Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festa ospatuko du

Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festa ospatuko du – 

  • Festa datorren larunbatean, martxoak 26an ospatuko da 16:30etatik aurrera doako sarrerarekin
  • Lehen aldiz, gastronomiaren munduko pertsona ezagun bat arduratuko da barrikotearen irekieraz
  • Publiko mota guztientzako jarduerak izango dira: haurren jolas txokoa, kirikoketa emanaldia, sagardo dastaketa…

Datorren martxoak 26an, arratsaldeko lau t’erdietatik aurrera, Ezkioko Igartubeiti Baserri Museoak Barrikote festaren XVIII. edizioa ospatuko du. Sagardogintzako lan guztiak amaitzen direnean antolatzen den ohitura zaharrenetarikoa da festa hau. Barrikotea ziklo oso baten emaitza da, prozesu luze baten azken uzta, urrian, sagardo astean, sagar prentsaketarako dolarea martxan ipintzen denean, baserri dolarean egindako Igartubeitiko sagardoa dastatzeko urteko une bakarra.

Jardunaldi hau ospatzeko askotariko eskaintza gastrokulturala antolatu dugu. Ekitaldi hau ospatzeko eskaintza gastrokultural anitza antolatu dugu eta lehen aldiz gastronomia munduko pertsona ezagun bat arduratuko da barrikotearen irekieraz. Festa 16:30etan hasiko da familiei zuzendutako jolasekin eta ondoren barrikotea irekiko da.

17:30etatik aurrera, Kabia jatetxeko Juanma Hurtado, edizio honetako gonbidatuak barrikotea irekiko du, Kirikoketa taldearekin eta trikitilariekin batera. Igartubeiti baserri museoak omenaldia egin nahi dio Kabia jatetxeari, Juanma Hurtadori eta bere taldeari. 20 urte baino gehiagoko esperientzia duen eskualdeko jatetxea, gure lurrari oso atxikia, sasoiko lehengaiari, eta jasangarritasunari.
Txotx-aren ondoren, sagardo eta bertako produktuen dastaketa izango da.

Barrikotearen historia
Igartubeitiko barrikotea prozesu luze baten, ziklo baten emaitza da. Antzina, lan guztiak amaitzen zirenean, upel bat muztioz betetzen zuten. Bi aste beranduago bizilagunen arteko festa bat antolatzen zuten Barrikotea dastatzeko. Baserri Museoan, sagardoa dastatu aurretik lan ezberdinak burutu behar izan dira, besteak beste, sagarrondoak zaindu, sagar uzta bildu, dolarean zanpatu eta muztioa kupeletan irakin.

Izen emateak
Jarduera honetarako tokia mugatua da eta aurrez eman behar da izena online, igartubeiti@gipuzkoa.eus-en edo 943 72 29 78, 943 72 51 07, martxoak 23 baino lehen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude