina denboraldiro itzultzen da euskarazko serie mitikoa, eta denboraldiro itzultzen dira ikusleak ere. Betierekoa ote da Goenkale?

16 urtetan noski gauzak asko aldatu dira. Gogoratzen nola hasi zen istorioa?

Hemen ikus dezakezu lehen kapitulua.

MjExOQ==

Irudia | Goenkaleko lehen kapitulua | zz | Creative Commons By SA
eitb, goenkale, telesaila

Zer duzu buruan “Goenkale, betierekoa?”-ri buruz

  • Ba ea benetan den betiko, ez litzateke seinale txarra izango. Europako herrialde garatuenetan tb-ko serie batzuk hamarkadak daramatzate martxan ta ondo harro daude eurak. Gurean tristea litzateke hizkuntza nazionalean dugun TB serie bakarra pikutara joatea. Urte askotarako, Goenkale! Euskal aktore askoren de factoko eskola, ez ahaztu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude