Integrazioa

Integrazioa –

IntegrazioaGaztelaniaz mintzo den euskal telebistan ikusi nuen: Gernikan bizi den familia saharar bat elkarrizketatu zuten. Gurasoak izan ziren Bizkaira alde egin zutenak, seme-alabak Gernikan sortuak baitira. Ikurrina eta Mendebaldeko Saharako bandera paretan zintzilik. Bukaeran Ismael Aomar gazteak bertsoa bota zuen. Mendebaldeko Saharari kantatu zion, eta han gerran direnak gogoan izan zituen. Hala bukatu zuen bertsoa: “Berrogei urte pasatu dira / ta oraindik gaude berdin”. 

Baina zerbaitek krak egin zidan. Zuzeneko emisioaren hasieran eta bukaeran, kazetariak bitan errepikatu zuen ideia bera: “integrazioaren eredu argia” zirela. Baina, zer da integrazioa? Zer da etorkinei (eta beren seme-alabei, bertakoak izan arren) etengabe demostratzeko eskatzen dieguna? Zergatik uste dugu gure onespena eta bedeinkazioa behar dutela? Hemen sortutakoek egiten ditugun gauzak egiteak emanen balu bezala hemen bizitzeko baimena, nahiz eta gutako gehienek ez ditugun gure gauza horiek egiten. 

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2022ko otsailaren 22koa]

Integrazioa

BARDO GORRI NAFARRA