ETB1ek %2,6 … gailurrean!

ETB1ek %2,6 … gailurrean! –

ETB1ek %2,6 … gailurrean!ETB1 kateak %2,6ko ikusle kuota lortu du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan apirilean, Euskararen Adierazle Sistema pinpirinak ez, baina Berriak argitara emandako datuen arabera.

2015eko abuztutik ez zuen hain datu onik lortzen (orduan %2,7ko kuota lortu zuen). 2014an eta 2017an, urte osoko kuota %2koa izan zen, eta 2015ean eta 2016an, %1,9koa.

Aurten, martxotik apirilera %0,6 egin du gorantz euskarazko kateak, eta horretan pilota emanaldiek izan dute zeresana. Eskuz binakako txapelketako finalak %16,2ko ikusle kuota lortu zuen eta azkeneko asteetan datu onak izan dituzte buruz buruko txapelketako partidek.

Igande gauetan datu oso txukunak bereganatu ditu Herri txiki, infernu handi saioak. Astegunetan dezente txikiagoa izaten da ETB1en batezbestekoa, eta nekez iristen da %1,5era. Apirilaren 17an, Altsasuko auziari buruzko erreportajeak %6,3ko kuota izan zuen, eta, horren ostean, Ahoz aho programak bere historiako daturik onena bereganatu zuen (%6,5).

Espainierazko kateak, ETB2-k, %8,4ko ikusle kuota lortu du apirilean, iaz sasoi berean baino sei hamarren gehiago. Katearen indargunea albistegietan dago. Apirilean ETB3k %0,3ko kuota izan du; eta ETB4k, %0,5ekoa.

.

Lau ordu egunean telebistari begira

Telebista kontsumoari dagokionez, Hego Euskal Herriko herritarrek telebista aurrean lau ordu inguru eman zituzten egunean bataz beste. Ez dago punttako aditu izan beharrik. Albaitari batek ere igarriko luke telebistaren garrantzia euskararen biziraupenerako. Izan ere, telebistaren bitartez erdaldundu dira gure “arnasguneetan” barrena gordetako baserritarrik petoenak ere, adibidez.

Albaitariok ez, baina bateko eta besteko adituek ondorioak aterako eta gomendioak luzatuko, eta hango eta hemengo agintari abertzaleek erabaki egokiak (behingoz) hartuko dituztelako esperantzaz (ez baita sekula galdu behar), izan (f)untsa.

JJ Agirre (albaitaria)
ETB1ek %2,6 … gailurrean!

Oinezkoa

17 pentsamendu “ETB1ek %2,6 … gailurrean!”-ri buruz

  • Zenbat dirua xahutzen dugu euskaldunok (baita abertzaleak ere) gazteleraren zabalkundean?? Ene!

  • Eta ia inork ikusten ez duen euskarazko kateetan, zenbat dirua botatzen dugu gaztelania gure ama hizkuntzat dugunok? Erabilgarritasun eta probetxuari begira, argi da zein ETB sail kendu beharko genuke.

  • Erdarazko telebistak dozenaka dauzkazue, lagun. Erabilgarritasun eta probetxu urrikoak, jendeak ikusiagatik. Gure diriekin ordainduak asko.
    Gure herrian gure telebista izateko eskubidea daukagu.

  • Azkoze telebibista lokal gehiago daude EAEn gazteleraz, apenas inork ikusten ez dituenak. Eta diru publikoa barra-barra jasotzen dute.

    Irrati nazional espaniarrak, berain konexio lokalentzat, diru mordoa jasotzen dutenak, baino tamalgarriena da, hamarkadak eramatea, eitbko gazteletazko sailak euskarazkoak baino diru askoz gehiago jasotzen egotea.

    Gero, beste gai bat da, hedabide supuestamente abertzaleak, izatea gazteleraz nagusiki. Baina azken puntu hau zurekin ez doala inmaginatzen dut.

    Bukatzeko, nire nahia ez da hemen ez egotea diru laguntzak erderazko medioentzat, bai ordea, desoreka orekatzea.

  • Zergatik ikusten dugu hain gutxi Euskal Telebista?
    Eduki txarrak, errepikapen konta ezinak, euskara batua eta euskalkien nahasmasean emateak, pelikula edo ikuskizun mutuak, marginatu guzien aldeko programak…
    Ez taktikarik, ez estrategiarik.
    Nola ikusiko dugu Euskal Telebista programa aunitzek zure militantismoa zorrotik ateratzea eskatzen badute?

  • Esanak esan, bota ditut esateko nituen aguza batzuk Euskal Telebista jo puntuan jarrita. Baina zer ikusten dut pantailari begira beharkogenukeen ikuslegoaz?
    1.-Funtsik gabe eta arrazoirik gabe kritikatzen dugu gurea den Euskal Telebista aunitzetan, kolonizatutako beltzek beren kultura kritikatzen duten era berean: etxekoa gutxietsi eta kolonizatzailearena ederretsi.
    2.-Gure kultura falta, gure hizkera motza dela eta, entendatzen ez eta atzean gordetzen dugu burua, dena da txarra aitzakipean. Guk gerok errua eta mezularia salatu

  • Dena txarra ez. Euskadi irratiak saio bikanak egiten ditu (nire gusturako).

    Ha, eta Merlí telesaiaren bikoizketa ere, nire ustez, txukuna atera zaie interprete bikoizlariei.

    Ongi izan.

  • Zuk aipatutoarekin erabat ados. Kontrakorik ez nuen idatzi

  • Kontuak kontu, zergatik ez da gehiago ikusten ETB?
    Goiti aipatu ditut zergati batzuk. Baina zer gertatzen da ikuslegoan?
    Euskaraz ulertzen duen ikuslegorik ba al dugu? Koxka horretan dago. Edozein euskaldun arruntek hiztegi oso-oso murritza du.
    Eta bakoitzari 500 hitz erakutsiko bagenizkio?

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-05-05 20:28

    Erakutsi? Alper-alperrik da ikasi nahi ez duenari erakustea. Dagoeneko ikasi ez badituzte, horiek gabe ere eroso asko bizi direla seinale. Aski da hainbeste eskaini eta eskaini. Euskalduna izan nahi ez duena utzi pake-pakean. Egunen batean izan nahi badu espabilatuko da. Eta inoiz ez badu nahi hura gabe ederki biziko gara gainerakoak,

  • Juan Inazio:
    Jendea euskalduntzen ahalegidu gara eta euskaldun asko sortu ditugu baina alfabetatu?
    Honetan huts egin dugu eta euskalduntzea bezain inportantea zen. Euskalduna kolonizazio handi baten azpian egon da eta ez dugu jakin nola jokatu edo ez dugu kontutan hartu aldagai hori

  • Orain baino ikusleria dezente handiagoa izan du ETB1ek duela urteak. Programazioa ere duinagoa zen artean. Euskaldunok saio erakargarriak maite ditugu erdaldunek bezainbeste.
    ETB1ek izan behar luke euskaldunok gozatzeko eta erdaldunak erakartzeko tresna bat, baina ez da, salbuespenak salbuespen.
    Telebistan, irratian eta “interneten” euskarazko eskaintzaren kalitatea eta kantitatea handitzea helburu estrategikoa eta premiazkoa behar luke, baina ez da halakorik somatzen inon. Jendeari erdarazko mundu anitz eta aberatsa eskaintzen bazaio, eta euskarazko plater gutxi batzuk, aukera zein izango den bistakoa da.
    Honetan ere, beste edozein eremutan bezala lidergoa, egitasmo zehatzak eta inbertsioa behar dira, eta halakorik ezean, bada, hauxe, daukagun mixeria.

  • Juan Inazio Hartsuaga 2018-05-06 17:36

    Hutsa ez dago alfabetatzean. Hutsa euskaltzaletzean dago. Euskaltzale ez diren euskolono euskarajakile mordoa ekoitzi ditu sistemak (ezin horiei “euskaldun” esan), hori zelako helburua, guztia hori lortze aldera prestaturik egon delako, gure agintaritza ez delako inoiz euskaltzalea izan. Garia ereinda artoa biltzen ez denez, ez dakit zergatik harritzen garen orain.

  • Euskaltzaletasuna ikastoletan landu da, inon lantzekotan. eta euskaltegietan, askoz kopuru urriagoetan. Hortik kanpora ia deus ez. Eta ikusi besterik ez dago ikastoletako ikasle gehientsuenen jarduna zein hizkuntzetan izan ohi den. Euskaltzaletasun hutsak ere ez baitu nahikoa indar erdaren itsasoari aurre egiteko. Elikatu beharra dago hitun euskaltzaleak. Hizkuntzan trebatu ikasgelatik haratago, eta kontsumorako kalitatezko tresna eta ekoizpen ugariak eskueran jarri. Gutxi daukagu eskura alabaina. Eta EiTBk oinarrizko tresna behar zuen zeregin horretan, baina ez da. Eta ez da, Juaninaziok esan bezala, “gure agintaritza ez delako inoiz euskaltzalea izan”. Eta hori ez da soilik EAJren gaitza…

  • Bai, zuei arrazoia ukatu gabe. Bai, zuen argudioak ontzat emanik ere, nik euskaldun zaharren artean konplexu, ihesbide, beldur, denetatik ikusi izan dut irakurtzen eta idazten ez dakitelakoz. Ez gara horiengana hurbildu, ez diegu deus eskatu eta ez digute deus eman. Nola emanen dute eskatu izan ez badiegu? Aitzaki ederra.
    Bi belaunaldi oso galdu dugu eta hirugarrena ere galduxe dugu
    Zer egin?
    Ni nago dena goitik behera birplanteatu beharko dugula.

  • Zenbat neke eta lan lurrik elkorrenetan xahutu dugun lur oparoagoez ahantzirik edo gerorago utziz!

  • Arazoa da GU ez garela horiengana hurbildu ez direnak, giltza ez daukagula guk alegia, agintariek eta erakunde politiko eta sindikalek baizik. Euskalgintzak ere badu zer esan handia horretan, eta ez dut uste asmatu duenik, asmatu dugunik, euskalkiak baztertzean adibidez, horrela euskaldunzahar makina bat akonplexatuz (egin osteratxo bat Bizkaitik eta ikusiko duzue zer den norbere euskalkiaz lotsatzea, Lea-Artibai kanpo utzita).
    Kontakizun faltsu-gozo eraiki da Jaurlaritzatik urteotan guztiotan, ustezko elebitasunaren hazkunde apala normalizazioaren sinonimo balitz bezala salduz, eta okerrena da, dagoeneko euskalgintzak eta ezker abertzaleak ere, bere egin dutela diskurtso hori neurri handi batean. EiTBren bilakaerarena adibide aratza da. Euskarazko katea hilzorian, inor gutxik jartzen dio arreta, Jaurlaritzak ez noski (ardura zuzena berea baita), baina ezker abertzaleak ere ez, eta niretzat harrigarriena dena, euskalgintzak ere ez!!!
    Guk egin dezakeguna? Egoera salatu, arduradunak seinalatu, eta aukera ematen diguten apurretan proposamenak egin. Eta gure inguru hurbilean eragiten ahalegindu, noski…