Gidabaimena euskaraz

autoeskolaB-gidabaimenaren azterketa teorikoa, eta hari dagokion prestakuntza guztia euskaraz egiteko aukera eskura dugu. Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak beharrezko jotzen zuten euskara ere errepidera ateratzea eta dagoeneko prestakuntza egiteko materiala banatu dute autoeskolatan, eta irakasleak ere prestatu dituzte. Azterketa praktikoa hala ere oraindik gazteleraz egin beharko dugu, baina abian da prozesu osoa euskaraz egin ahal izateko programa.

HPS Uztailak 20

(INFORMAZIOAREN LEIHOA orain arteko albiste guztiak)

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Gidabaimena euskaraz”-ri buruz