Gezurrak apropos zabaltzen
Gezurrak apropos zabaltzen –
Circula por ahí pic.twitter.com/apIPWLI5zC
— Rubén Múgica (@rubenmugica) 2018(e)ko apirilaren 29(a)
.
Irakurri berri duzun txioa Ruben Mugicak bota du orain gutxi.
Abokatu gipuzkoarrak ez du argazkiaren egiazkotasuna frogatu beharrik ere sentitu, bertan jasotzen den mezua berak defendatzen duen tesia indartzera baitator; “circula por ahí” esaldiarekin azaleratu zaizkio asmoak. Coviteko kideak harria bota eta eskua gorde nahi izan du, albiste faltsua erabilita, eta boomerang baten antzera etorri zaio bueltan erantzuna.
Ruben Mugicaren txioan agertzen den horma Madrilen dago, Malasaña auzoko Palma kalean, eta 2017ko azaroaren 17an argitaratu zen lehenengoz, jatorrizko argazkiak egin zituen @anapalaniuk-en txio batean. Halaxe kontatu du berak.
Twitter bidezko hari batean dioenez, “El Español hedabideak nik eginiko argazkia baimenik gabe hartu eta editatu egin du, desinformatzeko asmoarekin.`Ahizpa, nik sinesten dizut´ leloa horman pintatua zegoen; gainontzekoa muntaia hutsa da. Sinestezina”.
.
Una pintada contrasta las protestas contra ‘La Manada’ con el apoyo a los agresores de Alsasua https://t.co/0ouVFNDO2Y pic.twitter.com/IQ6TtHgugY
— El Español (@elespanolcom) 2018(e)ko apirilaren 29(a)
.
Lehenago harrapatzen da gezurra herrena baino, eta Ruben Mugicari agudo erantzun zion @anapalaniuk jatorrizko argazkiaren egileak, “informazio faltsua eta muntaiak” ez lituzkeela zabaldu behar gogoraraziz, gutxiago abokatua izanda.
Beste askok eta askok ere, adarra joz, leloa Photoshopez moldatua zegoela ohartaraziz edo irudiaren azterketa teknikoa eginez gaineratu dio Mugicari -hitzen kolorea, moldea, lurretik duten distantzia apurra…-. Pentsa, El País hedabidera iritsi eta honek ere eman dio oihartzuna, “Manipulatutako argazki bat La Manadaren sententzia eta Altsasukoen epaiketa nahasten saiatu da. Baina gezurra da” esanez.
Mundua fake news delakoekin kezkatuta dagoen honetan, honako hau dugu adibide argi bat, berri faltsuena baino gehiago, hauei zabalkundea ematen dietenen tipologiarena.
Azken hauen kasuan, bi modu eta mota daude nagusiki: Baga, desinformatzeko helburuarekin berri faltsuak fabrikatzen dituztenena; hau da, El Españolek -ustez- egin duen moduan, mezu aproposa, egokia, zabaltzeko asmoz mezua apropos, nahita, manipulatzen dutenena. Eta biga, asmo txar barik, `egiazkoak direlakoan´ berri horiek zabaltzen dituztenena, Ruben Mugicak bezala, “circula por ahí” estakuruan erabilita. Sinesgaitza baita Altsasukoen aferan gazteen kontra egin duen Coviteko abokatua muntaiak eta berri manipulatuak apropos zabaltzen dabilenik pentsatzea. Ezta?