Online zientzia- eta teknologia-tailerrak Nerbioi Ibaizabaleko gazteentzat

Online zientzia- eta teknologia-tailerrak Nerbioi Ibaizabaleko gazteentzat –

Online zientzia- eta teknologia-tailerrak Nerbioi Ibaizabaleko gazteentzatZabalik da Nerbioi-Ibaizabal eskualdean online eskainiko diren Bizilabe zientzia- eta teknologia-tailerretan izena emateko epea. 12-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako bi tailer eskeiniko dira:

Sukalde-zientzia tailerra

Sukaldean aritzea gustuko duzu? Eta zientzia? Tailer honetan sukaldaritzako errezetak zientzia-esperimentu bihurtuko dira, eta sukaldaritza tradizionalaren eta garaikidearen atzean dagoen zientzia ezagutuko duzu.

STEAM Challenge tailerra

Esperimentu zientifikoak, asmakuntza teknologikoak eta programazio informatikoa zure eskura ez daudela uste duzu? Tailer honen bidez STEM diziplinei buruz dituzun aurreiritzi guztiak apurtuko dituzu.

Oharrak:

  • Izena emateko epea martxoaren 19an bukatuko da, eta plaza guztiak betetzen badira, itxaron zerrenda bat sortuko da.
  • Tailerrean parte hartzeko materialen KITa jasoko duzu etxean. Dena dela, saio bakoitzerako hainbat material etxean izan beharko dituzu (erraz eskuratzeko materialak, adibidez, aluminio-papera).
  • Online saioak egiten diren bitartean, hainbat jardueretarako heldu baten laguntza beharko da. Adibidez, ura berotzeko.

 

 

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude