Geurekoikeriagatik

Geurekoikeriagatik –

Slavoj Zizeken “Pandemia” liburuan Byung-Chul Hanen eta bere “Nekearen gizartea” (The burnout society) liburuaren berri ematen da. Liburuaren gaia laburbiltzen duen parrafoaren itzulpena da honakoa:

Geurekoikeriagatik

“Pertseberatu eta porrot ez egiteko exijentziak bultzatuta, eraginkorra izatearen anbizioak bezainbat, aldi berean sakrifikatu eta delituak egiten dituzten pertsonak bihurtu gara. Demarkazio, auto-esplotazio eta hondoratze zurrunbilo batean sartu garen pertsonak. Ekoizpena immateriala denean, mundu guztiak du ekoizpen iturrien jabetza. Sistema neoliberala ez da jada klase sistema bat bere horretan. Jada ez dago elkarrekiko antagonismo bat daukaten klasez osatua. Horrek azaltzen du sistemaren egonkortasuna. Hanek argudiatzen du subjektuak euren buruaren esplotatzaile bilakatzen direla:`gaur egun mundu guztia da bere enpresan auto-esplotatzen den langile bat. Orain denok gara jabe eta esklabo aldi berean. Klase borroka bera ere norberaren baitako klase borroka batean bilakatu da´”.

Euskal Herrian ere klase sozial ezberdinak identifikatu daitezke herri-geruzen artean: proletarioak, funtzionarioak, autonomoak, lan erreproduktiboan dihardutenak, kontraturik gabe dabiltzanak (zaintzaileak, sasoikako langileak…), euren lan indarra espazio ezberdinetan saltzen dutenak (tabernariak…), baserritarrak, kooperatibistak, langabetuak, komertzio txikietako jabeak… Eta noski, geruza horien arteko kontraesanak begibistakoak dira: langileak baldintza txarretan dauzkaten kooperatibak, edo kontratu oso eskasarekin beharrean dabiltzan komertzio txikietako langileak, edo amona zaintzeko neskame bat bost kuartoren truk kontratatzen duen proletarioa.

Azken urteetan ezaugarri berriak barnebiltzen dituen geruza bat sortu da, ekonomiaren ubberizazioa tarteko, eta fenomeno horrek ere antagonismoak sortzen ditu herri-geruzen artean. Hots:

  • Amazon VS Liburu dendak…
  • Ubber VS Taxiak
  • Glovo VS Kontratupeko banatzaileak
  • Vinted VS Arropa dendak

Klasikoki burges batek inbertsio bat egiten zuen ekoizpen iturriak eta bitartekoak sortzeko (fabrika), ondoren haien lan indarra besterik ez zutenak kontratatu (proletarioak) eta plusbalioarekin geratzeko. Baina egoera berri honetan negozioaren jabeak aplikazio edota webgune bat sortu besterik ez du, ez ditu langileak kontratatzen, eta gainera langileak berak jarri behar ditu lan egin ahal izateko bitartekoak (bizikleta, autoa, arropa…). Enpresa horiek, gainera, ez dute kotizatzen aktibitate ekonomiko hori garatzen ari diren lurraldean, eta hori gutxi balitz, euren jardunean baliabide publikoak erabiltzen dituzte (adibidez, Glovoko banatzaileek Bilboko udalaren bizikleta sarea erabiliz).

Pandemiak ekonomia eredu hau elikatu besterik ez du egin.

Hanek esaten duenean jada sistema ez dagoela elkarrekiko antagonismoan sortutako klase sozialez osatua, ez al da aldi berean esaten ari “%99a gara %1aren kontra” planteamenduak ez duela balio? Humanitateak klima aldaketaren atakatik eta gutxi batzuek egiten duten kapitalaren metaketatik bizirik atera ahal izateko neurriak behar ditu, urgentzia handiz: deshazkunde ekonomikoa, lan ordu gutxiago denontzat eta lan hori bera denon artean egin, eta termino makroetan txikiagoak izango diren irabaziak denon artean banatu. Kontua da kapitalismoa abiadura handian dohala, eta oligarkek epe motzeko mozkinak (haienak) guztiaren gainetik jartzen dituztela. Haien itsasontziko piezak saltzeko gai dira egunen batean hondoratuko dela jakin arren.

Klase sozialen piramidean gora egin ahala, non dago zapalduak eta zapaltzaileak ezberdintzen dituen muga? Marra ugari daude, baina logika zehatz baten baitan funtzionatzearen erruz. Miseria baten truk kontratatu zaituen lantokiari “gure enpresa” deitzea, edo zure burua “klase ertainean” kokatzea zehazki zer den jakin gabe, edo beraien behar oinarrizkoenak asetzeko lain ez daukatenek beraien izerdiarekin lortu ez dutelako dela esaten aritzea. Krisi garaiotan ultraeskuinaren gorakada pentsamolde horren ondorio bat da, justu behetik dagoenari guztiaren errua botatzearen logikarena. Zaparradak goitik behera erortzen dira, gure herrian behintzat.

Egoismo-a edo égoïsme-a itzultzeko modu asko daude euskaraz, subjektuaren arabera: neurekoikeria, zeurekoikeria, berekoikeria…

Norberekoikeria bada norberari gauzak ahalik eta ondoen joateko nahia, elkartasuna praktikan jartzea eta piramidean gora seinalatzea da une honetan egin daitekeen ekintza berekoiena. Geurekoikeriagatik.

Geurekoikeriagatik
Geurekoikeriagatik

Mairua naiz behelaino artean. ZUZEUko erredakzio kide; Bertsolari.eus aldizkarian koordinatzaile. Estellerria.

38 pentsamendu “Geurekoikeriagatik”-ri buruz

  • Web orri bat ireki eta inon kotizatu beharrik ez, Amazon… hau da, globalizazioa. Globalizazioaren aurrean nazionalismoa. Globalizazioak nazioak suntsitzeko beharra du, bestela ez du etorkizunik. Hori lortzeko bide erraza: jendea nahastea, kulturak nahastea… hau da migrazioak bultzatzea. Migrazioa bultzatu eta gero migratzaileak hartzeko betebehar morala jendeari sinestarazi. Jokaldi borobila! “Ikusten duzue nazionalismoak zeinen gaiztoak diren! Nahiago dute itsasoan hiltzen uztea!” saltzen dute gero. Eta estrategia horretan, Amazonen eta enparauen estrategia horretan, gure Ezker Abertzalea hara non ikusten dugun! Nazionalismoari populismoa deituz mespretsatzen dute, hamaika ikustekoak jaioak gara eta munduak zenbat buelta ematen dituen! Orain dela gutxi ondo elkar ulertzen ez ginen gizarte baten aurka borrokan geunden eta orain ikusi egin behar da! Aurrekoan irratian entzun nuen: Bizkaiko diputazioak azterketa bat egin omen du eta horren arabera Bizkaian 120 hizkuntza hitz egiten omen dira eta hitzez-hitz “…eta 120 hizkuntza horien artean euskara aurkitzen da” entzun nuen. Hamaika ikusteko jaioak! Hori entzun beharra! Baina lasai, Beñatek esan digu behekoei inoiz ez zaiela begiratu behar, goikoei baizik. Behekoak goikoen estrategiaren erdigunean daudenean. Aurrekoan entzun nuen: Frantzian independentismo islamikoari aurre egiteko neurriak hartu behar zituen gobernuak. Hara! Islamistak independentista bihurtu dira! Eta zer uste zuten frantziarrek musulmanez betetzen ari zen bitartean Frantzia? Frantzia eternidade osorako izango zela Liberte-egalite-fraternite?! Orain konturatu dira eskutatik joan zaiela, eta joango zaiena! Frantzia, bertako biztanleak direna izango dira, ez dago ezer idatzirik. Eta bere burua defenditzen ez dena, desagertzera kondenatuta dago. Lehen 2 hizkuntzen artean bat ginen, orain 120 artean bat gara, eta harro esaten dugu gainera. Ondo goaz, ondo! Baina Beñatek esan digu gutxiago kobratuz konformatu beharko garela… hori da preseski globalistek bilatzen dutena eta migrazioak horretarako bultzatzen dituzte. Baina lasai! Orain Beñatek esango du, ni idazten ari naizena popolismo demagogoa dela.

  • Che, ezizen hori erabiltzeko ez zara, prexixo, gebarista amorratu bat, e?

    Oligarka handien helburua aberastea da, sinple eta gordin. Hori lortzeko gerrak, estatu kolpeak eta egin beharreko guztiak egiten dituzte, mundu osoko herrialdeak aberastasunez husteko. Horren ondorioz jendeak migratu egiten du. Horregatik sartzen dira patera batean haurdun dagoen emakume bat eta bi urteko umea besoetan duen gizona, itsasoa lurra baino seguruagoa delako haientzat. Ez gure kultura ezabatzeko globalizazioaren mesedetan, ez ez. Jateko, bizirauteko, besterik gabe. Gure arbaso asko Ameriketara joan ziren gisan.

    Beraz, etorkin horiek euren erabakiz etorri dira? Ez.
    Etorkin horiek, ahal balute, haien herrira itzuliko lirateke? Bai.
    Zergatik ezin dute? Aberats talde batek, beraien interes erraldoiak tarteko, herrialde hori miserian daukatelako.

    Beraz, Che, errepikatu nirekin: GURE EXISTENTZIA ETA BIZITZA MEHATXATZEN DITUZTENAK ZURIAK ETA ABERATSAK DIRA, EZ BELTZAK ETA POBREAK.

    Uste dut ez dela aski esaten, eta gehiagotan azpimarratu beharko litzatekela: geure burua ezkertiartzat daukagunok inmigrazioaren aurka gaude. Are gehiago, inmigranteak eurak dira inmigrazioaren aurkako sutsuenak. Inork ez lukeelako bere etxea utzi behar bizitza duin bat izateko.

    Horrek ezberdintzen gaitu: eskuindarrak inmigranteen aurka zaudete, eta ezkerrokook inmigrazioaren aurka.

    Nahiz eta hau ez zen idatziko gaia, bai, argi eta garbi esango dizut: gerra eta gosetik ihesi datozen pertsonei harrera ematen dien herria herri handi eta duin bat da. Eta ez dut uste, gaur-gaurkoz, Euskal Herria osatzen duten administrazio ezberdinetako gobernuek asko egin dutenik bide horretan.

    Bizkaiko 120 hizkuntzen adibidea dakartzu. Euskara gutxietsia da egun, azpiratua zen duela 50 urte, mespretxatua duela 150, alboratua duela 300, eta Mikeloti latinez abestuarazi nahi zioten duela mila urte. Nork zanpatu dio euskarari lepoa ia ito arte? Espainia, Frantzia eta Euskal Herriko elite ekonomiko, elizkoi eta politikoek.

    Gutxiago kobratuta konformatu behar duzula? Justu kontrakoa esaten ari naiz eta! Edo zer zara, General Motorseko jabea? Harek bai, harek dezente gutxiago kobratuko du. Deshazkunde ekonomikoa: makroekonomiaren jaitsiera, “irabazi” gutxiago sortuko dira, eta sortuko direnak denon artean banatu. Irabazten aterako zinateke, Che.

    Populismoa? Psss, ez dakit nola definitu zure diskurtsoa. Fronte Nazional frantziarrak eta VOXek diotena esaten zabiltza baina euskaraz. Horiek ere berdina egiten dute, goikoak seinalatu beharrean behekoei eman egurra. Eta Amazoneko nagusia gustura.

  • Alpargatero 2021-03-01 14:54

    Eta nazioak desegitea pauso bat baino ez da. Gizarteak suntsitu nahi dira, era guztietako zatiketak sortuz: emakumeak gizonen kontra; zuriak beltzen kontra; minoriak (minoriarik ez zegoen lekuan, minoriak sortu egin behar dira) gehiengo “zapaltzaileen” kontra; homoak heteroen kontra, transak cisen kontra… Familiak ere suntsitu nahi dira, instituzio zaharkitutzat joz eta gazteak umeen ordez, “txakurrak” izatera bultzatuz (etorkizunik gabeko mundu honetan umeak izatea erokeria da!!!) baita gizabanakoa ere, estatuaren eskuzabaltasunetik bizitzeko bere askatasun guztiei uko egiteko prest egongo den erreferentziarik gabeko ente bihurtuz… Eta globalismoaren lan honetan guztiz bat eginik ezkerreko muturreko biolentoak eta elite glogalistak beren “gobernuz kanpoko” erakunde diruz sobratuekin…. Ederra panorama! Baina zer ondo, Trumpez libratu gara eta hor ditugu Bidon eta Kemala lehen bonbardaketei ekinez, txalo! Lortu dugu!

  • Lehen Espainia eta Frantzia, elite ekonomikoak eta eliza izan ziren euskara zokoratzen, guztiz ados. Eta jada lehendik hondamendia egina dagoenez, orain jada ez du merezi inmigrazioak dakarren kaltea aipatzea ere. Arrazonamendu bitxia. Euren herrialdeetan hondamendiak egin dituzte (ados) eta horregatik datoz ihesi (batzuk bai, horrela da) eta guk onartu besterik ezin dugu egin, elite ekonomikoek egin dituzten kalteak konpontzea tokatzen zaio herri xeheari. Arrazonamendu bitxia. Arrazonamendua izan zitekeen: “eliteek egin dute hondamendia, orain konpondu dezatela!”, baina ez, ez da hori arrazonamendua, guri tokatzen zaigu konpontzea. Eliteak gustura egongo dira arrazonamendu horrekin, eliteak seinalatu beharrean, isil-isilik, sortu duten arazoa konponduko dugu. Bitxia benetan! Aurrekoan zabor organikoa botatzera joan nintzen eta bestetan ez dut begiratu izango, aurrekoan ohartu nintzen: edukiontzian eginbideak euskaraz, erderaz, arabez eta beste bi hizkuntza (ez dakit zer ziren). Bikaina aizue! Bikaina! Gero etorri niregana murgiltze ereduarekin,,hizkuntza politikarekin, bla, bla, bla. Beñat, badakizu gauza bat? Abantaila daukazu, zure diskurtsoa gaur egun politikoki zuzena da, nirea ez. Politikoki zuzena zergatik den galdetu beharko zenioke zeure buruari. Eliteen babesa izango ez balu, ez litzateke zuzena izango zure diskurtsoa. Baina jakin ezazu, aurki, zuk uste duzuna baino lehen, zure diskurtsoa ez dela zuzena izango. Jendea oso haserre dago.

  • arrazoiak arrazoi, euskaldunok ez daukagu migrarien honnerako olatu partikularra kontrolatu ahal izateko giltza.

    Eta migrazio olatu orokorra maneiatzeko giltza ere ez, jakina. Giltza hori “aurpegi-zurbilek” daukate (%1 delakoak, euron zerbitzari garen “klase” guzton zenbitzuari esker). Sistema horren kontra bagaude, beraz, Palazioko sukalde-zerbitzuak endredatzetik hasi beharko dugu (hornidura-sabotaiak egiten)

    Gurera neke-neke eginda baratzen diren aurpegi-beltz edo gorriei dagokienez, badakite sobera ondo kolonizazio politiko-ekonomikoa (eta kulturala) zer den. Eta hemengo euskaldunok ere badakigu kolonizazio kulturala (eta politiko-ekonomikoa) zertan datzan. Azal desberdinotako kolonizatuok badugu zertan elkartu eta batailatu aurpegi-zurbilen kontra.

    Bestelakoan, nik uste, migrari bat bera ez balitz etorriko ere, euskeraren arazoak zutik jarraituko luke bere oso-osoan.
    Izan ere, gure Erraldoia makal badago, ez da migrariak datozelako, baizik eta OINUTSIK dagoelako.

    Hau da, euskal herritarrok ez dugulako euskara balioesten, balioztatzen, baliotzen, baliatzen, haintzat hartzen, estimatzen… eta -TZEN guztiok maitatzen.
    Asto MANDOEK noski ezetz, eta asto-ASTOEK ere ez: EZ gaituztelako euskeraz “kulturaztatu”.
    Beraz, badakigu zer egin behar dugun: 2021eko KULTURGINTZA “fundatu… eta dezu armatu”.
    Tronpetariek gure inguruan zazpigarren bira eman baino lehen..

  • Beñatek, txantaila emozionala egin nahi du haurdunak eta umeak aipatuz. Txantaila mota hori euskaldunoi ezaguna egiten zaigu. Josuk berriz, inmigrazioa kontrolatzeko giltzarik ez dugula, beraz onartu beharra etsipenez. Biek ez dute inmigrazioaren aldeko argudiorik, baizik eta etsipenez onartu beharrekoa. Eta gero beti euskaldunen emigrazioak gogorarazten dizkigute, beste txantail emozinal baten modura. Gero, gizon zuria da guztiaren erruduna, eta euskalduna arraza zurikoa denez ( barkatu, euskal arraza aipatu dut eta hori ez da politikoki zuzena), ba zigorra jasan beharko du bai ala bai, penitentzia egin beharko du (hau tradizio kristauaren eraginez da?). Laburtuz, aldeko argudiorik ez, baina erruduntasuna, flagelazioa, penitentzia, autogorrotoa franko. Hau da, eliteen desmasen arduradun egin beharra daukagu. Eliteak gustura egongo dira, ni ere egongo nintzateke. Jeff Bezoss bezalako neoliberal putakume bat izango banintz, nire lagunak ezkerrekoak izango lirateke, globalizazioarekin guztiz lerratu dira eta.

  • Beñatek hainbatetan erabili duen beste argudio bat: hemengo zaharrak zaintzeko etorkinak bost duroren truke. Bai, hala da. Etorkin horiek Urkulluri eta beste hainbati papeleta ondo konpontzen diete. Horiek gabe ikusi nahi nituzke Urkullu eta lagunak. Problema latza esku artean izango lukete. Eta horregatixe ez ditut ikusi ere egin nahi etorkinak gure zaharrak zaintzen, Urkullu eta parekoak ataka larrian ikusi nahi ditudalako. Arazoak partxe bidez ez ditut konpondu nahi. Arazoaren muina zein da? Jaiotze tasa gainbeheran doala. Norbaitek zerbait egin du hori konpontzeko? Ez. Ezker Abertzaleak ere ez. Ezker Abertzalea ere eroso dago etorkinek zaharren arazoa konpontzen dutela. Konpondu ez dute egiten, partxeatu baizik. Beñat, sistemaren zuloak partxe bidez konpondu nahi dituzu. Globalista peto-petoa zaitugu. Nork esan gure ezker abertzalea horren baju eroriko zenik, globalistak bihurtu dira.

  • Sekretutxo bat 2021-03-01 21:18

    Herrialde baten oinarri etnikoa aztoratzen denean sozialismoak ez du lekurik. Ezberdintasun etnikoak elkarlana zapuzten du, etnia bakoitzak bere helburuak ditu eta beste etniekin lehian arituko dira.
    Etorkinek bere herrian dauden tirabirak direla eta, ihes egiten dute, baina harrera herrian nagusitzen hasten direnean tirabirak sortuko dituzte eta noski, boteretsuek ez dute hori jasango, herri xume eta langileak jasango du.
    Europa mailan jada ikusi ditugu harrera herrietan dauden estatuak puzkatzen (BLM Ingalaterran…), terrorismoa (Charlie Hebdo, Bartzelona…), mafien arteko liskarrak (Aljeriarrak vs txetxeniarrak Frantzian), bullying etnikoak ikastetxeetan, nazioarteko gatazken hedatzea Europan (kurduak vs turkiarrak Alemanian, turkiarrek armeniarrak jipoitu nahian Frantzian…)

    Etorkin askok zurien aurkako gorrotoa etxetik dakartzate eta horri gehitu behar zaio progresismo zuriak behin eta berriz zuriei (batez ere gizona eta heterosexuala badira) munduko arazo guztien errua botatzeko duen joera (autogorrotoa) nahiz eta munduko beste anitz etniek historian zehar guk sortu ditugun arazoak baino arazo gehiago sortu duten.

  • Benat Castorene 2021-03-01 22:35

    Ene ustez imigrazioa fenomeno larria dela denentzat bai emigrantek uzten dituzten herrientzat bai errezibitzen dituztenentzat baita guretzat ere. Arrazoiak hanitzak dira, gerlak, sarraskiak eta miseria herri batzuetan baina bai ta ere gizarte europar liberalaren bizimodu erraza,kontsumista eta hedonistak sortzen duen seduzioa Afrikako populu anitzetan. Horrela amesten dute behintzat; Joera badugu azken arrazoi hau gutiesteko. Alta berdin zen Hego ameriketara joaiten ziren gure arbaso askorentzat, errezago zen dirua irabaztea Txilen Santiagoko almazen batean edo valdivia inguruko fundo handi batean eta hainbat gaizto maputxentzat!
    Imigrazioaren alderako politika erabakigarria izan liteke Frantzian urrengo hauteskundeetan. Frantziari, hiri handietan, asko kostatzen zaio integratzea jadanik aspaldian jindakoak eta imigrazioaren jarraipenak ezinezkoa bihurtzen du. Beheko klase frantziarra argiki imigrazioa geratzeko alde da .eta horrek bultzatzen du RN ( Marine Lepen) besoetara. Globalisazioa ez du aprobetxatzen eta gainera badute sentsazioa galdatze zaiela beren herria partekatzea behar dutela arrotzekin eta beren herria arrozten dela.
    Askotan errana izan da herria dela pobrei gelditzen zaien azken ontasuna
    Iparraldean hiri handirik ez izanez geroz momentuz problema ez da berdin pausatzen. Hemen imigrazioa, edo inbasioa hobeki erraiteko, frantziarra da hondamendu berdinekin eta areagotuko da zeren eta Paristarrak hasi baitira Parisetik ihes egiten.
    Beraz gauden denok kalme, problema egiazkoa da, denok kezkatzen gaitu, ez da soilik egoismo edo altruismo kontua. Luzaz eztabaidatu beharko dugu horren gainean.
    Nik ez ditut ideiak argi baina bi obligazio ikusten ditut:
    Bi obligazio iaurreratuko nituzke momentuz:
    1) Ene ahalbideen neurrian, ez dut inor utzi behar urean itotzera edo gosez edo hotzez hiltzera.
    2) Gure herria edo komunitatea defendatu behar ditut arriskuan emaiten duen edonoren kontra,
    Gau on denoi.

    ..

  • Estatua izango bagina eta estatu egitura edukiko bagenu, kanpotik etorritako etorkinei baldintza batzuk betearaztea eskatu geniezaieke, adibidez urte batzuen buruan herri horretako hizkuntza jakitea. Baina estatua ez garenez, eta horretaz gain kanpotik datozen gehienak Espainiara datozenez, eta Euskal Herriaz eta honek suposatzen duenaz ez dutenez ezer jakin nahi, gure egoera oso kezkagarria bihurtzen da. Azken urteetan 300.000 lagun gutxienez etorri izan dira Euskal Herrira. Nola demontre euskaldungo ditugu une honetan euskaraz jarduten garenon kopurua hau baino txikiagoa bada?
    Nik ere ez dut nahi inor gosez hiltzen ikustea, edo itsasoan itotzen ikustea. Baina ezta ere nire herria poliki poliki desagertzen ikustea. Arazo larria geneukan, daukagu eta izango dugu bertokoekin,eta hau gutxi balitz, kanpotik arazo hau potolotzen lagunduko duten beste milaka lagunak ere onartu behar ditugu.
    Konplexuz betetako herria gara, beti munduko beste herriekin zorretan gaudela ematen du. Zuriak izatearren planetan gertatuko triskantza denen errudunak garenez, gertatzen den dena kiroltasunez onartu behar dugu, nahiz eta horrek gure desagerpena ekarri.
    Batzuetan chauvinistagoak izatea gustatuko litzaidake, eta euskaldun izatearen harrotasuna azaleratzea. Baina ez da gure kasua. Akonplejau bezain galtzaileak.

  • Che:
    Ez dut uste luzaz jarraitu ahalko dugunik eztabaidatzen, esaten dudan guztia itxuraldatu eta, gainera, anonimo bat zarelako (ni aurpegia emanez eta zu anonimo, zu beti garaile).
    Zure amorrazioa jende xehearengana bideratzen duzun bitartean ez duzu inoiz erroko konponbiderik lortuko. Hemen behar dena da ahalik eta gehiengo handienak bildu Euskal Errepublika bat sortzeko, gehienbat ezkerretik etorriko dena (nahiz eta zuk hori gogoko ez izan), eta arazo sozioekonomiko guzti hauei erantzun integralak emango dizkiena. Eliteek hondamendia eragiten dute, hemengoei eta hangoei, eta Euskal Errepublika bat elite horien aurkako ukabilkada bat da. Eliteak seinalatzen ari naiz DENBORA GUZTIAN, IDATZI GUZTIAN, eta zuk justu kontrakoa aurpegiratzen didazu. En fin.
    Espainian zabaldu den diskurtso hori irentsi duzu patatekin: politikoki ez-zuzena zara. Zu, bizi osoan fatxek egin nahi izan dutena egiteagatik. Biba zu, antisistema. Politikoki ez-zuzena badakizu zer den? Euskal Errepublika bat sortzearen alde serioski engaiatzea, orduan agertzen baitzaizkizu bidean epaileak, poliziak eta kaka zahar guztiak.
    Penitentzia? Autogorrotoa? Baina non? Nola? Zergatik? Idatzia irakurri duzu, edo zuzenean jatsi zara iruzkinetara nahi zenuena esatera? “Eliteak gustura egongo lirateke?” BERRIZ???????????!!!!!!! Zuk uste duzu, benetan, azken hamar urtetan gertatu direnak gertatuta, eliteak gustura daudela ezkerra gobernura iristen denean (Gipuzkoako diputazioa edo Iruñeko alkatetza, adibidez?), edo ezkerrak kalean kontraboterea izateko adina indar lortzen duenean (grebak, protestak, alternatiben eraikuntza…). Mundu zeharo ezberdinetan bizi gara. Nik uste nuen jo eta asaldatuta ibiltzen direla, haien hedabideak mobilizatuz, patronala kexu, banketxetako jabeak kopetilun… Baina ez, oker izango ginen.
    Partxeak zureak. Gureak konponbide integralak. Mundu hau bere neurrira erabiltzen duen aberaskilo koadrila horren aurka goazelako, eta herritarren gehiengoen hobebeharrez dihardugulako.
    Globalista peto-petoa zu. Begirada beherantz bideratzen duzulako, eta praktika horrekin ez duzulako egoera iraultzen, politikoki ez-zuzenez mozorrotu dela pentsatzen duen kontserbadore bat zarelako; zure praktikak mundu hau globalizazioen nahietara are gehiago makurtzen duelako. Idatzian aipatzen nuen funtzionatzeko moduaren adibide garbiena zarelako.

    Josu:
    Ados diozunarekin.

    Beñat:
    Inor ez da hiru duroko lantxa batean itsasoratzen bizitza kontsumista eta hedonista bat izateko, bizirauteko baizik. Beste “bizitza estilo” bat izateko mugitzen direnak Ipar EHra urtero iristen diren frantziar uholdeak dira, aipagai dituzunak (ez dakit non irakurri nuen 3.000 lagun inguru direla urtero).
    Amaieran aipatzen dituzun bi argudioekin ados nago. Kontua da zer egin gure posiziotik. Bat: gehiengoak bildu estatuekin konfrontatu eta errepublika bat sortzera bidean urratsak ematen jarraitzeko. Bi: egun hori iristen den bitartean lanean jarraitu alternatiben eraikuntzan bai herri mugimendutik eta bai eskura dauzkagun instituzioetatik ere: euskalgintza, naziogintza, ekonomia sozial eraldatzailea, elikadura-energia burujabetza…

    Ondo segi

  • Beñat, benetan Europak suposatzen duen kontsumismo eta hedonismo munduaz liluraturik inork ez duela bere jaioterria uzten sinesten duzu? Benetan? Nik bizirauteko asmoz datozenak ez dut zalantzan jartzen, asko gainera, baina bestelakoak, ere.
    Zure ezker/eskuin dikotomia horrek dagoeneko aspertzen nau. Ezkertiarrak onak, eskumatarrak txarrak. Bizitzak pertsonak beste modu batean sailkatzen erakutsi dit: pertsona zintzoak,ondradu, langileak eta pertsona gaiztoak, iruzurgileak eta alperrak. Denetarik daukazu zure bi talde hoietan.
    Eliteek kanpotar jario honi etekinik atera ez diotenik uste duzu? Mende hasieran gremiotan lanean dihardutenei galdeiezu, haiek azalduko dizuete konpetentzia nola nahastu zen. Edo tabernetan dihardutenei, haiek esango dizuete euren soldatak nola jeitsi ziren. Edo etxeetan zaintzatan dihardutenei. Hamaika adibide daukazu. Eta eliteak pozik.
    Oso diskurtso doktrinak daukazu. Argi ikusten da nondik datozen, baina ez dut uste eliteak Gipuzkoako diputazioan edo Iruñeko alkatetzan zureak egoteagatik kakaztu zirenik.
    Zuk aipatzen dituzun indar eraldatzaile ezkertiarrek, gaur egun elite/txusma zatiketa horretan, kontraesan gutxi sortu ditzakete, denbora gehiago mugikorrari, euren giharrei, euren arropen markatu eta edaten dabiltzan garagardotegi begira emoten dietelako.
    Sentitzen dut. Errealitatea gordina da.

  • “Zure ezker/eskuin dikotomia horrek dagoeneko aspertzen nau. Ezkertiarrak onak, eskumatarrak txarrak. Bizitzak pertsonak beste modu batean sailkatzen erakutsi dit: pertsona zintzoak,ondradu, langileak eta pertsona gaiztoak, iruzurgileak eta alperrak. Denetarik daukazu zure bi talde hoietan”.

    Esan zenbat pertsona zintzo, ondradu eta langile aberastu diren zintzo, ondradu eta langileak izaten, mesedez. Niri bizitzak erakutsi didana da “ezker/eskuin dikotomia faltsua da, guzti horren gainetik pertsonak” esaten dutenak, orokorrean, eskuinekoak izaten direla. Ezkerreko kabroiak daudela? Noski, banekien. Baina besteen odola xurgatzetik bizi ez den kabroi bat bada, gaitzerdi.

    Kapitalismoak ez du langabeziarik gabeko gizarte bat nahi. Langabe poltsa bat izateak ahalbideratzen duelako greba baten aurrean jende berria sartzea, eskulana ordezkatzea, eta presio faktore bat izatea langileak bere lan-indarra merkeago saltzeko. Horretarako ere baliatu dituzte etorkinak. Nortzuek? Patronalak, elite ekonomikoek. Bestalde, etorkinek ere beste lan batzuk egiten dituzte, euskaldunek egin nahi ez dituztenak (eta hor ez dago batere konpetentziarik): barazki-fruitu bilketa, zaharren zaintza, itsasoa, obrako peoiak, basolanak… Burgesiak etorkin kopuru jakin bat nahi du, rol hori joka dezan, eskubide gabe, paperik gabe, ahotsik gabe. Kopuru horretatik aurrera, alanbrea, sua, itsasoan itotzen utzi eta tiroka hil Tarajalen.
    Diskurtso adoktrinatua daukadala diozu. Ez naiz iritzi berekoa, noski, uste baitut aski oinarri daukadala esaten ari naizena esateko. Gipuzkoan izan ziren mugimenduak gobernu aldaketaren atarian eta legegintzaldian hainbat gairekin: aberastasun handiei zerga, hondakinak, ustelkeria… Nafarroan zer esanik ez (euskarari buruzko pausuak, guretzat gutxi izan arren giroa erabat asaldatu zutenak / neurri sozialak / burujabetzaren aldeko pausuak…) pentsa, UPN lehen aldiz ez zen bakarrik aurkeztera atrebitu eta Navarra Suma sortu behar izan zuen.
    Euskal Herria beste eszenatoki batera eraman nahi bada gobernuak lortzeko borondatea izan behar, kaleak astintzeko, kontraesanak kudeatzeko, lokazteko. Mundu hau kaka zahar bat dela esanez eta lau mohikano puru geratzen zaretela ispilu aurrean errepikatuz ez dago ezer. Herri hau aldatzeko indarra duen giharra ezkerreko abertzaletasunean dago, zuri gustatu ez arren.
    Sentitzen dut. Errealitatea gordina da.

  • Benat Castorene 2021-03-02 10:29

    Beñat, uste dut erraiten ahal dutala Afrika maite dutala Han ibila naiz gaztetik, gero lanerako, familia badut bertan, parte bat beltza.gainera. Kuriositate eta zinpatia handia izan ditut haien idazle eta filosofoen gana, batzu oso onak dira eta.
    Horregatik, hurbildik ikusi izanagatik, errepikatzen dizut aspaldi danik Afrikako parte handi bat Europak eta bere bizimoduak fazinatua dagoela, elita zen hasi horretan eta orai kasik denak. Joera horrek sortzen duen bertako kulturaren galerak beldurtzen nau. Eta Tximinok hitz orekatutan dioenean bezala emigrazio arriskutsu eta etsitu horrek baduela zer ikus fazinazio horrekin, arrazoi osoa du. Zein den miseriaren partea eta zein fazinaziorena? ezdakigu, gainera biak nahasiak izango dira seguraz ere.
    Fazinazio eta emigrazio horiek errogabetzen dituzte eta, neurri bat gaindituz geroz, aitortu beharra daukagu errogabetuko gaituztela gu ere.
    Gertatzen da justu familiako batekin Kamel Daouden testu batez ari ginela hitz egiten. Hor agerian azaltzen da ( nola ez sobera gordinki erran?)bere herria ez duela gehiago asko maite, aspertzen dela bertan, eta erraiten du hango gizarte guzia prest litzatekeela Algeriatik anka egitera posibilitatea izango balu.
    Espero dutKamel Daoud makur dela edo exageratzen duela.
    Frantsesez da eta Zuzeuren bitartez zuen eskura eman nezake gogotik norbaitek nahi izan balu .

  • Tira. Beñat-bertsolariak puntu puñeteroa jarri diguk.
    Izan ere, trenen.talka.itzel.bat sortzear baitago, Europa gero.eta prekarizatuaren eta kanpo-jendeen gero.eta migrazio handiagoaren artean.
    Beraz, datorkigun gatazka honi TENTUZ, “KALMAZ” ETA SENEZ oratu behar diogu, eta ez alferreko hasperenekin.

    Hazteko, CHE, utz bazterrera besteon balizko AJE edo JARREREI buruzko aipamenak (“kristau” ejeak; “etsipenak” etab.). Eta ni ere saiatuko nauk gauza bera egiten CHE bezalakoekiko.

    Baina euskaldunok ez al gara kapaz pentsaera ez-ortodoxo samar bat eraikitzen?
    Hel diezaiogun, bada, zezenari adarretatik (elkarren kontrako hasperen alferrak albora utziz).

    Hasteko, argi bereizten ditiak AURPEGI-ZURBILAK (pelikuletako “rostros palido” konkistatzaile/kolonizatzaile petoak (EHU, ETB etabar barne, noski) eta AZAL ZURIAK.

    Eta hemen nire iritzia: Azal-zuriak nahiz azal-beltzak, izatez, onbera eta gaizto izate kondizino humanoaren partaide gaituk. BERDINKI azal-zuri.gorri.beltzok.
    Beraz, soberatzat jotzen dizkiak indibiduoen intentzioei buruzko espekulazioak.

    Espekula dezagun AURPEGI-ZURBILEk sorturiko infra eta gain.egiturei buruz, egitura horiexek baitira pobre-“klase” guztiok esklabo bihurtzen gaituztenak (Bill Gates eta sistema honen “inteligentsia” osatzen duten BANAKOAK hainbat mitifikatu gabe.

    Eta jar gaizen zeozer eraginkorra egiten SISTEMAren aurka eta EUSKERAren alde. Azken honen alde, adibidez, gure Erraldoiak behar-beharrezko duen KULTURGINTZA, besteak beste.

    Bestela, zein alternatiba daukak, CHE, botereaz beste?. Boterea lortzen dugun bitartean, esan nahi diat. Hots, guri bizitzea tokatu zaigun bitartetxo luze honetarako?

    Ez diat ikusten batere argi B alternatibarik daukazuen, adibidez, azal-beltz migrariei buruz. Eta, azkenez, beltzok ez dituk batere tontoak. Gu baino askoz abilagoak dituk hizkuntzetarako, adibidez; eta esan bezala, bazekitek, eta asko jakin ere, kolonizazioaz.

    Hortxe B alternatiba eraginkor bat bederen: erakar ditzagun gure borrokara.

  • “Baina besteen odola xurgatzetik bizi ez den kabroi bat bada, gaitzerdi”.
    Niri otutzen zait burges-zuri-eskuindar-esplotatzailea ez den odol-xurgatzaile ugari…
    Besteak beste, diru-sarrerak bermatzeko errenten (DBE=RGI) iruzurren bidez euskaldunon sakeletik milioiak ostu dituzten dozenaka pakistandar.

    https://www.diariovasco.com/gipuzkoa/desarticulan-gipuzkoa-grupo-20171215122827-nt.html

    Mafia eta jendilaje bizkarroi hauen onarpena eta tolerantzia gauza ezinezkoa da justifikatzen analisi arrazional orotatik, baina gure herria eremu emankorra izaten ari da azken hamarkadatan hauen loratzerako.
    Sistemak bere egindako hegemonia kultural ezkertiarrak izango du zer ikusirik horretan. Izan ere, ezker hegemonikoak beti bilatuko du modua halako jendea zuritzeko herenmunduko beltzaranak diren artean edo bestelako “gutxiengo zapaldu”ekin identifikatu ahal diren artean (hots, delako “subjektu iraultzaile” diren artean). Eta justifikatzeko modurik ez bada, zaborra alfombra azpian ezkutatu dute entzungor eginez eta kitto. Guztia bedi euren errelato erlijioso hori bere horretan mantentzeko eta agenda globalistan sakontzeko.

  • Beñat, etzazu pentsatu zu eta biok horren urruti gaudenik hainbat puntuetan. Are gehiago, munduko zorterik onena opa dizut zure iraultza horretan. Seguruenik bertan elkar ikusiko dogu eta ospakizunaz gozatu, jauzika eta irrintzika. Baina mesede bat eskatzen dizut: ospakizuna egiteko orduan, zure mandatorioei, euskara erabili dezatela esan, duintasuna eta koherentzia gatik. Eta ez dezaten egin hoien burua izan den gasteiztar emakume horren moduan, bere justifikazio tuit osoa gazteleraz bota zuela.

  • Beñat:
    Europa ezagutzen ez duten afrikar asko txunditzen ditu Europak, eta ados, fazinazio hori tarteko ere helduko da jendea Europara. Gutxiengo bat. Inor gutxik uzten du bere lurra hautu propioz, nire ustez. Inmigrazioa ez da ona inorentzat, gehienbat mugitu behar duenarentzat, eta hori errotik konpondu ahal izateko lehen munduko multinazionalek Afrika eta Asia odolusteari utzi behar diote, eta horretarako ezkerreko indarrek hartu behar dute boterea hemen eta han. Ez soilik botere instituzionala, botere erreal osoa ere. Txikitik eragiten, eta ahal denean handira jokatuz.
    Kamel Dauden testigantza ZuZeura ekarriko bazenu ziur denok estimatuko genizukela, ataka zail horretan bizi den beste norbaiten lekukotza izatea. Tanta bat itsasoan. Alde egiterakoan konponbide pertsonal bilatu ahal zaio arazo kolektibo bati, eta desesperazioa da horretara bideratzen duena, eta desesperazioak aurpegi asko izan ditzake.

    Josu: erakar ditzagun etorkinak Euskal Errepublika bat sortzearen aldeko dinamikara, euskarara, herrigintzara. Katalunia dugu eredu, ez eredu perfektu, ziur, baina eredu. Horretarako guk geuk ere konfort eremu asko gibelean utzi beharrean gaude.

    Egurra:
    Ez izan halako fijazioa bost kuartorekin, honbre, benetako dirutza hemen dago:
    https://zuzeu.eus/euskal-herria/petronorrek-ordaintzen-dituen-zergak-gutxi-edo-ia-bat-ere-ez/
    Lehentasunak markatu.

    Tximino:
    Ez zait mandatario askorekin egotea tokatzen, baina halakoren batean batenbat ikusten badut emango diot enkargua zure partez.
    Eta zeinen ados gauden azken puntu horretan.
    Segi ondo

  • Benat Castorene 2021-03-02 13:25

    “Inor gutxik uzten du bere lurra hautu propioz” berrespen honekin sobera aurreratzen zira ene ustez zure euskaltasunak eraginda seguraz ere.
    Ez da erraz jakitea eta gaia delikatua da, zeren ari baigira haurrekin batera itotzeko arriskua hartzen duten jendeen motibazioaz.
    Hala ere aurrera nezake bizitza eta etorkizun hobeak esperoz “hautu propioez” uste duzun baino asko erabaki dutela herria uztea eta itsasoaren arriskua hartzea. Segur naiz perila larriki gutiesten dutela lur promisatuaren liluragatik eta trafikante zikin batuek enganaturik.
    Zaplakuntzak eta miseriak ez dira denentzat arrazoi nahikoa. Herrian bertan asaldatzen ahal ziren zapaltzaileen kontra edo lagunen artean kooperatiba bat eraikitzen beste askok egiten duten bezala..
    Errealitatea ez da hain sinplea.
    Kamel Daouden testua euskaratuko dut denbora piska batekin eta publikatuko Zuzeun. Ezin dut frantsesez bota alainan! .

  • Aupa Beñat.
    “GURE EXISTENTZIA ETA BIZITZA MEHATXATZEN DITUZTENAK ZURIAK ETA ABERATSAK DIRA, EZ BELTZAK ETA POBREAK” diozunean gauzak asko sinplifikatzen dituzu eta ez da inondik inora errealitatea. Afrika beltzek eta pobreek ere izorratzen dute. Saharar errepublikan gertatzen denaren erru guztia txuri aberatsek al dute? Esklabutza zurien kontua bakarrik izan al zen? Afrikarrek egiten dituzten barrabaskeri guztiak zuri gaiztoen erruagatik al da? Orain Afrikak duen arazo nagusia ez da zuri aberatsek eragindakoa nagusiki, naiz eta horrela uste izateak dena errazten duen. Arazoa askoz ere konplikatuagoa da, eta arazoa ulertu gabe ezin konpondu.

  • “Lehentasunak markatu”
    Ez da lehentasun kontua, errelato kontua baizik. Eta niri ezker hegemonikoaren errelato bibliar-mesiatar horrek (juduak=beltzaranak=txiroak=zapalduak=onak VS egiptoarrak=zuriak=aberatsak=zapaltzaileak=gaiztoak) portzulo ematen dit. Zeren eta, xinplekeria, faltsukeria eta dogmtismo hutsa izateaz gain, euskal gizarte santujale eta sineskorra oinarri arrazionalik gabeko erruduntasun sentimendu eta konplexuetan murgilarazten duen (eta bide batez bere biziraupen senaz eta autodefentsa-mekanismoz gabetzen duen) zabor ideologikoa besterik ez da, sistema inperialistaren bozgorailu eta kapitalak sustatua betiere. Herri konkistatu izatearen berezko konplexuekin nahikoa ez eta orain munduko gaitzen errudun behar.

  • Ezkerreko psikologia 2021-03-02 18:12

    Ezkerreko kontakizunak zapaltzaileak eta zapalduak behar ditu, eta “made in USA” kapitalismoak etsai berri bat inokulatu die: gizon zuri heterosexuala (eta deabru berberaz hitz egingo genuke gizon hau ere kontserbadorea eta erlijiosoa balitz). Liskarrak sortzeko ez dago masa segmentatzea baino plan hoberik (merkatuak egiten duen bezala): gizonak vs emakumeak (feminismoa), heterosexualak vs homosexualak (LGBT+ mugimendua), zuriak vs beste arrazak (kultur-aniztasunaren aldeko mugimendua, indigenistak…), haragijaleak vs beganoak (mugimendu animalista), etab.

    Eta hori guztia, gizon zuri heterosexuala oinarri izan duen mendebaldeko zibilizazioa arrakastatsua izan delako eta normalean zuri pribilegiatu diren ezkerreko ekintzaileek duten gutxiagotasun-sentimenduagatik ahultzat jotzen dutenarekin identifikatzen direlako ezartzen da. Horregatik, ezkerreko aktibistek diskurtso emozionalen bidez kolektibo hauekin beraien gutxiagotasun-sentimendua partekatzen dute kide guzti-guztiak kolektibizatu nahian (emakumeak, homosexualak, transexualak, gutxiengo etnikoak…) beren kausara erakartzeko eta boterea lortzeko (Nietzscheren morroiaren moralaren gaitzondoa).

    Kapitalismoaren aurkako zenbat manifa edo ekimen ikusi dituzue? Eta feminismoaren edo errefuxiatuen aldeko zenbat?

    Ezkerrak internazionalismo proletariotik kosmopolitismo liberalera igaro da eta eskuin muturra langileria berenganatzen ari da, bai Frantzian ildo sozialista duen Le Penekin eta baita Espainian ildo liberala duen voxekin.

    Eta Euskal Herrian? Ba badirudi askok ez daudela oso kontent alderdi abertzaleen norabidearekin… Denborak esango du.

  • Egun on,

    Beñat:
    Ziur naiz miresmen eta txundipen hutsagatik migratzen dutenak gutxiengoa direla, eta agian jakingo duzu, baina arbaso sahararrak dauzkat, eta ikuspegi hori kontutan hartuta ere esaten dizut.
    Uste dut aipatzen duzun fazinazioaren kontua Kuban pairatu zutela, bereziki 90eko hamarkadan eta milurteko hasieran. Propaganda bonbardaketa tarteko gazte kubatarrek miamikoak ikusten zituzten sekulako jauregietan bizitzen, kristoren kotxe zaharrekin, bakeroak, makillajea, telebista handiak… bat baino gehiago engainatu zuten. Asko hitz egin zen Miamira alde egin zuten txalupa haiez, sozialismoaren porrota gorpuzten zutelakoan. Baina ez da planteatzen Mediterraneoan hiltzen diren guztiak kapitalismoaren porrota gorpuzten dutenik. Kubako afera hori aspaldi amaitu zen. Zergatik ote? Joan zirenak berehala konturatu zirelako zer zegoen AEBtan. Kuban oinarrizko beharrak asetuta daude: etxea, elikadura, hezkuntza… eta kapitalismoan ez. Fazinazioaren kontua erraz moztu ahal da, behar gorriarena ez ordea.
    Mila esker Daouden testua euskaratzeko agertu duzun prestutasunagatik, zuzeulariok asko estimatzen dugu.

    Iker:
    Diozun bezala, sinplifikazio bat da. Gizon zuri heterosexual pobreak daude, eta emakume beltz homosexual aberatsen bat ere egongo da, zalantza gabe. Kontua da sinplifikazio horrek agertzen dizkizula eremu guztietan pribilejiatu denaren isla: gizon gisa pribilejioak dauzkazu, heterosexual bezala bizitza errazagoa egingo zaizu, eta aberats izanda zer esanik ez. Planteamendu horrekin, orain eta hemen, gehitu erdaldun elebakarra izatea EHn: beste pribilejio bat. Amets Arzallusi entzun nion Angela Davisek “Emakumea, Arraza eta Klasea” liburua hemen idatzi izan balu, arrazaren tokian hizkuntza jarriko lukela.
    Zapalduentzat kaltegarria da borroken atomizazioa, hau da, bakoitza bere eremuan aritzea lanean beste zapalkuntza guztiek eragingo ez balie bezala: homosexualak askatasun sexualarekin, euskaldunak euskalgintzarekin, emakumeak feminismoarekin, langileak klase borrokarekin… baina aizu, emakume asko euskaldunak dira, eta euskaldun asko homosexualak, eta homosexuak asko langileak, eta langile asko emakumeak. Ez esan guztien artean sinergiak sortzeak ez dionik aterik irekitzen etorkizun hobe bati.
    Saharako kasua aipatzen duzu. Non dago arazoen iturria? Fijatu al zara inoiz zeinen zuzenak diren Ipar Afrikako herrialdeen mugak? Badirudi eskuaira eta kartaboiarekin eginak daudela, eta halaxe da. Nortzuk egin zuten hori? Europako potentzia inperialistek Berlingo Konferentzian. Afrika arpilatu dute, beraien muga ezarri, kolonialismoa lehenik eta multinazionalen inperialismoa ondotik, eta noski, jardun horretan elite afrikarrak ere sortu dira, afrikar eta herritar baino lehen elite direnak. Afrika deuseztu zutenak zatitu zuten Euskal Herria, eta zanpatu gure hizkuntza, eta gure lehengaiak lapurtu, eta foruak deuseztu, eta…

    Egurra:
    Ez etorri biblia eta santujale kontuekin, hemen Iturengo arotzaren kofradiakoak gara eta. Aurretik eman dizudan adibideak mundu ikuspegi bat dakar bere atzetik. Ziur kartzelatik pasa den jendea ezagutzen duzula. galdetu iezaiezu ze jende klase dagoen kartzelan: 1000€, 6000€, 20000€ lapurtzen dituztenak. Espetxea ez da 6 milioi euro eta 47 milioi euro eta 293 milioi euro lapurtzen dituztenentzako egindako eraikin bat, espetxea gizarteko soberakinak eta sistemarentzako jende arriskutsua giltzapetzeko toki bat da. Ez dago ondo pakistandar batzuk gizarte segurantza engainatzea urtean 12.000€ lortzeko; ez dago ongi, badakizu, badakit, inork ez dizu aurkakoa esango. Baina horrelako kasuak ez dira orokorrak, bakoitza izugarri puzten da, eta aldiz aberaskiloena, euroak milaka ez, milioika lapurtzen dituztenak ekitaldietara joaten dira, eta enpresari eredugarriak dira, eta gainera eskerrak eman behar dizkiegu aberastasuna sortzeagatik. Aberastasuna langileek sortzen dute, haien eskuekin.

    Ezkerreko psikologia:
    Ezkerrak zapalduak eta zapaltzaileak behar dituela diozu. Ergo, ez dago ez zapaldu eta ez zapaltzailerik, ezkerraren diskurtso literarioak sortzen ditu. Hitz egin dezagun eskuinaren psikologiaz: bere zentraltasuna eta pribilejioak auzitan jartzen dituen ororen aurka joatea.
    Imajinatzen dut euskaltzalea izango zarela, ezta? Nola bizi duzu egunerokotasuna? Pentsatzen dut nire antzera ibiliko zarela: zeinen etsigarria den euskaraz egin edo ez pentsatzen aritzea, estralurtar baten gisan begiratzen zaituzten Euskal Herrian euskaraz egiteagatik, ematen duenean batzuei molestatu egiten diezula herri honetako hizkuntzan hitz egiteagatik, gustura zaudenean lau lagunekin euskaraz berriketan eta bat-batean bosgarren bat agertzen da, erdalduna, eta ezer pasako ez balitz bezala batzen da taldera, iji eta aja, alaia bera, zeren gainera pertsona ona da, eta umoretsua, baina erdaraz, eta zer, zer egin. behar dut, pisua niregan….
    Beno ba, orain egin enpatia ariketa bat homosexual batekin heterosexualen erresuman, edo emakume batekin gizonen munduan, edo ijito batekin paioen paradisuan. Uste dut ez dela zapaldurik sortu behar, zapalduak egon badaude, bagaude, zu ere zure bizitzako hainbat esparrutan, ziur, eta kontua da nola planteatu estrategia eta ildo errealistak horri buelta emateko.
    “Gizon zuri heterosexuala oinarri izan duen mendebaldeko zibilizazioa arrakastatsua izan delako”. Kontxo, ba gizon zuri heterosexuala oinarri izan duen Euskal Herriari ez zaio bada oso ondo joan…

    Zapaldu guztiak batu eta aurrera

  • Alpargatero 2021-03-03 08:47

    Bai, bai.. Kanariar uharteetan pozarren daude! Zuri esplotatzaile alemaniarren ordez (utikan horien euroak!!). Magrebtar paga-xurgatzaile eta talde-kontsolatzaileak ekarri ditugu, milaka eta milaka ekarri ere. Aupa! Baina zer guayak garen zulo sakonenerako bidean poz-pozik denak!

  • PUTO PERFIL! PUTO EUSKERA!!!
    Beñat, barkatuko nauzu, baina ni euskararen militantea nauzu. Gizon, zuri, heterosexual eta euskalduna. Badakit, ondo jakin ere, mundua injustiziaz josita dagoela, eta horren alde borrokatzea oso zilegia deritzot. Hamaika borroka, hamaika esparrutan!!!! Baina nik euskararen aldeko borrokan dihardut, oso testuinguru zail batean, gehiengo handi batek euskara gorroto duen eremuan, hain zuzen ere. Eta borroka honetan, nahiko umezurtz ikusten dut nire burua. Atomizazioren galtzaile ikusten dut euskara eta euskal nortasuna. Ehunka feminista ikusten ditut, sos arrazakeri jarraitzaile sutsuak, stop desahucios, LGTB zaleak,… Eta gurea? Euskaldun egiten gaituena? Behingoz estatu erraldoiek xurgatutako gaituzte gure ezintasunaren morroi bihurturik?
    Oin gazte askok, nire inguruan behintzat, ertzain gure dute izan, edo funtzionario, berdin dit. Puto perfil! Puto euskera!!!! Hau da gure etorkizuna.

  • “Alemaniarren euroak eta magrebtar paga-xurgatzaileak”

    Ez al dakusak bi gertakarion LIKA, linka edo konektika?
    Ez al dauka inolako LIKArik alemaniar-holandar-frantziar-britainiarrek Afrikan egin duten hustiapen ankerrak eta magrebtar.nigeriar.algeriarrak beren jaioterritik irten beharrak espantuan?

    Zaila duk ezer garbi ikustea bakoitza bere asto gainean gabiltzala, eta bakoitza bere astotik jaitsi ezinik.

  • Ezkerreko psikologia 2021-03-03 13:02

    Ezkerrak zapaldu eta zapaltzaileen erretorika behar du kolektibo horien kide guztiak ezkerreko mugimenduan barneratzeko eta horretarako biktimizazioa eta gutxiespena erabiltzen dute.

    Ez al dago arrakasta izan duen emakume, homosexual edo ijitorik? Emakumea den Angela Merkel, homosexualak diren Stefano Gabbana eta Domenico Dolce edo ijitoa zen Camaron ez zuten arrakastarik izan?

    Euskalduna izateagatik ez dut biktima izan nahi eta hortaz ez naiz etengabeko negarretan aritzen, beti euskaraz eta beti euskaraz artatuko nauten lekuetara noa, kanpoko beste inork ez du nire bizimodua aldatu behar. Nahiko nazkantea da beti biktimaren papera hartzea, horrek muga mentalak besterik ez dizkigu sortzen. Noski gauza asko aldarrikatu behar ditugula, baina ez negarka. Esfortzua eta lana da bidea, horrela sortu baitziren euskal kooperatibak edo ikastolak.

    Kolektibo zapaldurik ez dago, pertsonak bai, baita gizon zuri eta heterosexualen artean. Ezkerrak nahi duena pertsonak kolektibizatzea da nahiz eta emakume, beltz, ijito, musulman, homosexual edo transexual pribilegiatuak egon. Denak zaku berean (ezkerreko zakuan, noski), haien nortasun indibiduala deseraiki nortasun kolektiboan txertatzeko eta horretarako gorrotatu behar den errudun komuna bilatu behar da, naziek juduekin egin zuten moduan.

  • Benat Castorene 2021-03-03 13:02

    Bai banakien Beñat eta sumatzen duen horren eragina emigratuen arrazoiak eta motibazioa aztertzean, eta hartako erran nizuena, alegia ni ere afrikarrena nolazpait; ez zitzaidala hotz uzten, eta hala ere beste zerbait ere ikusi nuela fenomeno horretan.
    Zuk ezagutzen eta maite durun zaharra ez da baitezpada Marroka, Bolikosta ez eta ere preseski Algeria zeinaren gainean, espero dut, eztabaidatzeko aukera interesgarria izanen dugun laster.
    Animo

  • Angela Merkel alemaniako presidente, beraz emakumeak ez daude zapalduta.
    Gabbana eta Dolcek arrakasta lortu dute, beraz homosexualak ez dira zokoratuak.
    Camaron entzutetsua zenez ijitoak arrunt integratuak daude.

    Ah, eta nola Uxue Barkos lehendakaria izan zen eta primeran dakien euskaraz, euskara ez da inondik ere gehiago diskriminatua Nafarroan! BIBA GU! GURE EGUNA IRITSI DA! GORA NAFARROA EUSKALDUNA! Aupa gu, lan bat gutxiago, ño, ederra deskantsua hartu dudana.

    ———————————–

    Ziur laster patxadaz hitz egin ahalko dugula, Beñat.
    Agur bat eta laster arte

  • Alpargaterog 2021-03-03 14:28

    Josu, aspalditik dakigu ekonomia ez dela 0 baturako historia bat, ez da egia tarta bakarra eta tamaina jakin batekoa dagoela, guztion artean zati berdin eta justuetan banatu beharrekoa. Alemaniaren aberastasunak ez dio kalterik egiten Afrikari, ezta guri ere. Are gehiago, zenbat eta aberatsago besteak orduan eta handiagoak dira aukerak gu ere aberasteko.

  • Ezkerrekoa eta immigrazioari nolabaiteko muga jartzearen alde. 2021-03-03 16:24

    Beñat Hach, hona hemen nire hausnarketa:

    Nik ezkertiartzat dut nire burua. Zure ideia askorekin bat egiten dut. Etorkinak laguntzearen alde nago, jakina, baina euskarak eta euskaltzaleok dugun pisu eskasa dela eta, pentsatzen dut etorkin kopurua nola edo hala mugatu behar dugula. Ezinezkoa da kanpotarrei euskararen edo gure ideologiaren/nortasunaren alde egitea lortzea. Bat “zureganatzen” duzunerako, ehundaka pertsonak jarrera erabat ezberdina erakutsiko du.

    Hortaz, Euskal Herrian milaka pertsona sartzen utzi behar dugu? Ezkertzale askok ateak erabat zabaltzearen apologia egiten dute.

    15 urteren bueltan 300.000 erdaldun etorri badira, orduan 50 urtetan zenbat etortzen utzi beharko genuke? 2 milioi akaso? 5 milioi? Eta legeak aldatu eta inolako trabarik jartzen ez badugu, erraz-erraz sar daitezke kopuru horiek. Emirerrietan egin dute hori (hori bai, etorkinei esklabuen pareko baldintzak ezarriz).

    Hortaz, zure iritziz ez da inolako mugarik jarri behar?
    Mila esker zure arretagatik.

  • Baina, Alpargatero, hor bada “balantza” moduko bat:

    Batzuok goian bizi ahal izateko, bestetzuek behean bizi behar.

    Ala ez?

  • Egun on:

    Euskal Herrian bizi diren lau pertsonetatik bat kanpoan jaioa da. Kanpotarrak, gehienbat, Frantzian eta Espainian sortuak dira, eta hor, inmigrazioaz gain, afera politiko eta kulturala ere nahasten zaigu, ez baita berdin etorkin gehienak munduaren ertz ezberdinetatik heltzea edo okupatzen zaituen eta zure herri izaera desagerrarazi nahi duen lurraldetik iristea. Muturreko kasua Ipar EHn daukagu, non erroldatutako biztanleen %43a kanpoan jaio den, eta talde horren gehiengo absolutua frantziarra da. Aho bizarrik gabe esan behar da fluxu hori ez dela jasangarria herri batentzat, are gutxiago herri hori okupatua bada eta ez badu estatu tresnarik.

    Asko hitz egiten da ekialdetik datozen etorkinei buruz eta horrek herrialde bakoitzari suposatu ahal dionaz, eta gutxi zergatik egin duten ihes pertsonek bertatik. Errefuxiatu oso gutxi hartu dituzte beregain EHko administrazio ezberdinek.

    Epe luzera iruditzen zait indarrak metatzen jarraitu behar dugula Euskal Errepublika bat sortzeko, horrek emango baitizkigu tresnak, besteak beste, afera hau tratatzeko. Euskara lehen lerrora ekarriz, eta datorrenari eta aspalditik hemen zenari euskara ikasteko beharra sortuz.

    Legeak aldatzea aipatzen duzu, mugak jartzea. Legeak aldatzeagatik ez da etorkin fluxua geldituko, berdin-berdin etorriko dira; lortuko den bakarra haien egoera are okerragoa izatea da, eta ziurrenik, ez sorterrian zeukatena bezain txarra. Muga horiek jarrita ez dago konponbiderik ez etorkin fluxuarentzat, ez etorkin izatera bultzatu dituen arrazoientzat, ez gure hizkuntzaren osasunarentzat.

    Aurrekoan Iruñeko 8-10 urteko ume bati hitz egin nion euskaraz, eta bueltan jaso nuen erantzuna “yes” izan zen, harritu aurpegiarekin begiratzen ninduen bitartean. PAI-ren beste seme bat. Hor dugu erronka nagusia.

    Denok, etorkinek barne, nahi dugu inmigrazio fluxua gelditzea, baina ez dut uste hori mugekin lortzen denik.

    Mila esker zuri eta ondo izan

  • dogmatik at 2021-03-04 11:19

    Legeekin ezin dela etorkin fluxua mugatu??????? Baina zer diozu, Beñat!!!!!

    Eta orain, COVIDagatik jartzen diren mugek, ez dute jende fluxua mugatu??
    Eta Schenge-n lurraldeak ez al du errumaniar fluxua areagotu??

    Europar Batasunean milioika etorkin daude erabaki politikoa hartu zutelako: Europa etorkinez bete behar da. Eta hori bai, inolako erreferendumik gabe. Non dago hemen “erabaki eskubidea”?? Horrelako gauza bat, hau da, zure herrian milaka atzerritar sartzea, arrazoi garrantzitsua da jendearen iritzia ezagutzeko.

    Japonian apenas dute %2ko immigrazio tasa, han EZ dutelako atzerritarrik nahi. Kitto.

    Etorkinak, berdin dio txinatarrak, beltzak, edo zuriak izan, milaka badatoz gure herrira, euskarari zama gaindiezina jartzen zaio. Hori ukaezina da, berdin ezkerrekoa edo eskumakoa izan.

    3.000 biztanle euskaldun dagoen herri batean 20.000 erdaldun ekartzen baduzu, herri hori erdaldun bilakatuko da. Euskara diluituko da. Euskal Herrian milaka adibide dauzkagu horrelakoak: ezkerraldea, Irun, Iparralde, Eibar, Ermua…

  • Alpargatero 2021-03-04 13:50

    Ez, Josu, batek gora egiteko ez du bestea behera bidali behar. Besteren onurak ez dio inori kalterik egiten, inbididak eragindako sufrimendua ez bada. Normala eta naturala da batzuk besteak baino gorago iristea. Berdintasuna oso bidegabea izango litzateke: Berdinak alferrak eta langileak? Berdinak aurrezleak eta xahutzaileak?… Horrela gizarte batek ezin du aurrera egin.

  • Alpargatero 2021-03-04 13:50

    Arrazoi osoa, Dogmatik. Begira, bestela, Australiaren ereduari.

  • Zer esango nizuke, Alpargatero.
    Marx bera ere labur geratu zela, Proletario/Kapitalaren desorekara mugatu zelako.

    Ez al dakusazu Ipar “industrializatu”//Hegoa “miseriatsu” arteko desoreka; edota Iberdrolakide aberatsen//Prekarizatuen arteko desoreka?
    Edota… bikote-ereduan bertan, bat nasaigo bizi ahal izateko bestea (gehien-gehienetan emazte-zaintzailea) “estuago” bizi beharra? Eiiiin?

  • 1.-Ez dakit egia den, baina entzun izan dudana askotan zera da: Afrika beltzetik datorren jendea hiritarra eta eskolatua dela. Hala balitz, beren herrien kaltetan egiten dute ihesi.
    2.-Euskal Herrik kanpora, batez ere herrialde aberatsagoetara lanera doazen euskaldunak, herri hau dute deseuskalduntzen eta pobretzen. Horietako franko ezagutzen dut eta bost axoka zaie herri hau
    Ez, ez dut uste eskuinak asmatu duenik herri hau gidatzen, baina ezkerra ere ez da ari asmatzen. Ezta teorian ere!
    Hach, badugu non jo!