GIBa duten pertsonak enplegu deialdi publikoetan baztertuak izaten dira oraindik
GIBa duten pertsonak enplegu deialdi publikoetan baztertuak izaten dira oraindik –
2013az geroztik, martxoaren 1ean Zero Diskriminazioaren nazioarteko eguna ospatzen da Nazio Batuen Batzar Nagusiaren erabakiaren ondorioz.
Aurten “Deusezta ditzagun kaltetzen gaituzten legeak, sor ditzagun ahalduntzen gaituzten legeak” izan da egun honen goiburua, eta horrekin azpimarratu nahi da lege baztertzaileen aurkako neurriak hartzeko premia.
Herrialde askotan, lege horiek ondorio larriak dituzte: pertsonak desberdin tratatuak izaten dira, oinarrizko zerbitzuetan bazterkeriak gertatzen dira, edota beren bizitzaren jardueran bidegabeko mugak izaten dituzte, eta horren guztiaren arrazoi bakarra desberdinak izatea da, desberdin jokatzea edo desberdin maitatzea. Lege baztertzaile horiek giza eskubideak eta funtsezko askatasunak urratzen dituzte.
Botere publikoek betebehar moral eta legezkoa dute, nazioarteko hitzarmenen eta ordenamendu konstituzionalen arabera, lege baztertzaileak ezabatzeko, bai eta bazterkeriaren aurrean pertsona guztiak babestuko dituzten lege berriak onartzeko ere. Guztion erantzukizuna da Estatuei eta botere publiko eskudunei exijitzea beren betebeharra bete dezatela eta, halaber, aldaketaren alde eta lege baztertzaileak ezabatzearen alde jardun dezatela eskatzea.
Atzo, martxoaren 1ean, Zero Diskriminazioaren nazioarteko eguna dela-eta, pertsona orok bere bizitza osotasunez, duintasunez eta bazterkeriarik gabe bizitzeko duen eskubidea ospatzen eta aldarrikatzen dugu.
Euskadin, GIBa duten pertsonak enplegu deialdi publikoetan baztetuak izaten dira oraindik, inolako funts zentifikorik gabe. Ondorioz, Gehituk dei egiten die euskal administrazio publikoei bazterkeria larri hori ezabatua izan dadin.
enplegu deialdi publikoetan baztertuak izaten dira oraindik
Ez dezagun ahaztu zuek, Gehitu, gestazio subrogatua (alegia, emakume pobreen ugal esplotazioa) legeztatzearen alde zaudetela eta honen alde lobby lana egiten duzuela administrazioen aurrean. Ukrainako gerraren harira, kontua hedabideetan atera da.
Eta, barkatu baina, testua nahiko txapuzeroa da. Beste nonbaitetik jasotako mezuen kopia-itsatsiaren antza dauka. Ez dakigu zertan datzan GIB duten pertsonen diskriminazioa. Ez dut ukatzen badagoenik. Kontua da testuan ez dela azaltzen zeri buruz ari den.